Pilolo

Pilolo

ADINA: 6 urtetik 10 urtera

JATORRIA: Ghana

IRAUPENA: 5-10 minutu

EGITURA: Librea

MATERIALA: Kronometroa eta hainbat harri

DESKRIBAPENA

Joko honetan lau jokalari behar dira eta jokalari bakoitzak bere zeregina izango du ezarrita. Hasteko, jokoa hasi aurretik harri kopuru bat zehaztu beharko da. Behin harri kopurua zehaztuta dagoenean, jolasten hasiko gara. Jokalari batek hostoetan bilduko du harri bakoitza eta ondoren, hondarretan sartuko ditu. Ezkutatu dituenean, beste jokalari batena joango da, zehazki, kronometroa duen jokalariarengana eta honi Pilolo esango dio. Gainontzeko jokalariak pilolo entzutean besteak ezkutatutako harrien bila hasten dira. Behin aurkitu dituztenean, bikote aldaketa bat egiten da eta denbora gutxien irauten duenak harrien bila jokoa irabazten du.

Kategoria: Sailkatu gabea. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude