GODO
ADINA: 6 urtetik 10 urtera.
JATORRIA: Benin
IRAUPENA: 10 minutu
EGITURA: Librea
MATERIALA: Jokalari bakoitzak makil bat izango du eta bestetik uztail txiki bat beharko dugu.
DESKRIBAPENA
Jolas honetan ibiltzeko tokirik egokiena hondartza da. Eremu mugatu batean, jokalari batek uztail txiki bat ezkutatzen du lurrean eta gainontzeko jokalariak bizkarra ematen diote honek bere zeregina bukatu bitartean. Behin uztaila ezkutatuta dagoenean, gainontzeko jokalariak makila lurrean sartzen dute uztaila makilan sartzeko asmoarekin. Uztaila topatzen duenak irabazten du.