Knikkers.

JOLASAREN IZENA

KNIKKERS (kanikak)

HERRIA

Belgika

ITURRIA

Kasper Juffermans

ADIN TARTEA

Zortzi urte gutxienez.

JOKALARI KOPURUA

2 edo gehiago.

MATERIALA

Kanikak (kristalezko bolatxoak) eta lurrean egindako zulotxo bat

AZALPENA (berezko hizkuntzan)

We knikkerden meestal op de speelplaats op school. Knikkers zijn ronde bolletjes van glas die, in de variant die wij speelden, in een putje “geknikkerd” moesten worden. De inzet van ieder knikkerspel waren de knikkers zelf. Tenminste, als je voor het echt speelde. Wie het spel won, won de knikkers van de tegenspeler. Zo maakte je buit en kon je iemand blut spelen.

NOLA JOLASTEN DA?

Jokalari bakoitzak bere kanikak ekartzen ditu etxetik.

Helburua besteen kanikak “kaniken zulotxora” botatzea da, batak bestearen aurka talka eginez behatzekin jota.

Jokalari batek lagunaren kanikak zulora botatzen baditu, beretzat hartuko ditu.

Haurrek erabakiko dute jolasaren helburua bestearen kanikak irabaztea den edo gero elkarri emango dizkieten bueltan.

Kategoriak Sailkatu gabea | Utzi iruzkina

Balón prisionero.

JOLASAREN IZENA

BALÓN PRISIONERO

HERRIA

Palentzia, Espainia

ITURRIA

Andrés Álvarez

ADIN TARTEA

10 urte ingurutik gora

JOKALARI KOPURUA

Gutxienez 8

MATERIALA

Baloi bat (ez oso gogorra)

AZALPENA (berezko hizkuntzan)

Para mí siempre el mejor juego fue el “balón prisionero”. Lo explico con los nombres que usábamos en Palencia, la ciudad donde crecí. Se dividían todos los que querían jugar en dos equipos, normalmente al menos 6 en cada uno, para que haya más acción, pero si la cancha es grande ¡podréis ser todos los que queráis! Se juega en un espacio limitado por un rectángulo y una línea central. La línea central divide lo que son las dos mitades, una por cada equipo y como regla, nunca la podrás cruzar, ¡estarías en campo enemigo! En el otro extremo del campo de cada equipo habrá un oponente, por nosotros llamado “cementerio”, que intentará desde ese lado igualmente “matar al enemigo”. El juego transcurre de la siguiente manera: hay una pelota y tu objetivo es dar con ella a un oponente y que él no la pueda agarrar. Si le choca en el cuerpo y cae al suelo está “muerto”, si la aguanta en el aire sin caer, él puede contraatacarte rápidamente. Una vez que te han dado estás “muerto” y vas al cementerio de tu equipo (el lado opuesto al de tu oponente que tenías delante). Puedes salvarte si desde el cementerio consigues “matar” a uno de los jugadores contrarios. El juego acaba cuando no quedan más oponentes en el campo.

NOLA JOLASTEN DA?

  • Jokalariak bi taldetan banatuko dira, normalean gutxienez 4-6 pertsona taldeko, jolasa biziagoa izan dadin (jolaslekua nahiko handia bada nahi adina jende sartuko da talde bakoitzean).

  • Non jolastuko den zehaztu behar da: marra batez bi zati berdinetan banatutako laukizuzen bat irudikatu (edo marraztu) behar da lurrean; zati bakoitza talde batentzat izango da eta inoiz ezingo duzu beste taldekideen zatia zapaldu.

  • Helburua: baloiarekin aurkako taldekideak jotzea, deskalifikatzeko. Jotzen duzun pertsonak baloia hartzen badu lurra jo aurretik libratu egiten da eta jolasten jarrai dezake. Pertsona jo ondoren baloia lurrera erortzen bada, jolas-lekutik atera behar du, baina jolasean jarraitzen du.

  • “Cementerio” edo “Kanposantua”: talde bakoitzaren zatiaren bukaeran kontrako taldearen “kanposantua” egongo da. Bertan talde bakoitzeko kide bat egongo da eta bertatik laukizuzen barruan daudenei laguntzen saiatuko da. Bertan elkartuko dira, bestalde, deskalifikatutako jokalariak. Norbait jotzen badute, berriz ere sartuko dira laukizuzenaren barruan gainontzekoekin batera.

  • Laukizuzen barruan taldekiderik ez dagoenean amaitutzat ematen da jolasa.

Kategoriak Sailkatu gabea | Utzi iruzkina

Tomanap

JOLASAREN IZENA

TOMANAP

HERRIA

Moldabia

ITURRIA

Mihaela Valuta

ADIN TARTEA

Zortzi urtetik aurrera.

