Knikkers.

JOLASAREN IZENA

KNIKKERS (kanikak)

HERRIA

Belgika

ITURRIA

Kasper Juffermans

ADIN TARTEA

Zortzi urte gutxienez.

JOKALARI KOPURUA

2 edo gehiago.

MATERIALA

Kanikak (kristalezko bolatxoak) eta lurrean egindako zulotxo bat

AZALPENA (berezko hizkuntzan)

We knikkerden meestal op de speelplaats op school. Knikkers zijn ronde bolletjes van glas die, in de variant die wij speelden, in een putje “geknikkerd” moesten worden. De inzet van ieder knikkerspel waren de knikkers zelf. Tenminste, als je voor het echt speelde. Wie het spel won, won de knikkers van de tegenspeler. Zo maakte je buit en kon je iemand blut spelen.

NOLA JOLASTEN DA?

Jokalari bakoitzak bere kanikak ekartzen ditu etxetik.

Helburua besteen kanikak “kaniken zulotxora” botatzea da, batak bestearen aurka talka eginez behatzekin jota.

Jokalari batek lagunaren kanikak zulora botatzen baditu, beretzat hartuko ditu.

Haurrek erabakiko dute jolasaren helburua bestearen kanikak irabaztea den edo gero elkarri emango dizkieten bueltan.

Kategoria: Sailkatu gabea. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude