Laua

Fauna, Colorado, ku-ku.

C-eguna etorri aurretik kotxean bueltaka nuen azken diska dut gogoan, Sarasua anaien Fauna txiki bat lana, Leintz bailaran sona izan zuena duela bi hamarkada pasa. Hontzaren jardunak sortzen didan hunkiduratik harago, Arrano Beltz&Arrano Zuri gisa ezagutzen dudan abesti zirikatzaile eta zorrotza dut gogoko. Bueltak eman dizkiot edukiari diskaren bira beste eta egun kukua sartuko nuke arrano bien alboan. Izan ere, orain, kuku-lana da nagusi parajeotan.

Kukuka dator ere Kent Harufen Canço de la plana liburu ederrean. Laugarren edizioa du katalanez Edicions del Periscopi argitaletxean, maite-maite dudana dituen lan apartengatik, eta 1999koa da originala ingelesez. Lanean, Harufek, Coloradoko landa komunitate baten egunerokotasuna kontatzen du edertasun soilez. Joko hori egiten du gainera liburuko sarreran bertan asmoa azalduz, jende lauaren bizitza modu lauan kontatzea, imitazioz ere lortzea zaila den bikaintasunez. Estiloa ere horrelakoa baitu, apaindurarik gabea, sendoa beste eraginkorra. Hemen aurreneko kapituluko pasarte bat:

Que eta fa falta res?, li va dir.

Ella no es va dignar a obrir els ulls. Ell va esperar. Va mirar al seu voltant. Ella encara no havia canviat els crissantems de sobre la calaixdera i l´aigua podrida del gerro feia pudor. Li va estranyar que ella no la sentís. On tenia el cap?

Fins al vespres, va dir ell.

Molt bé, va dir. Va sortir al corredor, va tancar la porta i va baixar les escales.

Tan bon punt ell va ser fora, ella es va tombar al llit i va mirar cap a la porta. Tenia uns ull intensos, del tot oberts, molt grossos. Al cap d`un moment es va tornar a tombar, al llit, per observar les dues barres fines de llum que resplendien al capdamunt de la persiana. Volves de pols finíssimes nedaven en l´aire tènuement il-luminat com diminuts éssers submarins, però de seguida va tornar a tancar els ulls. Es va posar un braç doblegat sobre la cara i es va quedar immòbil, com adormida.

Hezur-haragizko pertsonen pentsamendu eta arazoak herri txiki baten baitan. Kukuka sartzen zaizun istorioa, aise lortzen duena ahanzteraztea hiztegia alboan eduki beharra.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude