ESTEKAK
Iruzkin berriak
- Bila eta bila – Ekografiak(e)k ETB1en ahalegina bidalketan
- Alderdiei eskaera • ZUZEU(e)k Alderdiei eskaera bidalketan
- Ultranazionalismoa • ZUZEU(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
- piperrautsa(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
- Koldo Rodriguez Bengoa(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
-
Azken bidalketak
Meta
Etiketaren artxiboa: kontu zaharrak
Han nintzen
Kanpoan tokatu naiz urteurren egunean, baina 30 urte pasa eta gero, onartuko didazue egun batzuetako berandutzea. Bergarako ekitaldiaz ari naiz, 1976an, Foruen berreskurapenaren alde. Orduko zenbat protagonista bildu dira berriro Bergarako udaletxean. Deigarriena, Patxi Basauriren kasua, Elgetako alkate jarraitzen baitu, … Jarraitu irakurtzen
Mateoren hortza
Hortz bat atera didate joan den astean, sudur parean gora begira daudenetako bat. Hutsa dirudi, eta arrazoia eman beharko litzaieke blogarion kritiko pipertuei, diotenean huskeriaz betetako egunerokoak besterik ez direla gure blogak. Arrazoia, baldin-eta ez balego huskeria honen atzean Mateoren … Jarraitu irakurtzen
Luxianok piztu didana
Lehengo astean, Luxiano Manterola agertu zen hemen, erabat ustekabean. Eta piztu egin zidan or(i)oigailua, alegia, Orioz oroitzeko makina. Izan ere, Madrilen bizi ginela, sei bat urtez eman genuen uda Orion Irizar-Intxaustitarrok. Nire kasuan, 16 urtetik 22ra bitartekoak. Pentsa zenbat daukadan … Jarraitu irakurtzen
Eeeez esan Aaaagustiña!
Gure ama oso da kontalari fina. Umetan sarri kontatzen zizkigun bere haurtzaroko pasadizoak, antzeztuz bezala, ahots ezberdinak atereaz. Eta, esanaren poderioz, hainbat esaldi gelditu egin dira senideon memorian gordeta, altxor zaharren usainaz. Horietako bat, izenburukoa, lehengoan atera zitzaidan Mezularian ari … Jarraitu irakurtzen
Karrogileak
Ormaiztegin topo egin genuen behin batean, Mari Karmen Garmendiak aurkeztu ninduen norbaiti karrolletako bezala. Nonbait harridura nabaritu zidan aurpegian, lehen aldiz entzuten bainuen hitza, eta azalpena eman zidan. Aitaren familia karrolleena zen, hau da karrogileena, eta leinu horretako kideak karrolletakoak. … Jarraitu irakurtzen
Atal berria
Bataz beste, primeran bizi naiz. Egun beteak izaten ditut eta asmo politak dauzkat aurrera begira. Hala ere, urteak egin ahala (52 duela hilabete), iragana gero eta sarriago agertzen zait. Batzuetan da **déjà vu** sentsazioa; besteetan zerbait gozoaren nostalgia edo eskarmentu … Jarraitu irakurtzen
Jabiertxori bertsoa
Aurreko batean aipatu nuen, derrepente gogoratuta, Elgetako Jabiertxo, lankide zendua. Geroztik, buruan bueltaka ibili ditut haren oroitzapenak, eta bereziki gozo egin zait lana utzi zuenean egin genion agur-bazkarikoa. Jubilatzeko adina bete baino lehen, osasun arazoak eraginda utzi zion Kutxako lanari. … Jarraitu irakurtzen
Lau dozena
Banuen lankide bat, Elgetako Jabiertxo, ehun kilotik gorako gizonkote umoretsua. Berrogeita zortzigarren urtea iritsi zitzaionean, hark lau dozena egin zituen, adinaren zama arintze aldera. Lagun artekoa zen, jan eta edan zalea, bere osasunari komeni zitzaiona baino areago. Hori dela-eta, emaztea … Jarraitu irakurtzen
Lurdes ez zegoen konforme
Madril, 1975. Euskal komunitatea antolatu guran genbiltzan, ordurarte euskal meza entzutera biltzen zen talde hura egituratu nahian, garaiko legedi frankistaren baitan. Hermandad San Miguel de Aralar deitu genion, eta ezagutzera emateko antolatu genuen musika jaialdi bat, San Juan Evangelista colegio … Jarraitu irakurtzen
Franco
Madrilen bizi nintzen diktadorea hil zenean. Eta etxetik asko irten gabe eman nituen lehen ordu eta egunak. Izan ere, han zeuden pilatuta frankismoari eutsi nahi zioten indar guztiak. Eta han erabaki behar zen agintearen banaketa berria, Francok bereari jare egindakoan. … Jarraitu irakurtzen