ESTEKAK
Iruzkin berriak
- Bila eta bila – Ekografiak(e)k ETB1en ahalegina bidalketan
- Alderdiei eskaera • ZUZEU(e)k Alderdiei eskaera bidalketan
- Ultranazionalismoa • ZUZEU(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
- piperrautsa(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
- Koldo Rodriguez Bengoa(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
-
Azken bidalketak
Meta
Etiketaren artxiboa: goienkaria
Norberak sinetsi behar
Hilabete batzuk eman ditut Debagoienak kultur eta gizarte arloan dituen aukerak aztertzen. Herriz herri baino goragoko mailan, hiriburuetan aurki daitekeen zenbait eskaintzaren pare. Aukera onak daude: arte erakusketa, goi mailako musika klasikoa, literatura, gazteen aisialdia… Posible da lankidetza sareak eraiki … Jarraitu irakurtzen
Toki telebista publikoak
Gizakion aurrerapausoak beti egon dira lotuak erakundeen ardura publikoekin. Osasuna, hezkuntza, erretiroa, argindarra, ura edo eskubide zibilak ez dira orokorrak izan harik eta erakunde publikoek eskaini dituzten arte. Informazioarekin, beste horrenbeste. Are gehiago, euskarazko informazioarekin. Erakunde publikoen erantzukizuna da herritarroi … Jarraitu irakurtzen
Iluntasuna
Berezkoa da iluna, argirik ezean ageri da. Eguzkirik ez balitz, betirako geundeke ilunpean. Iluna berezkoa bada, argia dugu lorpen edo mirari. Egun argiz garatzen gara, eta egun argitsuan alaiago. Agian areago ere bai. Aldiz, ilunabarrak malenkonia eragiten digu; argi galduaren … Jarraitu irakurtzen
Bertsoetan erantzuna
In vino veritas dio esaldi zaharrak, mozkorra egiatan ari dela beti. The answer is blowin’ in the wind idatzi zuen kantari zakarrak, erantzuna haizeak duela beregan. Nik bertso baten aurkitu dut argia, joan den astean Zutabek sortutako zalapartan neure burua … Jarraitu irakurtzen
Denboraren orratzak
Munduak betiko abiadan jarraituko du biraka, baina eguneroko bizitza ziztu bizian doa. Gero eta gauza gehiago egin nahi dugu, gero eta asti gutxiago daukagu haiek egiteko. Egungo jendarteak galdua du itxoiteko patxada. Delako prozesu politikoarekin nabari da hori bereziki. Presa … Jarraitu irakurtzen
Mankomunitate ahula
Arrasateko estatu kolpeak eraman du Mankomunitatea hedabideetako izenburuetara. Ez da broma udalaren ordezkari guztiak aldatzea eta, are gutxiago, Mankomunitateko lehendakaria elkargunetik kanporatzea. Dena den, aldaketa horrek eragin badu zarata handia, niri beste gai batek eragin dit kezka. Debagoiena dago une … Jarraitu irakurtzen
Gatzaga blues
Arrasate-Gasteiz busez egitea tokatu zait berriki. Eskoriatzan Gatzagako bide zaharra hartu zuenean ikusmina piztu zitzaidan, ea nola moldatzen zen ibilgailu tzarra bide estu eta bihurrian. Eta oso txarto moldatu zen. Auto batekin gurutzatzen zen bakoitzean, gelditu eta maniobra adostu behar. … Jarraitu irakurtzen
Erromako gizon zuria
Uso bat ba omen du lagun, buru gainean jartzen zaiona gai garrantzitsuetan ez dezan akatsik egin. Usoa oporretan dagoenean, ordea, gizon arrunta bihurtzen da, akasduna. Oraingoan bezala. Egunotan, Erromako gizon zuriak asaldatu eta sutu egin ditu Asia aldeko gizon bizardunak: … Jarraitu irakurtzen