NOLA JOLASTEN DA?
|
-
5 lagunek jolastuko dutela esaten badugu ere, zenbat eta haur gehiago izan orduan eta zailagoa bihurtzen da.
-
Jokalari bat aukeratuko dute eta honek 1etik 10era kontatu beharko du gainontzekoek korrika alde egiten duten bitartean. Zenbatzen bukatzen duenean besteen bila hasiko da.
-
Lagunetako bat harrapatzen duenean, 2 izango dira harrapariak baina eurek bakarrik jakingo dute.
-
Gainontzeko guztiak harrapatzen jarraituko dute (harraparien taldea handituz joango da), azkena geratzen den arte, hau izango baita garaile eta “errege zintzoa“ izango dena.
-
Garrantzitsua da jolasa hasi aurretik jolastokiaren mugak zehaztea, hor soilik egin ahalko baitute korri. Bestalde, jokalariek ezingo dute inon ezkutatu (honek desberdintzen du jolasa “ezkutaketetan” jolasetik).
|