ESTEKAK
Iruzkin berriak
- Bila eta bila – Ekografiak(e)k ETB1en ahalegina bidalketan
- Alderdiei eskaera • ZUZEU(e)k Alderdiei eskaera bidalketan
- Ultranazionalismoa • ZUZEU(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
- piperrautsa(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
- Koldo Rodriguez Bengoa(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
-
Azken bidalketak
Meta
Etiketaren artxiboa: pedolibrean
Loyola de Palacio-ren ‘ahizpak’
Atzo, Martin telesailean, Maider alaba zaharrena bizitzera joan da opus dei sektako pisu batera. Eta iluntza batean, ustekabean, hor ekarri ditu bi pisukide lekaime itxurakoak, gurasoen etxean afaltzera. Martinek galdera: Nondik atera dituzu Loyola de Palacio-ren ahizpa horiek? Txiripa makabroa … Jarraitu irakurtzen
Eta Sustatu jaio zen
Bost urte luze iraun dute etxean, hauts artean, eta duela hamabost bat egun bota genituen. Etxeko liburutegia txukuntzen ari gara eta paper zaharrak botatzen. Tartean, bota berri ditugu hauts artean agertu ziren eta bost urte luzez iraun duten Sustaturen jaiotze … Jarraitu irakurtzen
Gaur jai?
Nire enpresak errespetatu egiten ditu egutegi ofizialeko jaiak eta nik ez daukat hori aldatzerik. Beraz, Espainiak bere konstituzioaren eguna ospatzen duen honetan, neuk ere jai daukat. Berez, lege baten urteurrena ospatzea bezain inozo iruditzen zait laupabost egun jai hartzea duela … Jarraitu irakurtzen
Ke arteko eguna
Arnedillon izan nintzen atzo, kea egiten. Badira ia 20urte lehen aldiz joan nintzela, bainuetxeak erakarrita. Lehen urte hartan lagunak egin nituen, eta geroztik haiek bisitatzera joaten naiz sarri, bainuetxera barik. San Andres da Arnedilloko patroia, eta atzoko egunez ohitura kuriosoa … Jarraitu irakurtzen
Titin eta don Augusto
Atzoko partida ikusgarriari begira, jarraipen subjetiboa egin nion Titinen jardunari, Aimar apur bat ahaztuta. Izan ere, Triciokoak 38 urte egingo ditu urte hasieran eta ikusi egin behar da nola mugitzen den frontoian, oraindik ere. Seguruenik, Titin ez da atleta apartekoa, … Jarraitu irakurtzen
L’ efecte Roma
Analisi bikaina irakurri dut Vilaweb albistegian, Kataluniako hauteskundeen ondorengo egoerari buruz. Ohiko topiko eta errazkeriak alboratuta, interpretaziorako hari mutur interesgarriak eskaintzen ditu. Guztiak dira gurera ekartzeko modukoak, baina bat bereziki: l’efecte Roma deitu dutena, Italiako parlamentu zatikatua gogoan. Katalunian ere, … Jarraitu irakurtzen
Berriro hirukoa?
Atzoko kontua da, Katalunian berriro hiruko gobernua osatzeko ahalegina. Aurrekoarekin asko poztu nintzen, ez hainbeste ezkerrekoa zelako -horregatik ere bai-, baizik bereziki 23 urte agintean zeramatzan alderdia oposiziora bidaltzen zuelako. Bigarren ahalegin hau, berriz, patetiko samarra ikusten dut. Montilla galtzaile … Jarraitu irakurtzen