Lanbide zailak

Pavese. Zauria. Bizitza.

Bizitza lanbide edo El oficio de vivir (Seix Barral, 2018), Angel Crespok itzulia eduki dut esku artean azken asteotan. Aste diot, irakurketa pausatua eskatzen duen liburua iruditu zaidalako, gehiago ikasturte amaierako gogo nekatuarentzat. Ez du esaldi bakar bat sobera, idazle turindarrak ( arreta handia jartzen zion horri, eta bizitzari, gerrari, literaturari, idazleei, maitasunari nahiz emakumeei (hasieran arreta deitu didan zakartasun gordinez, misoginiaz). Nola ez, baita sufrimenduari ere, sufritzen baitzuen pertsona baitzen Pavese. Jenio hutsa iruditu zait bere begirada literaturaren estilora, iraganeko egileetara edota bere minetik haragoko hausnarketatara zuzentzen duenean. Tristea sufrimenduari ezin izkin egitea, iragankorra baita orrietan poz oro, nahiz eta onartzen duen Pavesek berak sufrimenduak ez duela ezer ere sortzen.

1935ean hasitako lerroak dira eta 1948an amaitu, egileak bere buruaz beste egitea erabaki zuenean. Bidean Europa suntsimendura zioan. Kuriosoa da idazleak horri egiten dizkion aipuak, edo egiten ez dizkionak. Kafkagatik esaten da gero, baina gehiago dakigu itzultzailearen oharrei esker (oso onak, bide batez) bere eskuak idatzitakoagatik baino. Eta, halere, hor hauteman liteke, berba bat hor, pasartea bestean, bizitzea tokatu zaizkion uneak ez direla errazak. Konpromisoak baditu milaka aurpegi.

Pasarte asko dira onak. 1937ko azaroaren 23an hau dio Pavesek: La única alegría del mundo es comenzar. Es bello vivir porque vivir es comenzar, siempre, a cada instante. Cuando falta ese sentimiento -prisión, enfermedad, costumbre, estupidez-, querríamos morirnos.

Es por esto por lo que cuando una situación dolorosa se reproduce idéntica a sí misma -aparece idéntica- nada domina a su horror.

El principio susodicho no lo es de viveur. Porque hay más rutina en la experiencia a toda coasta (cfr. el feo <<viajar a toda costa>>) que en el normal encarrilamiento aceptado como es debido y vivido con entusiasmo e inteligencia. Estoy convencido de que hay más rutina en las aventuras que en un buen matrimonio. Porque lo propio de la aventura es conservar una reserva mental de la defensa, por lo que no hay buenas aventuras. Es buena la aventura a la que nos abandonamos: el matrimonio, quizás los hechos en el cielo.

Merezi du irakurtzeak. Akaso dosi txikitan, ez hasieratik amaierara arte jarraian. Bizitza lanbidea bada, zazpi ordu lan egin eta ondorengo atsedena ezinbestekoa baita.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude