HAURTXOEN LAGUN

Ikuskizun hau hiru eta sei urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Hiru ordu laurdeneko ikuskizuna da eta bertan haurrekin elkarreragin zuzenean arituko dira Potx eta Motx; bai kantuan eta baita dantzan ere. Haurrek txikitatik ikasitako abestiez osaturiko ikuskizuna da. Giro oso polita sortzen da bertan, barrez eta algaraz. Eta hori da behar duguna gaur egun, beraz, badakizue, Potx eta Motx haurren lagun!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude