Errege zintzoa.

JOLASAREN IZENA

ERREGE ZINTZOA

HERRIA

Egipto

ITURRIA

Bassam Samy

ADIN TARTEA

5 urtetik aurrera.

JOKALARI KOPURUA

Gutxienez 5

MATERIALA

 Ez da beharrezkoa.

AZALPENA (berezko hizkuntzan)

 

NOLA JOLASTEN DA?

  • 5 lagunek jolastuko dutela esaten badugu ere, zenbat eta haur gehiago izan orduan eta zailagoa bihurtzen da.

  • Jokalari bat aukeratuko dute eta honek 1etik 10era kontatu beharko du gainontzekoek korrika alde egiten duten bitartean. Zenbatzen bukatzen duenean besteen bila hasiko da.

  • Lagunetako bat harrapatzen duenean, 2 izango dira harrapariak baina eurek bakarrik jakingo dute.

  • Gainontzeko guztiak harrapatzen jarraituko dute (harraparien taldea handituz joango da), azkena geratzen den arte, hau izango baita garaile eta “errege zintzoa“ izango dena.

  • Garrantzitsua da jolasa hasi aurretik jolastokiaren mugak zehaztea, hor soilik egin ahalko baitute korri. Bestalde, jokalariek ezingo dute inon ezkutatu (honek desberdintzen du jolasa “ezkutaketetan” jolasetik).

Kategoria: Sailkatu gabea. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude