Umeak, euskara eta Potx eta Motx

     Aurten ere gero eta gertuago dugu urte amaiera. Eta horrekin batera, guretzat horren berezia den abendua. Gure bigarren urtebetetzea ospatzeaz gain, ikuskizun eta sorpresa ugari ekarriko dituen hilabetea izango da aurretik dugun hau.

    Abenduaren 3an, euskararen eguna ospatuko dugu Potx eta Miopek Oñatiko Herri Eskolako haurrekin batera. Bertan ez dugu ohiko ikuskizuna eskainiko, baina euskara oinarri izanik irriz beteriko arratsalde alai bat igaroko dugu elkarrekin.

    Gainera, abenduaren 14an, Oñatiko Elkar Hezi Ikastetxeak urtero ospatzen duen Elkartasun Azokan izango gara. Foruen Enparantzan, Potx eta Motx egongo gara gauza berriak ikasten Miope irakaslearen laguntzarekin.

    Baina guretzat abenduko egunik bereziena abenduak 3 da. Guk etengabe sustatzen dugun euskararen eguna izateaz gain, 2 urte betetzen ditugu kalean. 2011ko abenduaren 3an erabaki genuen Potx eta Motxek Auskalomendiko txabola atzean utzi, eta irrien bila eraman gaituen bideari ekitea. Abenturaz, irriz, sorpresaz zein ilusioz beteriko urte bi izan dira hauek. Urte hauek berezi eta ahaztezinak egin dituzue, horregatik, sorpresatxon bat edo beste izango dituzue ikusgai laister.

Bitartean, gogoratu lagunak: egin irri eta zuen ametsak egi!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude