Lupa

Distantzia laburren anatomia.

Egunerokotasuneren sedukzioa da abian liburu honetan. Hori dio, beste hitz batzuekin, Jenn Diazek Anatomia de les distàncies curtes, Edicions del Periscopi 2016, liburuaren hitzarrean. Bi idazle mota omen daude Diazen arabera: batzuek istorio harrigarriak asmatzen omen dituzte gauza arruntak kontatzeko eta besteek egunerokotasuna txirikordatzen dute harrigarri egiteraino.

Bigarren multzo honetakoa da Marta Orriols, Anatomia de les distàncies curtes ipuin liburua osatu duen idazlea. Gutxiri ikusi diet bere trebetasuna ohikoak diren gertaerak kontatzeko: parkineko makina aurrean txanpon bila ari zarenekoa, haurrak esan behar ez zuena esaten duenekoa zu ebidentzian utziz edo parranda eta geroko mozorro zatiz metroari itxoiten diozunekoa. Benetan ondo egiten du hori, hitz gutxirekin bereiziz alea eta lastoa. Lupa jarrita idazten du.

Egoera ezagun duzula uste duzunean baitator kolpea, behin irakurrita espero duzuna baina aurrez usaindu ere ez. Covid 19a bezala, txiste txarra ametitzen badidazue. Pertsonaiak tenkatzen ditu, bihurritu noizbait ere, baina inoiz ez duzu Iker Jimenezen programa ikusten ari zarenaren sentipenik. Bizitza da, ez gehiago. Erruduntasuna, desira, beldurra, zaintza, aurreikuspenak, denboraren erasana…

Ipuinen artean niri gehien gustatu zaizkidanak Kind of blue, Tots els colors, La cadira eta Ficció dira. Bihar izan litezke beste batzuk, bada non aukeratu eta.

Azken ipuin honen, eta baita liburuaren, azken lerro bikainak dituzue hemen: Faran l´amor, aquesta nit, seguint la fórmula prescrita: primer l’ Ariadna es traurà el maquillatge amb les tovalloletes l`olor de les quals ell no soporta, s´entretindrà davant del mirall amb el gra que li surt sempre a la barbeta i el Roger l`esperarà dins el llit discret amb l’ aplicació nova que s’ ha descarregat. Consideraran que encara fa una mica de fred a les nits i discutiran si posar un punt de calefacció. Recordaran que demà al vespre sopen amb uns amics per començar a parlar de les vacances d’ estiu i finalment ella entrarà al llit i apagarà el llum. Jauran uns segons en silenci i adpataran ràpid els cossos a la familiaritat del llençols, dels coixins, dels petitts sorolls del pis. Ell a sobre, ella a sota, ara canvi i un, dos, tres.

Quedaran letàrgics, estesos amb cames i braços que ja coneixen el camí de tornada.

L’ amor, el sexe, la gana, la son.

Lluny, allà fora, la lluna infinita embelleix la ciutat com un fotograma incapaç d´atenyer tanta realitat.

Liburu saltzaileak, Gironan, gomendatu zidan iazko Òmnium saria irabazi zuen egile beraren Aprendre a parlar amb les plantes. Egin diot lekua apaletegian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude