Etiketaren artxiboa: euskalherrietakoak

Ttakun ttakun

Zine zalea naizen arren, ez diot segizio apartekorik egiten Donostiako Zinemaldiari. Aurten, ordea, Garazi ilobak parte hartzen zuela film batean eta ikustera joan ginen senitartean. Nomadak Tx du izena eta erabat hunkigarri egin zitzaidan. Oreka Tx taldeko txalapartariek bost bidaia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Hamaika ikusteko

Atzo onartu zuen Eusko Jaurlaritzak toki telebistak arautzen dituen legea. Eta duela aste batzuk aurkeztu zen Hamaika enpresa, toki telebistak euskaraz sortzeko. Legearen entretelak ez ditut ezagutzen. Badakit, ordea, motz samar gelditzen dela hizkuntza gaietan, ez baitu bermatzen eskualde bakoitzean … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 6 iruzkin

Lander ETB2an

Historia  humanoa iragarri zuen Teleberriko aurkezleak. Eta irudietan ikusi genuen Lander, hiru urteko mutikoa, ikastolan sartzen  ikasturte hasieran. Ohikoa izan zitekeen, baina zerbaitek bereizi egiten zuen historia: Lander itsua da. Eta, bizpahiru minutuz, bere aitak, andereƱoak eta irakasle bereziak azaldu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina