Tipografiagintza

Tipografiagintzan oinarrizko ideia interesgarriak biltzen dituzten bi dokumentu argitaratu dituzte www.unostiposduros.com tipografiaren gaineko webgunean.

Lehenengoan, “Offf_reglas basicas” izeneko dokumentuan, hizkien gaineko informazio kuriosoa azaltzen da: espazio eta distantzien arteko desberdintasunak, neurrien eta alturen proportzioak…

Bigarrenean, “Fontographer” izenekoan, eta modu larregiko publizitarioan, programa horren erabilerarako hasierako urratsak erakusten dira. Ulertzeko, Fontographer da tipografiagintzan, Photoshop izan daitekeena argazki tratamenduan, hau da, salgai daudenen artean gehien erabiltzen den programa.

Dokumentua hauek, Macromedia Flash Player erakoak dira, eta irakurri ahal izateko doako utilitate hori behar da.

Aipatutako webgunean, argitalpenen gaineko berriak, galderak egiteko tokia, eztabaidatzeko foroa, eta oro har, tipografiarekin zerikusia duen informazio ugari sareratzen da. Tipografia gustuko izanez gero, merezi du noizean behin bertara jotzea.

Iruzkin bat “Tipografiagintza” bidalketan

  1. Goio Telletxea

    Unos tipos duros-eko jendeak esperientzia zabala du arlo honetan.

    OFFF jaialdian emandako hitzaldiaren dokumentua da. Jaialdi hau interesgarria suertatzen da, batipat webgintza, motion graphics arloak jorratzen dituzte, eta Flashen oinarritzen dira gehienbat. Ni lehen urtean egon nintzen bertan, eta nahiz eta azken urteetan ez nauen gehiegi komentzitu, aurtengoak itxura ona zuen oso.

    Bi lotura tipografian interesa dutenentzat:
    TipĆ³grafos.com
    Basurama

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude