HOUNDIDA
ADINA: 10 urtetik 16 urtera
JATORRIA: Benin
IRAUPENA: 10 minutu
EGITURA: Zutik, zirkulu baten barnean.
MATERIALA: Ez da beharrezkoa.
DESKRIBAPENA
Jokalari ia guztiak zirkuluaren barnean kokatzen dira, bat izan ezik. Zirkuluaren barnean ezin diete elkarri lagundu. Zirkulutik kanpo gelditu denaren helburua zirkulutik ahalik eta jokalari gehien ateratzean datza. Behin jokalari guztiak atera dituenean, beste jokalari bat hasten da. Jokoa bukatzen da jokalari guztiak zirkuluaren kanpoaldean dagoen jokalariaren postua betetakoan.