Etiketaren artxiboa: pedolibrean

Ségolène

Goienkaria, 2007.04.27 Oso ondo oroitzen dut Miterrandek lehen aldiz Frantziako hauteskundeak irabazi zituenekoa, 1981an. Giscard eta Chiracen artean gelditu zen lehen itzulian; bigarrenean, ozta-ozta eta ustekabean nagusitu zitzaion Giscardi. Poz galanta hartu genuen Europa ezkertiarra amesten genuenok. Gero etorriko ziren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Urre pipittak

Toki honen bisitari ohikoek ezagutzen dituzue urrezko neskak, Paula eta Kontxa, gure amak. Ba, duela gutxi pipitta berria erantsi zaio ohiko Golden bikoteari. Mrs. Griffin irlandarra, Alan koinatuaren ama. Hemen dituzue hirurak, duela gutxi Esteñibarren izandako famili bazkarian. Hiruren artean … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Ruben

Ondo gogoratzen dut izen biblikodun pilotari gaztea famatu zenekoa. Eugi zen bestea, gaztea eta joko handikoa. Belokiri indarra azpimarratzen zitzaion nagusiki; baita bi esku on eta hanka arinak. Irabazi zituen txapel batzuk, egin zen gizon frontoian, eta berehala hartu behar … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Manifa eta… revolta

Bilbora iritsi gara garaiz. Ni, asaldatuta Euskadi Irratian 13:00etako albistegian entzundakoarekin. Hauxe eman du titular nagusia: ’22 autobus antolatu dituzte gurean PPk eta AVTk Madrilgo manifestaziorako’. Bilbokoa, ez da aipatu ere! Gutxienez, esan ezan/k: ‘Bi manifestazio gaur arratsaldean’ edo antzeko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Klima aldaketa

Otsailean zuhaitz bat loratzen bada, bi aste segidan egoten bada ateri, edo hego haizeak termometroak goian jarri ezkero, berehala ateratzen dugu klima aldaketaren kontua. Horrek badu irakurketa baikor bat: denboraren eta esanaren poderioz planetaren izorratzaileak –lehen mundutarrak- jabetzen ari gara … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 6 iruzkin

Beste urte bete

Urteak bete ditut atzo, 53. Urte bat gehiago naiz, atzoz geroztik. Horrela esanda, adinak erantsi egiten dio pertsonari zerbait: honi, jakinduria; hari, esperientzia; besteari, patxada… Denoi zerbait. Urte asko dituenak, zaku bete bizi dauka barrenean, birziklatzeko eta goxatzeko. Beste urte … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 8 iruzkin

Gerry miresten dut

Oraintsu jakin dut Sinn Féinek onartu egin duela Ipar Irlandako polizia; eta, horrela, azkenetako oztopo bat desagertu dela hango gobernua berriro indarrean jarri eta bake prozesua burutzeko. Kristoren poza hartu dut. Jenio bizikoa banaiz ere, biolentzia gorroto dut errotik, pentsatzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Foroetako zalaparta

Ez da kontu berri-berria, irratiak aspaldi ari dira telefonoa zuzenean irekitzen, entzuleen iritzia jasotzeko huntaz eta hartaz. Horrez gain,  irrati-telebistetan ikaragarri ugaldu dira tertulien formatua eta orojakileen espeziea (neroni bat izaki, zozoak beleari?) Baina, Internetek sortu du iritzia emanez edonork … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Guadiana

Batxilergo frankista ikasi nuen Tolosako eskolapioetan eta Iruñeko Ximenez de Rada institututan. Horregatik, sasoi horretako nire erreferentzietan -poesian esaterako- Abenamar dago, edo bajel pirata que llaman… Baita bizi ezinean zebilen Teresa mistika, edo hauts artean ezkutatutako harpa, portugaldar harritua Frantzian, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin

Urte berri, ardura handi

Urte berriarekin, ardura handiagoak hartuko ditut Kutxako lanean. Sail berri bat sortuko da, Hizkuntza plangintza / Barne komunikazioa izen ponpoxoarekin, eta neu izango naiz arduraduna. Horrela burutuko da aurtengo aste santuan hasi zen aldaketa, nire ibilbide profesionalean.AurrekoaUdaberrian aipatu nuen Donostiara … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 iruzkin