Rodriguez. Monge. Garai.
“Para Elsa no fue nada sencillo unirse a los compañeros en huelga. Ella estaba en el “cogollito de todo”, cerca de los jefes de ela empresa. Pronto empezó a recibir presiones, “para que reconsiderara mi postura”, e incluso fue llamada al despacho del jefe, el Señor Perejil, quien amenazó directamente con despedirla a ella y a su padre. No se paró a pensar lo que se estaba jugando, dejó de trabajar y se unió a la huelga “por conciencia”.
Pasarte hau Zuriñe Rodriguez Lara, Itziar Mujika Chao eta Nora Miralles Crespo egileek atondutako Las mujeres de Gasteiz en la matanza del 3 de marzo de 1976 liburukoa da. Arrasaten eskaini zuten hitzaldian, biziki interesgarria bide batez, aipatu zuten orain arte ezkutuan egon den emakumeen protagonismo eta garrantzia. Kuriosoa da, baina hitzaldi horri esker jakin nuen ama izan nuela istilu horietan Gasteizen. Mataza korapilatua, memoria.
Liburua Intxorta Kultur Elkarteak argitaratua da eta salgai dago hemen. Uste dut ez diegula eskertu behar beste arrasatearrok Julia eta Juan Ramoni memoria historikoaren alde egin duten lana. Langile borroken testigantzak jaso dituzte, 1934ko urri ahaztezin hura adibidez, izen-abizenak jarri altxamendu faxistaren ondorioz egon ziren biktima guztiei eta abar. Hau guztia elkarrizketak eginaz, artxiboak ikertuz, xaxatuz, argitaratuz, musika diskak bultzatuz.
Hasi berri dugu maiatza. 1916an, Jack London hil zen urtean, lau hilabeteko greba egin zen Arrasateko Unión Cerrajeran, ordura arteko luzeena, La Asociación Obrera eta Sindicato Profesional erakundeek deituta. Langileentzat kaltegarria zen ordutegi berria atzera botatzea xede. Urtarrilaren 3an, greba deitu eta biharamunean, 800 langileko lantegia itxi zen. Parrokoak berak ere greban zehar langileen aldeko ekitaldi batean hartu zuen parte, Eibarren. Otsailaren 16an irekiko da lantegia 100 langilerekin eta hauek, kideen erantzunaren beldur, lantegian bertan egiten zuten lo eta Guardia Zibilak eramaniko janaria jan. Langileen azken multzoa, 200koa, maiatzaren 20an hasi zen lanean. Greba porrota izan zen, 31 kaleratu egon ziren. La dirección de la empresa, encabezada por Sayas, agradeció la conducta del gobernador civil, del obispo de Vitoria y del alcalde de Mondragón, así como la del teniente coronel de la Guardia Civil, <<por su eficaz intervención en el apaciguamiento de los huelguistas>>. Hala kontatzen du, Juan Ramon Garaik Txalapartak argitaratutako Celestino Uriarte. Clandestinida y resistencia comunista liburuan. Zenbat gauza aldatzeke.
Greba hura galdu zen, baina Biteri eskolatan belaunaldi berriek mundu bat deskubritzen jarraitu zuten. Hogei urte bizi zituen Arrasatek aurretik.