Chao

Clandestino. Biografia. Peter Culshaw.

Uztailaren 9an jo zuen, oker ez banago, Manu Chaok Arrasaten bertan. Ez zitzaidan gogorik piztu hara joateko. Gaur, irailaren 16an, akaso animatuko nintzateke.

Eta denaren errua Peter Culshaw idazleak du. Izan ere, liburu onek ohi duten bezala, jakin-mina piztu dit lehen miresmen urruna zegoen lekuan. Mano Negra jarraitu nuen Negu Gorriaken fanboy nintzen heinean eta besteak beste lagun on baten talderik gustukoeanna delako. Manu Chao bakarka Biona taberna da niretzat, futbolina, crazytaxi bideojokoa eta franziskaner edalontzi luzexkak. Bere abesti famatuenak ezagutu -eta noizbat dantzatu- ditudan arren ezin esan karrera jarraitu diodanik.

Eta hara non Clandestino -en busca de Manu Chao– liburu apartak (Peter Culshaw, Libros del Kultrum 2022, Jules Vineyardsek itzulia) hor arrakala bat sortu didan. Eta ezagutu dut gizon bat ihesa duena lege, musika pasio, gerrak exilaturikoen oinorde eta hain gaingabetua geratu den mestizaia kontzeptuaren militante. Gizon bat aberatsa, kontraesanak kudeatu behar dituena eta halaber oso kontzientziatua dena non eta nori lagundu behar dion. Baduena praktika bat, autogestioa eta asanblearismoa kudeatu duena onerako eta txarrerako eta ezagutu dituenak sormenaren eta industriaren alde argitsu eta ainubeak.

Kontzertu batera joateko gogoa pizten duen liburua hau, zeharo gomendagarria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude