Sasa kuru

SASA KURU, euskaraz HABIA.

ADINA: 8 urtetik 12 urtera

JATORRIA: Burkina Faso

IRAUPENA: 2-3 minutu

EGITURA: Librea

MATERIALA: Ez da beharrezkoa

DESKRIBAPENA

Hasteko, hiruko taldeak osatzen dira. Ondoren, hirukotea osatzen duten kideen artean bizkarra eman behar diete elkarri eta besaurretatik lotu egin behar dira. Behin hori egin dutenean, hanka bat tolestu eta atzeraka eman beharko dute. Posizioa ulertu ez baldin bada, mesedez irudiari erreparatu. Behin egoera horretan daudela, 7 metroetara kokatuta dagoen helmugara iristea da helburua. Lehendabizi iristen denak irabaziko du. Azkenik, posizio horretan daudela, beraien gorputzak habi bat iruditzera iristen dira eta hortik dator jokoaren izena.

Kategoria: Sailkatu gabea. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude