ESTEKAK
Iruzkin berriak
- Bila eta bila – Ekografiak(e)k ETB1en ahalegina bidalketan
- Alderdiei eskaera • ZUZEU(e)k Alderdiei eskaera bidalketan
- Ultranazionalismoa • ZUZEU(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
- piperrautsa(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
- Koldo Rodriguez Bengoa(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
-
Azken bidalketak
Meta
Etiketaren artxiboa: euskal herrietakoak
Kultura belazean
Hirietan bildu da jendea, eta jendearekin eskaintza guztiak, merkataritza, aisialdia, kultura Hustu dira landa eremuak, pinuak jan du mendia eta sasiak belardia. Dagoeneko, interes gune oro hirietan dago, nagusienak hiriburutan. Hara dago joan beharra, erosketak egitera, ikuskizunetara, elkar agurtzera Mendialdean … Jarraitu irakurtzen
Goiena Telebista
Begietako gaitz batek eder bihurtzen du urrinekoa, eta arrunt bertakoa. Hamalau esaten zaio gaitz horri, intxaurren kontu hura gogoan. Jakin berri da Goiena Telebista sartuko dela, urritik aurrera, CIES enpresaren audientzia neurketan. Bikain! Ze, audientziez gain, neurtuko da ea debagoiendarren … Jarraitu irakurtzen
Mahaia eta magia
Euskal arazoa deitura erabili ohi da zuri samar- izendatzeko euskaldunon egonezina Espainiako eta Frantziako estatuen pean. Ez dut ukatuko egonezin hori, baina badugu aurrera bidean traba larriago bat: gehiegi sinesten dugu magian. Eta magiak ez du konponduko euskal arazoa. Horregatik … Jarraitu irakurtzen
Bagatoz ‘mezulariok’
Barkatuko dit xerifak -Euskadi Irratiko albistegietako buruak, Jon Basterrak- ezer zapuzten badiot, baina uste dut hemen bota dezakedala irailaren 12an hasiko dela Mezularia saioaren denboraldi berria, hirugarrena. Batez ere, jende dezentek aipatu izan didalako gustura entzuten duela saioa. Hori bera … Jarraitu irakurtzen
Batu bai, baina zertarako?
Oporretan harrapatu nau gaiak, eta egitasmoaz bakarrik dakit hedabideetan zatika harrapatu dudana. Gipuzkoako Kutxako langile naizen aldetik, ez nuen susmorik hau orain gertatuko zenik, baina, era berean, banekien edozein momentutan gerta zitekeela, azken hamar urteotan. Eta ez nau larritzen, ze … Jarraitu irakurtzen
Sari banaketa Andoainen
Gaur eguerdian izan dugu Rikardo Arregi kazetaritza sarien banaketa, Andoaingo udaletxean. Honela gelditu da aurtengo palmaresa: Sari Nagusia: Maite Artola (Euskadi Irratia) Kazetari Gaztea: Ainhoa Lendinez (Argia) Aipamen berezia: Elhuyar aldizkariko dossier bat Ohorezko aipamena: Luzien Etxezaharreta eta Martxelo Otamendi. … Jarraitu irakurtzen
Zerotik
Behin Ibarretxek legebiltzarreko koska gaindituta, eta Gernikan zin egin ondoren, hurrengo tramitea zen ezagutzea sailburuen izenak. Aurrez ez zen espero nobedade handirik, nik uste denok hartzen dugula jaurlaritza berria jardunekotzat, eta susmoak diosku kontu garrantzitsuak beste nonbait jorratuko direla. Hala … Jarraitu irakurtzen
Urtzen
Metafora ezagunen artean dago azukre koskorrarena, nola urtzen den koskorra uretan hala desegiten ari da… nahi dena. Beno, ba niri metafora hau etorri zait gogora, Espainiako auzitegi nazionalak eman berri duen epaiarekin. Ez naiz legelari, ez dut azterketa teknikorik egingo. … Jarraitu irakurtzen
¡Viva Erzaña!
Presaka samar nentorren, egun luzea amaitu guran. Donostiako saihesbidera irten nuen, Amaratik, gaueko bederatziak aldera. Asko pentsatu barik, autoa jarri nuen autobideko abiaduran. Eta azken tunelean, zapla!, argazkiaren flasha. Auto asko zihoan tunelean eta une batez pentsatu nuen beste norbaitentzat … Jarraitu irakurtzen
Galiza urrunago
Agian, astebete barru, “Touriño”:http://www.vieiros.com/g2005/evolucion.php izango da Xuntako presidente, eta Quintana presidente orde. Agian lortuko dute, azkenean, erretira dadila Fraga zaharra. Hori bai, izatekotan izango da polo pelo dun carneiro. Baina, edozein kasutan, BNGren emaitzak urrundu egin du Galiza, kide nahi … Jarraitu irakurtzen