Etiketaren artxiboa: pedolibrekoak

Benedictus eta biok

Arazoak izan ditugu goiena.net-eko blogariok editatzeko, eta hori har nezakeen aitzaki ezkutatzeko nola ez dudan aste oso batez ezer idatzi. Bainan ez, hemendik aurrera somatzen baduzue blog honetan hutsune luze samarrik, erreparatu eguraldiari, eta ohartuko zarete nire hutsuneak parean tokatzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Habemus bodam?

Lege egitasmoa onartu zela-eta, mezua idatzi nien: – Beno, legea badator… Zorionak! Has gaitezke jantzi dotorea prestatzen? Eta haiek erantzun: – Malkotan jarri ginen telebistan albistea ikusita, eta malkoak eragiten dizkigu ikusteak nola ez kaltetuek ere konpartitzen duzuen gure poza. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Uraren deia

Lau egun eman ditut zeruan. Bakoitzak jakingo duzue zeuena non, nire zerua Bartzelonatik gora dago, La Garrigako bainuetxe honetan. Bitxia lehorreko batek aurkitu izana uretan zerua, ez?. Bada, zeruan ere, akordatu egin naiz zuekin eta pentsatu dut bueltan kontatu behar … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Banoa bainuetxera

Aspalditxo hartu nuen ohitura, laster 20 urte, eta on egiten dit. Dena suertatzen zait mesedegarri, bero hezea eta lehorra, ur beroa eta epela, mila moduko masajeak, ardurarik eza, irakurketa lasaia…. Beraz, Kataluniako La Garrigan emango dugu datorren astea. Han bigunduko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Zuk zergatik behar duzu bakea?

Ordaintzen ditudan kuoten artean dago –Nabarralde eta Seaskarekin batera- Elkarrirena. Baina nonbait ez da aski –benetan ez da asko- eta tarteka eskatzen digute laguntzaileoi aparteko laguntzaren bat. Oraingoan, Elkarrik nahi ditu jaso 10.000 testigantza labur, esaldi bakarrekoak, goiko galderari erantzunez, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 11 iruzkin

Lauaxeta, Valverdek kantatuta

Taula gainean Antton Valverde, beltzez, eta Esteban Urkiagaren poemak. Musikari lagun luxuzkoak, Karlos Gimenez pianoan, Pascal Gaigne kitarran, Txema Garzes baixuan eta Francisco Herreros biolinean. Ikusleen artean Joan Mari Irigoien eta Xabier Lete, adibidez. Eta Anttonek kantatu duenean ‘goiz eder … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Pedolibrean

Etxean entzuna diet, aita zenari-eta, nola gazte zirenean janzten zuten alkandora luzea, kamixea esaten ziotena. Honen ezaugarri nagusia ziren beherantzako belarri luzeak, aurrean eta atzean. Kontua da nire aita zena gazte zenean, pobre ere bazela, eta ez bera bakarrik, baita … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Non dira neska blogariak?

Ezagutzen dudan euskal blogosferaren zatian, hamar blogaritik zortzi inguru gizakumeak dira. Aldiz, hedabide tradizionaletan esango nuke emakumezkoak direla erdia baino gehiago. Zer gertatzen zaie neskei Internetekin? Badu inork hipotesirik honetaz?

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 5 iruzkin

Moreno

Juan Carlos du izena, eta Cabrera bigarren abizena. Hizkuntzalaritzan katedradun da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, eta honakoa idatzi du Paisen gaur, (domeka 13): “Konstituzioaren 3. artikuluko 2. atalak dio: ‘gainontzeko espainiar hizkuntzak ere ofizial izango dira, bakoitza bere erkidego autonomoan…’ Hortik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Politikaz hizlari, aspaldiko partez

Hedabideetan bai, aritu naiz eta aritzen politikaz, egoera aztertzen eta iritzia ematen. Baina aspaldian ez nintzen jendaurrean jartzen horretan, gutxienez hogei urte, eta asteazkenekoak izan zuen bere puntutxoa. Aldamenean nuen Joxe Iriarte, Bikila historikoa, eta gai jartzaile Aralarreko Xabier Sarasua. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin