NATURAN BARRENA

Oraingo honetan Potx eta Motx eskolan izango dira eta naturako klasea izango dute Miope irakaslearekin. Hainbat ariketa egin ostean, Miope irakasleak etxeko lanak aginduko dizkie eta pailazoen zeregina hainbat animaliaren gaineko informazioa bilatu eta buruz ikastea izango da. Baina Potx eta Motx ez daude hori egiteko gertu, buruz ikasitako guztia ahaztu egiten baitute. Orduan, nola ikasi? IKUSIZ!

Potx eta Motx animalia horiek bizi diren lekura joango dira eta hainbat abentura eta desbentura biziko dituzte, gauz asko ikasiz eta irakatsiz. Gaindituko ote dute Miope irakaslearen azterketa?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude