ESTEKAK
Iruzkin berriak
- Bila eta bila – Ekografiak(e)k ETB1en ahalegina bidalketan
- Alderdiei eskaera • ZUZEU(e)k Alderdiei eskaera bidalketan
- Ultranazionalismoa • ZUZEU(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
- piperrautsa(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
- Koldo Rodriguez Bengoa(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
-
Azken bidalketak
Meta
Etiketaren artxiboa: euskal herrietakoak
Ikasturte politikoa
Abuztuak ez du utzi emaitza apartekorik, Batasuna legeztatzeko eta presoak hurbiltzeko aurreikuspenetan. Blokeoa aipatu ere aipatzen da ezker abertzalearen aldetik, Espainiako gobernuak kontrakoa adierazten duen bitartean. Balego eta balitz, hauteskundeetarako mugimenduak hasi dira: EAren gerri kolpea printzipioz, Batasunaren gerri tentea … Jarraitu irakurtzen
Udako unibertsitatean
Astelehena da eta Iruñean nago. Udako Euskal Unibertsitateak ekarri nau nafar guztion hiriburura, aspaldiko partez. Duela ia 30 urte ere izan nintzen, osasunaren antolaketaz hitzaldia ematen, Larraona egoitzan. Hiru hamarkada geroago ikasle nator, euskararen erabilera sustatzeko mintegira, lan berriak bultzatuta. … Jarraitu irakurtzen
40 urtez ikasten
Musikairen izan genuen Benito Lertxundi, domeka gauean. Elorrioko parking handiari zati bat kendu eta 1.000 lagunentzako tokia zegoen prest. Baina ez zen nahikoa izan, jendea ezin kabitu eta hesia ireki behar izan zen. Ez dut horrelako arrakastarik ezagutu aurreko zortzi … Jarraitu irakurtzen
Rikardo Arregi sarian
Iaz idatzi nuen Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaz (RAKS). Aurten laugarrenez epaimahaikide izan naiz eta gaur banatu ditugu 2006ko sariak, Andoaingo Bastero kulturgune bikainean. Aurtengo palmaresa ondokoa izan da: Kazetari Gaztea Saria (3.000 ): Ekaitz Agirre (Berria) Epaimahaiaren Sari berezia (4.000 … Jarraitu irakurtzen
Agur, Maria
Aste batzuk pasatu dira baina ez daukat ahazteko. Autoan irratia piztuta neramala, derrepente non entzuten dudan Maria San Gilen ahotsa euskaraz, suelto-suelto. Banekien ikasten ari zela eta, maila on samarra zuen arren omen-, ez ziola ekiten hitz egiteari oso perfekzio … Jarraitu irakurtzen
Ilargipean gozamena
Aurten ere, kalera aterako gaitu San Joan suak. Udaren etorrera ospatuko dugu suaren inguruan. Kale sasoia da uda. Baita aisiaren ordua ere. Eta, aisiaz gozatzeko, aire zabalean nahi gaitu udak. Kulturak udan ilargia maite du. Eta hego haizea. Ilargipe epelean, … Jarraitu irakurtzen
Gerrigintza errotikoa
Gerrigintza Lagun bat ikusi berri dut gerriko minez eta, nola den jardun handikoa kultura, gizarte eta herriko gaietan, berritu egin zait frankismoaren hondarretan erabiltzen genuen esaldia, gure egoera adierazteko: herrigintza asko, gerrigintza gutxi. Alegia, gutxitan ematen geniola gorputzari hain gustuko … Jarraitu irakurtzen
Ia dena ondo
Elorrion bertan zenez, Ibilaldira hurbildu nintzen domekan, aspaldiko partez. Eta harrituta gelditu nintzen ikustean nola garatu diren azpiegiturak, nolako teknologia erabiltzen den txosna, puzgarri edo arrisku-kirolen antolaketan. Garabi itzelak gizasemea oso goi igo, eta han goitik salto egiten ikusi nuenean, … Jarraitu irakurtzen
Errenta euskaraz
Ohitu egin gara, eta jaregin diogu hainbat esparru gaztelerari, egunerokoan. Duela hogei urte, ez genekien zer zen oinarri zergagarria, ezta bere gaztelerazko ordaina ere. Gero, ikasi egin dugu bigarrena, baina bakarrik alde guztietatik hala iritsi zaigulako. Egoerari buelta emateko ordua … Jarraitu irakurtzen
‘Kalaka’ edo koloka?
Ez dit inpresio onik egin ETB1eko Kalaka saio berriak. Tertuliak hainbeste ugaritu diren honetan, normala da telebistak ere bere ahalegina egitea (aspaldi galdu nuen bistatik Firin Faran, loaren mesedetan), baina ahalegina ez da onegia. Jende gehiegi dago mahai bueltan, eta … Jarraitu irakurtzen