Etiketaren artxiboa: pedolibrekoak

Lan berria

Bihar lan berrian hasiko naiz Kutxan. Hogei urte eman ditut jendaurrean, eta bihartik aurrera arituko naiz zerbitzu zentraletan. Erabat zehazteke dago nire eginkizuna eta nahiago dut ez ezer aurreratzea. Hau idaztearen motiboa beste bat da. Familiari jakinarazi nion lan aldaketa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Aste zoragarria

Bi adieratan zoragarria: ederra eta zoratzekoa. Astelehena bikain hasi zen. Lankide batek gonbidatuta, lehenik Gasteizko Portaloien bazkaldu genuen eta gero katedraleko obrak bisitatu. Bi eginkizunak, zein baino zein gustagarriago. Gaueko 11etan etxera, majo. Asteartean, Kutxan zazpi ordu eman ondoren, bazkaldu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Llach Gasteizen

Kontzertura joan ahal izateko, ostiraleko tertulia egin nuen Radio Vitorian bertan. Eta zuzenean sartu zen Martxoaren 3ko manifaren jarraipena egiten ari zen kazetaria, esateko polizia pelotazoka ari zela. 76ko heriotzen erantzulea, Fraga, -30 urte geroago inongo erantzukizunik onartu ez eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Egun zenizoa

Jacan izan gara asteburuan, Jon/Bernar eta Garirenean. Gaur eguerdian haiek elurretan utzi ditugu, Somporteko zirkuituan, eta bueltan abiatu gara. Iruña baino apur bat lehenago, trafikoko zibilek esan naute, biziro desegoki beraien radarraren arabera abiada oso handian nindoala, eta isun itzela … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 5 iruzkin

Holokaustoa oraindik

Gaurko albiste da Austrian 3 urteko kartzela zigorra jarri diotela David Irving historialariari, naziek egindako holokaustoa ukatu duelako. Buelta asko eman diote hedabideek gaiari, eta ezinbestean nahastu dute gai hau Mahomaren karikaturen istiluarekin eta adierazpen askatasunarekin. Niri, ordea, beste gauza … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Karikatura pozointsuak

Danimarkako enbaxadak erretzen hasi dira, eta izua piztu da mendebaldar demokraton artean: Ze fanatiko diren islamdar hauek! Karikatura xume batzugatik horrela jartzea! Non gelditzen da adierazpen askatasuna? Eta itzuli gara gure egunerokora, fanatismoa noiz baretuko zain. Baretuko ez balitz, orduan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Familiaz harro

Zorteko garenok, familiaren babesean jaiotzen gara eta hazten, gure kabuz ibiltzeko gai izan arte. Eta, truke zentzuzkoan, familiak eskatzen digu une bakoitzeko kide ahulenaz arduratzea. Bi zutabe horiek ditu, niretzat, familiarekiko harremanak: babesa eta ardura. Hortik gorakoa, oparitzat hartzen dut. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Anai amerikarra

Gaur abiatuko da Imanol anaia Renora, Nevadako unibertsitatean euskal liburutegiaz arduratzeko. Bere arrazoi eta asmoez jakin nahi duenak, irakur ditzake haren azalpenak. Nik aipatu nahi dut duela astebete eskaini zigun agurreko jaia, bapo jan eta edateaz aparte, kantuan eta dantzan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Bloga eta papera

Lehenik papera Adina baitut horretarako, paperean hasi nintzen serio samar artikuluak argitaratzen. 1988an izan zen hori, Arrasate Press aldizkaria hastearekin batera. Joxe Aranzabal zen bultzagile eta zuzendari, eta berak eskatu/eskaini zidan astean behin musikaz idatz nezan, etxean disko mordoa nuela-eta. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Azkartu

Errepasatzen aritu naiz iazko azken zutabea, eta tonu itxaropentsua dario. Urte amaieran, Asiako tsunamiaren parekoa izan zen Otegik eragindakoa legebiltzarrean, aurrekontuei hiru bai eta hiru ez iragarri zuenean. Maiatzeko hauteskundeak miran, urte polita zetorren 2005a. Urtea joan da. Eta alde … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina