Jodo de chamar

Jodo de Chamar

ADINA: 12 urtetik 16 urtera

JATORRIA: Cabo Verde

IRAUPENA: 2-3 minutu

EGITURA: Tente, biribil bat eginez.

MATERIALA: Kono bat eta klariona.

DESKRIBAPENA

Hasteko, lurrean biribil bat marraztu behar da. Ondoren, jokalariak biribil horren inguruan jarriko dira eskutik helduta. Epaile bat egongo da eta honek seinalea ematen duenean, jokalariak beraien ondoan dutena biribil barnera sartzen saiatu beharko dute. Behin jokalariak biribil barnera sartzen direnean jokotik at gelditzen dira. Bi jokalari bakarrik gelditzen direnean, beraien artean kono bat jartzen da. Azkenik, bi jokalari hauek eskua eman behar diote elkarri eta epaileak seinalea ematen duenean, bakoitza bere aurkaria bereganatu nahian hasiko da, alegia, irabazlearen helburua bere aurkariak konoa botatzea edo konoa zeharkatzean datza.

Kategoria: Sailkatu gabea. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude