ESTEKAK
Iruzkin berriak
- Bila eta bila – Ekografiak(e)k ETB1en ahalegina bidalketan
- Alderdiei eskaera • ZUZEU(e)k Alderdiei eskaera bidalketan
- Ultranazionalismoa • ZUZEU(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
- piperrautsa(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
- Koldo Rodriguez Bengoa(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
-
Azken bidalketak
Meta
Etiketaren artxiboa: euskal herrietakoak
Independentziaz
Aberriarena bota eta oporretara joan nintzen, urtero bezala, Kataluniako bainuetxera. Bueltan, bi erantzun interesgarri aurkitu ditut eta horiek damaite aukera independentziaz aritzeko. Borroka armatuari amaiera txukuna ematea, zauriak sendatu eta iraganeko kontu bihur dadin, inori ez dakion gogo izpirik gelditu … Jarraitu irakurtzen
Burusoilaren ametsa
Aldaketa giroan ugaldu egiten dira aukerak eta arriskuak, berezkoa da hori. Eta, oraintxe gurean bizi den unea horietakoa da, aukerez eta arriskuz betea. Denon inteligentziak lortu beharko du aukerak gauza daitezen eta arriskuak ez. Kabitu gaitezen. Autoari esku-frenua kentzea besterik … Jarraitu irakurtzen
Bakea negozio
Bakebidea hasi besterik ez da egin, baina iritsi dira lehen etekinak. Bilboko manifestazioan txalo beroenak joan zitzaizkion Reid abade irlandarrari. Bera izan da bitartekari eraginkorrena, gauden unera iristeko. Eta txaloek lan hori eskertu diote. Barne-pozaz gain, herritarren esker ona jaso … Jarraitu irakurtzen
Bidean dago koska
Etenaldi iraunkorra izan zen irteera ofiziala, eta dagoeneko abiatu gara bidean. Denak goaz Itakara, ametsak bizi diren irlara. Arazo bat: bakoitzaren Itaka toki ezberdinean dago; batzuena, auskaloren erreinuan. ETAk nahi du euskaldunok erabakitzen duguna errespetatua izan dadila, eta hor kokatu … Jarraitu irakurtzen
Dozena bat lagun
Ditxosozko prozesua ba omen eta, bestelakorik dirudien arren, sendo samar legoke. Nahiko sendo, behintzat, zapuztu nahi luketenen trabak eta atzaparkadak jasateko. Baina prozesu ditxosozkoa, balego eta balitz, dozena bat lagunek daramate aurrera, alde bietakoak kontatuta. Eta horiek, hain zuzen, ez … Jarraitu irakurtzen
Begibakarra, motzago
Edozein dela ere gatazka, bortizkeria dagoen tokian ugaldu egiten da begibakarren espeziea. Espezie honen ezaugarri nagusia da begi bat ixteko joera. Ondorioz, begi irekiaren aldea bakarrik ikusten dute. Kasurik larrienetan, begi itxiarekin ikusten ez dutena ukatzera iristen dira, existitzen denik … Jarraitu irakurtzen
Tertuliakideen kottak
Ostiralean afaria izan genuen Mezulariako tertuliakideok. Besterik pentsa badaiteke ere, askok ez genuen aurrez aurre ezagutzen, teknologiak ahalbidetzen baitu gune ezberdinetan kokatzea solasmahaiaren hankak. Pentsa dezakezue, afarian kotta ugari ibili genuen, politikaz nagusiki, baina ez bakarrik. Kiniela gehienetan, bihar Otegi … Jarraitu irakurtzen
Shakespeare gogoan
Bat. Iturri onetik dakit ibarreko udal handi baten ez dagoela inongo berririk AHTri buruz, nahiz tren azkarrak bete-betean harrapatzen duen herria. Eta sailburuari irakurria diot, ez aspaldi, joan dela eztabaidarako garaia, bilera nahikoa egin dela ibilbideko udalekin, azalpenak emanaz. Egiteko … Jarraitu irakurtzen
Atxaga eta Azkarraga
Atxagarekin amaitu nuen aurrekoa, eta berriro dakart gaur asteasuarra. Uste dut euskal hiriaz egiten ari den ekarpena garrantzi handiko abiapuntua dela eztabaidarako. Eskertzen diot gai honen hausnarketan denbora ematen jardutea, esker hobekoei kenduta. Ezin dut ahaztu, aldi berean, idazle dela … Jarraitu irakurtzen
Unai Romanori
Unai: Ez zaitut aurrez-aurre ezagutzen, eta ez dakit kalean ezagutuko nukeen zure aurpegi normala. Bai, ordea, argazki famatuan zenuen musu puztu eta ubeldu hura, hori ez dut ahaztuko bizi naizen artean. Maiz pentsatu dut zer ez zenuen pasatuko egoera horretara … Jarraitu irakurtzen