ESTEKAK
Iruzkin berriak
- Bila eta bila – Ekografiak(e)k ETB1en ahalegina bidalketan
- Alderdiei eskaera • ZUZEU(e)k Alderdiei eskaera bidalketan
- Ultranazionalismoa • ZUZEU(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
- piperrautsa(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
- Koldo Rodriguez Bengoa(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
-
Azken bidalketak
Meta
Etiketaren artxiboa: pedolibrekoak
Olentzerori
Ikazkin adiskide: Ez naiz eskatu zalea, zerbait lortzeko orduan gehiago sinesten dut norberaren ahaleginean. Eta, ahalegindu naizen heinean, ezin dut esan bizitzak txarto tratatu nauenik. Horregatik, gaurko gutun honetan ez ditut aipatuko osasuna, dirua eta maitasuna, ez baitut horietan falta … Jarraitu irakurtzen
Zero
Zenbaitek euskaraz hutsa ere esaten dio, deus ez dela adierazteko. Matematiketan, ikasi genuen zeroa zela zulo beltz magikoa, beste edozein kopuru bider zero bihurtzen zela zero, zulo beltzak zurrupatuta. Ikusi berri dut nola, politikan ere, zeroarekin egin daitekeen magia. Joan … Jarraitu irakurtzen
Trillo
Ezaguna zitzaidan Guadalajarako herri hau, badelako han zentral nuklearra. Abiatu zen sasoian, zarata handia ibili zuten zentralaren alde eta aurka zeudenek. 80. hamarkadan, puri-purian zegoen indar nuklearraren eztabaida. Harrezkero, atzendu samar nituen biak, Trillo eta nuklearra. Udan jakin nuen Trillon … Jarraitu irakurtzen
Ahulezia
Ibarretxe planarekin samur izan zitzaion Espainiari sendo itxura ematea. Ozta-ozta eta txiripaz zeraman planak legezko gehiengoa, eta idatzita zegoen konstituzio espainola gogoan hartu gabe. Behar zuenak, gainera, eskura zituen odol kontuak, zahar samarrak baina beti efikazak. Parlamentu espainiarrak gehiengo handiz … Jarraitu irakurtzen
Nolatan ez gaituzte jaten?
Ez da kontu berria, baina nik orain ikusi dut filma, Hotel Rwanda, eta berpiztu egin zait orduko izua, Rwandako hutuek milaka eta milaka tutsi hil zutenekoa. Gainera, filmak jakinarazi dit ezagutzen ez nuen kontu bat eta sarraskiaren izuari erantsi zaio … Jarraitu irakurtzen
Basamortura, hil daitezen
Eskandalizatuta gabiltza egunokaz, Maroko ari delako basamortura eramaten Ceuta eta Melillara pasatu ezinik gelditu diren etorkinak. Eskandalizatuta gabiltza zorioneko erakunde eta kazetari batzuk zelatan ari zaielako etorkinez lepo doazen autobusei. Ikusteak eragiten digu eskandalua, eta ez ikustean lasaitu egiten gara. … Jarraitu irakurtzen
Iñigo ezkondu da
Ausart eta zintzo aurkitu nuen Gay nauzu liburuan, non kontatzen baitzuen bere bidea homosexualtasunerantz, Donostia itxian. Estratega bikain, eraman zuenean gay eta lesbianen aldarrikapena bide eraginkorragotara. Irabazle, izendatu zutenean Ararteko, izendapenean izandako katramila guztiak gaindituz. Eta disdiratsu ikusi dut Ararteko … Jarraitu irakurtzen
Exibizionista
Eskuak gabardinaren patriketan eta oinak plazara bidean, errepasatu egin zituen urrats hura emateko arrazoiak, erabakia tinkotze aldera. Erakutsi behar zuenak merezi zuen, dudarik gabe. Erakusteak berak sendotu egingo zion ahul samartua zuen autoestimua. Zerbaiten abiapuntua ere izan zitekeen, agian. Plazan … Jarraitu irakurtzen
Gipuzkera eta andaluza
Aspaldi pilatzen ari zaizkit adibideak: Jose Ramon Soroiz/Elena Irureta eta enparauen komediak telebistarako (Bi eta bat, Jaun ta jabe edota Martin); Anjel Alkain eta bere soka luzea telebista eta antzerkirako (Sorginen Laratza, Wazemank, edo Kutsidazu); eta azkena, Ramon Agirre eta … Jarraitu irakurtzen
.cat
Nazioartean bada erakunde bat, ICANN izenekoa, Interneteko domeinuak gobernatzeko. Eta jakin berri da onartu egin duela .cat domeinua, katalanentzat. Internet oso da eremu librea, eta gizabanakoa ibil daiteke sarean multzo ezberdinetan: .net, .com, .org eta beste hainbat. Horiek ez dute … Jarraitu irakurtzen