ESTEKAK
Iruzkin berriak
- Bila eta bila – Ekografiak(e)k ETB1en ahalegina bidalketan
- Alderdiei eskaera • ZUZEU(e)k Alderdiei eskaera bidalketan
- Ultranazionalismoa • ZUZEU(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
- piperrautsa(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
- Koldo Rodriguez Bengoa(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
-
Azken bidalketak
Meta
Etiketaren artxiboa: pedolibrekoak
Goenkale benetan
Enrike lagun harakinak sarri aipatzen zidan Goenkale: Hor pasetan dienak ez dittuk badaezpadakuek, zertzuk asmetan dittuen! Alegia, sinestezinak egiten zitzaizkiola pertsonaien bueltak eta errebueltak. Bada, ordea, beste esaldi bat: Errealitateak gainditu egiten du maiz fikzioa. Eta hau egiaztatu egin dit … Jarraitu irakurtzen
Itzulerako ajeak
Hemen zarete berriro, oporretan joandakoak bueltan. Batek ametsa bete du, ikusi du desio zuen parajea, konpainia egokian. Besteak, tramitea bete: tropelean joan, artaldean egon eta tropelean itzuli. Izango zen dezepziorik ere, itxaro zena aurkitu ez duenarengan. Oporretan joandakoei buruz bi … Jarraitu irakurtzen
Non du muga Israelek?
Azken 60 urteko errepasoa eginda, zenbaitek pentsa lezake dena continuum bat dela: Israel beti berdin ari dela, etengabe palestinarrak erasotzen, autodefentsaren aitzakian. Baina nire ustez, orain arteko muga guztiak gainditu ditu Nazio Batuetako lau kasko urdin hilda. Kontu ezaguna da … Jarraitu irakurtzen
Eta mitoa haragi bihurtu zen…
Garai bateko Mundo joven edota Salut les copains bilakatzeko arriskua somatzen hasia nago, horrenbeste musika Piperrautsan. Baina zer nahi duzue, uda da eta kortxeak dabiltza non nahi. Kontua da atzo Zurriolan nintzela, Kursaaleko gradetan, sarrera ordainduta. Eta inguruan dezepzioa somatu … Jarraitu irakurtzen
Nire hitza
ETBko Sautrela saioak promo kuriosoa ematen du tarteka: hainbat idazle ospetsuri galdetzen dio ea zein den bere hitza, bereziki gustatzen zaion berba. Eta gogoan ditut, agian lehena eta azkena direlako, Bernardo Atxagaren Giotto eta Unai Elorriagaren estarta. Tartean denetik dago, … Jarraitu irakurtzen
Tio Millan ehortzi dugu
Hiru egunetan bi aldiz izan naiz Ormaiztegin, oraingoan arrazoi triste batek eramanda: gaur ehortzi dugu Millan Irizar, tio Millan, aitaren anaia. Gabonak baino hilabete lehenago tokatu zitzaion osaba Xantiri. Noizbaiten aztertu beharko genuke senideok zergatik ume garaian ziren amaren aldekoak … Jarraitu irakurtzen
Alek 50 urte
Larunbatean ospakizuna izan genuen Ormaiztegiko Barduliarrak elkartean. Ale anaiak deitu zuen bilkura, gaur -ekainak 12- betetzen baititu 50 urte. Alan Griffin koinatuak jarri zuen moda, bere 50ak ospatzeko sekulako jaia antolatuta, EEBB eta Irlandatik etorritakoak eta bertako indigenak nahasi. Geroztik … Jarraitu irakurtzen
Mikel Laboa eta Bob Dylan
Batzuk oso pozik jarri ziren Erromako papak bere babesa azaldu zionean gure bake prozesuari, baina niri gehiago eragin zidan Bob Dylanen iragarpenak: doan (?) kantatuko zuela Donostian, bakearen alde. Bizi dugun/gaitun egoeran, kanpoko begiradak eragin handia izan lezake gauzak aurrera … Jarraitu irakurtzen
Berrigoxo
Txikitatik nintzen berri zalea. Adibidez, oinetakoak erosi ezkero, haiek oinetan irten behar nuen dendatik; edo arropa erosi berria estreinatzeko, ezin nion itxoin igandeari. Horregatik, amak esaten zidan berrigoxo. Lanarena aipatu nuen hemen. Hala ere, zorretan utzi nuen azaltzea zer egingo … Jarraitu irakurtzen
Aberriaz
Inoiz baino aparteago harrapatu nau aurtengo Aberri Egunak. Aspaldion ez dakit zer diren aberriak, ez badira aitzakia eta ameskeriaren arteko zerbait. Eta gehienetan gorrotagarri egiten zaizkit aberri ezberdinen izenean egiten diren astakeriak, edo erakusten diren jarrerak. Eguerdiko albistegian, tristuraz ikusi … Jarraitu irakurtzen