ESTEKAK
Iruzkin berriak
- Bila eta bila – Ekografiak(e)k ETB1en ahalegina bidalketan
- Alderdiei eskaera • ZUZEU(e)k Alderdiei eskaera bidalketan
- Ultranazionalismoa • ZUZEU(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
- piperrautsa(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
- Koldo Rodriguez Bengoa(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
-
Azken bidalketak
Meta
Etiketaren artxiboa: euskalerriak
Akzionekoa
Goienkaria, 2007.05.04 Bada urte t’erdi osaba Xanti ehortzi genuela. ANVko gudari izan zen gerran, Akzionekoa esaten zuen berak. Gorriak ziren Intxaustitarrak, eta gorriak ikustea tokatu zitzaien, gerra ondorenetan. Hil baitzen, ez da iritsi Xanti egunotako ANVren revivala ikustera. Gustura egingo … Jarraitu irakurtzen
Aberri Eguna
Bat. Ez dut aspaldi ospatzen, ez bainaiz aberri zalea. Pozik hartuko nuke nafar erresuma zaharraren independentzia, errepublika konfederatuaren forma hartuko balu: auto-antolakuntza maite dut, eta Espainiaren –Espainia honen- menpeko izatea oso eginkizun nekosoa zait. Libre hobeto. Baina, ez etorri niri … Jarraitu irakurtzen
Makrojaien liturgia
Joan den osteguneko Mezularian Korrika jarri zigun Maitek mintzagai. Eta iritzi ezberdinak agertu genituen Ander Iturriotzek eta biok. Saioaren amaiera zen, eta motz samar gelditu zen eztabaida, baina bizpahiru tokitatik iritsi zait oihartzuna. Eta horiek estimatu egin digute iritzi trukea. … Jarraitu irakurtzen
Nafarroa Espainia da!
Oker ibil naiteke, gurariak eraginda. Baina, susmoa hartzen dut larunbateko manifak gure Miguelicok nahi zuen eraginaren aldrebesekoa izan lezakeela, epe ertainera. Nola oso kaltegarria izan zen beste aldekoontzat 1977ko Askatsunaren Ibilaldiaren amaiera. Han nintzelako idatzi nuen: ikurrina artean, jende oldea … Jarraitu irakurtzen
Manifak eta manifak
Trilogia bat dirudi, baina ez nuke manifen kontu hau utzi nahi, azken hausnarketa bat egin gabe. Kikilduta gabiltza Madrilen 350.000 lagun bildu zirelako, eta bada errepublika garaia -eta gerra aurreko giroa- gogora ekarri duenik ere. Nire ustez, segidismo izugarria egiten … Jarraitu irakurtzen
Larunbatean manifa
Tarteka, gorputzak manifa bat eskatzen dit. Gazte sasoiaren memorian, nonbait. Deitzen diren asko, baina, ez dira joateko modukoak, begibakar ez garenontzat. Aldiz, batzuk izaten dira oso primarioak, oinarrizko eskubideen aldarri unibertsala egiteko deituak, edonor eroso sentiarazteko modukoak. Horietara gustura joaten … Jarraitu irakurtzen
Arrainak amua nola…
…irensten ditugu amarruak. Amorrazioz bizi izan dut Jon Jauregirekin armatu den iskanbila. Ez daukat inongo arrazoirik gizon hau defendatzeko, ez baitut ezagutzen. Baina, era berean, ez daukat ezer Jauregi erasotzeko. Eta, nire antzera erasotzaileen % 99ak! Dossier bat omen dago. … Jarraitu irakurtzen
Euskalerria irratia
Distantzian sentitzen nuen hurbil Iruinerriko irrati euskarazkoa. Entzun ez, baina tokatu zait harremanen batzuk izatea hangoekin. Eta miresgarria iruditzen zait egiten ari diren ahalegina bizirauteko, egoerarik aldrebesenean, lizentziarik gabe. Duela hilabete gutxi, deitu egin zidaten eta kolaborazio bat eskatu. Mikel … Jarraitu irakurtzen
Contra Franco…
Franco hil berritan, joandako garaien penatan zeudenek lelo argia asmatu zuten: Con Franco vivíamos mejor. Fatxa arriskutsuak begi ertzetik zelatatuz, progre ezkertiarrek aurrera egin zuten… harik eta arazoak iritsi ziren arte. Batzuk agintearen erotika probatu zuten eta haren limurkerietan katiatu. … Jarraitu irakurtzen
Lizarraren intxaurrak
Lagun bat Esteñibarrera bisitan etorri, eta non esaten duen, etxaurreko intxaurrondoei begira: Zelako leixar ederrak! Eta nik ezetz, nahastu egin zela, intxaurrondoak zirela. Eta berak: Seguru? Ba nik esango neukek horreik leixarrak diela! Ondo ezagutzen nuen lagun temosoa, eta aurrera … Jarraitu irakurtzen