“GATO COME O RATO”
KATUAK SAGUA JATEN DU.
JATORRIA: Angora
ADINA: 3 urtetik 8 urtera
IRAUPENA: 5 minutu.
EGITURA: Zutik.
MATERIALA: Ez da beharrezkoa.
DESKRIBAPENA
Partaideak eskutik helduta zirkulu bat sortzen dute. Partaidetako bat (sagua) zirkuluaren barnealdean kokatzen da eta beste partaide bat (katua) zirkuluaren kanpoaldean kokatzen da. Katuak ahalegindu behar du sagua jaten, zirkuluan sartuz. Baina gainontzeko partaideak, “Katuak sagua jaten du” esaldia esaten duten bitartean, sagua babestu behar dute katuari zirkuluaren barnean sartzen ez uzten.