Etiketaren artxiboa: esteñibarkoak

Matsaren urrezko orrijak

Hamaika esateko ekarri ditu Lauxetaren hamaika poemekin egindako disko/kontzertuak. Azken irakurri dudana, Julen Gabiriak idatzi du, aurrekoena bilduz. Elgetako kontzertuan, oso deigarri egin zitzaidan Francis Deseoren agerraldia, ezpainak gorri eta kantuan gaizto. Eta fijatu nintzen -zergatik ote?- mahats orria aipatzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Ardi galdua

Bizikleta prestazen ari nintzen Elorriora jaisteko eta orduan entzun dut: beeeeeee! Eta ardi gazte bat hurbildu zait ariniketan. Ze kristo? esan diot nere buruari. Eta gero ardiari: Zer egiten don hemen? Eta, nonbait, hikaren hurbiltasunak eragina izan du ardiaren bihotzean … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Mahatsez gainezka

Magia izan zuen atzoko egunak. Magia behar da hain egun perfektua gertatzeko: biltzaile koadrila bikain aritu zen; eguraldiak ateri iraun zuen juxtu lana amaitu genuen arte; ezin egokiago agertu zen garraio sistema berria, mahatsa eramateko Esteñibarretik upeldegira; eta, printzipalena, bildu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 7 iruzkin

Mahastia abuztuan

Uztaileko kronika gelditu zen idatzi barik, Madeira kulpante. Horregatik gaurkoak hartuko ditu azken hilabete biak. Denbora honetan gauzatzen da udaberrian iragarritakoa eta, faktore asko lagun, luku ederretan bihurtzen dira orduko lore ñimiñoak. Aurrera dezadan mahats karga itzela egin dela aurten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Argazki zaharrak

Makina digitalaren faltan -ez dit inork oparitzen eta- ezin dut neronek hornitu bloga. Baina kasu honetan, goraipatu nahi dut Aitor Larrañaga lagunak egin zigun lana iazko uzta biltze egunean. Argazki eder mordoa atera zuen, eta gero ederragotu ditu ordenagailuan. Hemen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Mahastia ekainean

Maiatzekoak kalbario ukitua hartu bazuen, ekainekoari eztanda esan behar zaio. Derrepente, kimuak hasten dira hazten, egunean hamar bat zentimetro, eta ez dago modurik haien erritmoari eusteko. Oraintxe apenas daukadan gobernatuta mahastiaren erdia. Naturak irabazten du beti ekaineko etapa. Eta ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Mahastia maiatzean

Argazkirik ezean –oraindik ez duk eskura kamera digitalik- atzeratuta neukan mahastiaren kronika egiteko asmoa. Izan ere, mahastia zaintzea dut eginkizun nagusi, sanjosetan hasi eta sanmigelak pasa arte, eta kirioak airean ibiliko ditut sei hilabetez, hortik kalbarioa. Baina Andonik animatu egin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 5 iruzkin

Txuri goizetan

Txuri goizetan nire zain egoten da, eta igurtzika hasten zait hurbiltzen natzaion orduko. Txuri goizetan mugitzen zait berehala sukaldeko mahairantz, eta begi ertzetik zelatatzen du ea atzetik noan; eta behin sukaldeko mahai gainera igota, etzaten zait tripaz gora, sabelaldea fereka … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Udaberria Esteñibarren

Magnolioaren loreek iragartzen badute neguaren amaiera, tulipanek adierazten dute udaberriaren eztanda. Kaletar ohi naizen aldetik, mirestu egiten dut udaberria, nahiz gero madarikatzen dudan -mahastizain ere banaizenez- belarraren hazkunde hiperazkarra eta kontrola ezina. Hemen duzue etxe aurreko tulipan multzo bat: eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Bilbora, txakolina hartuta

Asteon Bilbon izan naiz, txakolina dela-eta. Arrazoi printzipala zegoen Sheraton hotel berri dotorean. Han aurkezten baitzizkion Bizkaiko Txakolinaren kontseiluak bere 12 txakolinik onenak Bizkaiko Ostalarien elkarteari. Gurea, Mendraka txakolina, ez zen besterik barik hamabietako bat, Felipek eta biok sailkatu genuen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina