Etiketaren artxiboa: pedolibrekoak

Urte erdiz blogari

Ibanek liatu ninduen, Goiena.net atarian blog komunitatea sortu nahi zutela-eta. Martxoaren 3an bota nuen lehen mezua, Gasteizen erahildako bost haiek gogoan, eta harrezkero formal samar ibili naiz, astean bizpahirutan idatziz. Ez zait asko kostatzen, eta gustura egiten dut. Baina utziko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 6 iruzkin

Madeirako Musikaire

Elorrion Musikaire ari zen bete-betean, eta oraindik Cibelle falta zen, besteak beste, baina Madeirarako hegaldiak eraman gintuen hara, hemengoa etenda. Eta hor non, Madeiran ere, aurkitzen dugun aire zabaleko musika jaialdia, “Raizes do Atlântico”:http://attambur.com/Noticias/20032t/festival_raizes_do_atlantico_2003.htm. Antolatzailea, Almasud elkartea, (berritzen ari dira … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Unplugged

Uztaila amaierako etena baneukan aurreikusita, besteak beste, aurreti dezentez hartua nuelako hegaldia Madeira irlara, eta hotela Funchal hiriburuan. Ibili ederrak egin ditugu hango ubidetan, levada izenekoetan. Hauek bakarrik merezi dute bidaia. Ustekabea, baina, handik itzultzean suertatu da. Iristean, aurkitu genituen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Tindufetik Aaiunera

Gurutze/Fatimetu arrebak bota berri du latza: Dagoeneko soberan ditut elkartasun karabana guztiak esan du, eta inguruko zenbaitek haserre hartu omen du esandakoa. Baina zuzen dabil Fatimetu/Gurutze. Sahararekiko elkartasunak eskatu ohi du 30 urtez Tindufeko kanpamenduak sostengatzea, baliabide materialekin eta bihotz … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Nire bostak

Superdiseinatzaileak sartu zidan porrua eta ezinezkoa zait, maite ditudan kantuen artean, bost maiteenak aukeratzea. Gutxienez 50 dira, eta bat ere ez daukat sobran. Orduan, hartu dut beste irizpide bat: aukeratu ditut nire bizitzan eragingarrien izan diren bostak. Eta hauek irten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 6 iruzkin

Ate zanbatua

Lagun bat datorkizu bisitan eta zure etxe aurrean aparkatu du bere autoa. Halako batean, pentsatzen duzue norabaitera joatea eta zure autoan sartzen zarete biak. Abiatzeko betiko maniobra egiten duzu, ohartu gabe lagunaren autoa daukazula ibilbidean, eta akordatu orduko atea zanbatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Matxinoak Europan

Herbehereetan ere, Frantzian bezala, ezetzak irten du garaile, Europako itunaren erreferendumean. Badira bi kasuen artean antzekotasunak eta ezberdintasunak, baina ezaugarri komuna hau da: alderdi nagusiek eta erankundeek baietza eskatu arren, herritarrek ezetza hobetsi dute. Haustura, gizartearen eta politikarien artean? Barregarri … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Fellini eta blogariak

Nire bizitza markatu duten filmen artean Felliniren Amarcord izango da nabarmenena. Pasarte gogoangarri asko ditu, eta gaur bat aipatu nahi dut. Herriko mutiko koadrilak badu, beste batzuren artean, onanismoan elkarrekin aritzeko ohitura. Eta bainuetxe atzekaldean jartzen dira guztiak ilaran, bakoitza … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Bost ardo eta bost plater

Ardoa boladan dago, eta bere alderik sofistikatuena hedatzen ari da ohiko eliteetatik kanpo. Adibide bat: izan berri naiz afaltzen Donostiako Maria Cristina hoteleko Easo jatetxean, afari berezian. Enate upeldegiak jarri zituen bost ardo, eta jatetxeak, haiei egokitutako bost plater. Opari … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Maria eta Mariano

Irratian pulpitoa izateak baditu bere morrontzak, eta gaur arratsaldez -eguraldi txarra lagun- hiru bat ordu eman ditut Madrilgo parlamentuko eztabaidari begira. Eta ikusi dut Zapatero oso kaskar, hitz egiten trakets, edukietan arrunt. Aldiz, disdiratsu iruditu zait Mariano, sendo, gaizto demonio. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina