ESTEKAK
Iruzkin berriak
- Bila eta bila – Ekografiak(e)k ETB1en ahalegina bidalketan
- Alderdiei eskaera • ZUZEU(e)k Alderdiei eskaera bidalketan
- Ultranazionalismoa • ZUZEU(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
- piperrautsa(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
- Koldo Rodriguez Bengoa(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
-
Azken bidalketak
Meta
Etiketaren artxiboa: euskal herrietakoak
Udaldia
Batzuentzat eguraldiak markatzen du udaldiaren hasiera, besteentzat paga-dobleak, edo oporrak lotuta izateak. Niretzat, Elorrion bizi den debagoiendar honentzat, uda hasten da MUSIKAIRE abiatzen denean, hau da, gaur bertan. Sei asteburuz luzatuko da kulturaren mazedonia, mota askotako musika, dantza eta antzerkiz … Jarraitu irakurtzen
Airean
Bale, Gasteizko legebiltzarrak gainditu du bigarren tapoia. Zelanbait. EA bereizi da EAJtik eta izango du bere talde parlamentarioa. Onartu diotelako. Gero EAk ez dio onartu EBri berea izatea, araudia dela-eta. Ja! Bigarrenez, penagarria izan da ikuskizuna. Atutxarena ikasgai ona izan … Jarraitu irakurtzen
Kako biak etxera begira
Onintza Lasa izan dugu gaur Mezularian, EAko komunikazio arduraduna. Azaldu digu zergatik lortu duten talde parlamentarioa, eta zergatik ukatu dioten EBri beste horrenbeste. Beraiek koalizioan aurkeztu ziren EAJrekin, baina bi koalizio ezberdin egin zituzten, Gipuzkoan berezi bat prestatu zuten. Horri … Jarraitu irakurtzen
Lau katu eta bigarren!
Ez dakit teknofobo ote naizen, baina bai arrotz samar sentitzen naizela teknofiloen artean eta hotz antzean uzten nauela azken katxarritoaren merkaturatzeak. Horregatik azaldu nahi duk gaur nire lilura erabatekoa, Gariren proposamenak izan duen arrakastaren aurrean. Nahikoa izan da lau katuok … Jarraitu irakurtzen
Aldundia eta blogari ikusezinak
Sentitzen dut, baina batxiller ikasitakoa naiz ikastetxe espainoletan, eta nire erreferentzia zaharrak hangoak ditut. Gogoratzen ez dudan poeta baten esaldi hau gogoratzen dut, madarikatuz *esa España que desprecia cuanto ignora*. Gipuzkoar askorentzat -eta Aldundiarentzat- lurraldea mugatuta dago Hondarribia-Tolosa-Zarautz triangeluaren barruan. … Jarraitu irakurtzen
Anbulategitik ihesi
Goizeko 11:20etan neukan hitzordua Durangoko anbulategian, otorrinoarekin. Pare bat minutu lehenago iritsi naiz eta, nire harridurarako, dozenatik gora lagun zegoen zain. Halako batean atea ireki da, barruan zegoena irten da, eta -inork ezer esan gabe- zain zeudenetako bat sartu da. … Jarraitu irakurtzen
Plurala edota librea
Mezulariako tertulian ari ginen Jasone Aretxabaleta, Ander Iturriotz eta hirurok. Gaia zen Legebiltzarreko buruaren hautaketa eta, ñabardurak gora-behera, hirurak bat gentozen arazoaren kulpa handiena EAJri egozterakoan. Une horretan, entzule bat sartu zen zuzenean datu bat emateko, eta amaieran esan zuen: … Jarraitu irakurtzen
Atutxa, bai ala bye?
Ez da ondo hasi hauteskunde ondoko aro berria. Gehiago du oraindik zaharretik, behintzat Eusko Legebiltzarrari dagokionean. EAJk Juan Mari Atutxa jarri nahi du buru, zalantza guztien gainetik, ahaztuta orain arte egin zezakeen hainbat gauza egingaitz izango zaiola hemendik aurrera. Ez … Jarraitu irakurtzen
Txakolinaren aurkezpena Guggenheim-en
2004ko uztaren aurkezpena izan dugu gaur eguerdian Bilbon, Puppyren txabolan. Han izendatu dira txakolinaren hiru enbaxadore berri: Bizkaiko Merkataritza Ganbara, Miriam Ocariz diseinatzailea eta Koldo Saratxaga enpresaburua. Hala ere,ekitaldiak ez du bat ere glamourrik izan. Bilbainadak Julio Ibarra aurkezle, eta … Jarraitu irakurtzen
Rikardo Arregi Kazetaritza Saria
Udaberriak gauza asko dakartza guztiontzat: egun luzeagoak, eguzki indartsuagoa, odolaren kolpea Niri, gainera, ekartzen dizkit gauza txar bat eta bi on. Txarra da belarra sarri-sarri moztu beharra. Onetan lehena, Musikaire jaialdiaren antolaketa, eta bigarrena, goiko saria epaitzea. Eta, aurten, honek … Jarraitu irakurtzen