JOKALARI KOPURUA

Bi edo gehiago

MATERIALA

Orri bat eta idazteko arkatza/boligrafoa

AZALPENA (berezko hizkuntzan)

(Errumanieraz)

TOMANAP (Țări, Orașe, Munți, Ape, Nume, Animale, Plante)

Un grup de copii, fiecare cu foaia si creionul lui, la o distanță suficient

 de mare încat să nu se poata trage cu ochiul în vecini. Imparți foaia de

hârtie în coloane. Drept cap de coloana: țări, orase, munți, ape, prenume,

animale, plante, total. Unul dintre copii spune alfabetul în gând, vecinul

îl oprește. Cu litera la care a ajuns se completază rubricile respective,

contra cronometru.

Punctaj:

0 puncte pentru rubrica necompletată

5 puncte dacă sunt mai mulți copii care au completat la fel (5 puncte fiecare)

10 puncte pentru rubrica original completată

In principal se construiește un tabel asemănător

Litera
Țări
Orașe
Munți
Ape
Nume
Animale
Plante
Total

Persoana care termina prima de completat tabelul spune STOP si cere celorlalți participanți să divulge răspunsurile. Răspunsurile se notează cu punctajul corespunzator enunțat mai sus. Câstigătorul este cel ce adună cele mai multe puncte la sfârșitul jocului.

NOLA JOLASTEN DA?

  • Haur bakoitzak taula bat marraztuko du bere orrian.

  • Taula horretako zutabe bakoitzak hitz bat izango du: Tari (herrialdeak), Orase (hiriak), Munti (mendiak), Ape (ibaiak), Nume (pertsona-izenak), Animale (animaliak), Plante (landareak) = TOMANAP hitza osatzen dute hitz hauen lehen hizkiek.

  • Haurretako batek alfabetoko letra bat esango du denek entzuteko moduan eta haur bakoitzak bere kabuz letra horrekin hasten den hitz bat idatziko du zutabe bakoitzean. Adibidez, F hizkia aukeratu badugu, f hizkiaz hasten diren herrialde, hiri, mendi, ibai, pertsona, animalia eta landare izenak gogoratzen saiatuko gara.

  • Aukeratutako hizkiaren lerroa bukatzen duen lehenak altuan esango du eta gainontzekoek idazteari utzi beharko diote.

  • Lerro bakoitzaren amaieran puntuazioak emango dituzte (hitz bakoitzeko):

0 puntu = ez badugu hitzik idatzi.5 puntu = pertsona batek baino gehiagok hitz bera jarri dutenean (bakoitzak 5na puntu)10 puntu = pertsona bakarrak idatzi duenean hitz hori.

  • Ondoren beste norbaitek beste hizki bat esan dezake eta berriz hasi jolasa, beraiek bukatu nahi duten arte. Bukaeran puntu guztiak batu eta gehien dituena izango da txapelduna.

  • Bakarrik ala taldeka jolas dezakete.

TOMANAP

Kategoriak Sailkatu gabea | Utzi iruzkina

Errege zintzoa.

JOLASAREN IZENA

ERREGE ZINTZOA

HERRIA

Egipto

ITURRIA

Bassam Samy

ADIN TARTEA

5 urtetik aurrera.

JOKALARI KOPURUA

Gutxienez 5

MATERIALA

 Ez da beharrezkoa.

AZALPENA (berezko hizkuntzan)

 

NOLA JOLASTEN DA?

  • 5 lagunek jolastuko dutela esaten badugu ere, zenbat eta haur gehiago izan orduan eta zailagoa bihurtzen da.

  • Jokalari bat aukeratuko dute eta honek 1etik 10era kontatu beharko du gainontzekoek korrika alde egiten duten bitartean. Zenbatzen bukatzen duenean besteen bila hasiko da.

  • Lagunetako bat harrapatzen duenean, 2 izango dira harrapariak baina eurek bakarrik jakingo dute.

  • Gainontzeko guztiak harrapatzen jarraituko dute (harraparien taldea handituz joango da), azkena geratzen den arte, hau izango baita garaile eta “errege zintzoa“ izango dena.

  • Garrantzitsua da jolasa hasi aurretik jolastokiaren mugak zehaztea, hor soilik egin ahalko baitute korri. Bestalde, jokalariek ezingo dute inon ezkutatu (honek desberdintzen du jolasa “ezkutaketetan” jolasetik).

Kategoriak Sailkatu gabea | Utzi iruzkina

Ongi etorri Yasupa kantu eta jolasen blog honetara!

Munduko txoko ezberdinetako kantu eta jolasak ezagutzeko aukera eskaintzeaz gain, herri bakoitzean zein hizkuntza hitz egiten den jakiteko aukera ere baduzu.
Txoko honekin hizkuntza aniztasuna lantzeko espazio komuna sortu nahi izan dugu, jatorri ezberdinak ezagutzeko, elkar ezagutzeko eta hizkuntza ezberdinen berri izateko. Euskara kokatuko dugu erdigunean, hizkuntza komuna izateko helburuaz.
Zuen gustukoa izango delakoan… jolastu eta gozatu!

Kategoriak Sailkatu gabea | Utzi iruzkina