Etiketaren artxiboa: esteñibarkoak

AINTZINA jaio da

Ez da maiz gertatzen musika talde baten jaiotza bizi izatea. Niri larunbatean gertatu zitzaidan, Musikaire jaialdietan, Gazetako ermitaurrean, Aintzina taldearekin. Alan Griffin (haizezkoak), Zigor Sagarna (ahotsa, baxua, panderoa), Arkaitz Miner (bibolina, mandolina) eta Pepe Otxandorena (bouzoukia). Duela hiru bat hilabete … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Hamaika urte Esteñibarren

Urte eta erdi obratan eman ondoren, 95eko Sanjoan bezperan gelditu ginen lotan lehen aldiz Esteñibarren. Artean sukaldea muntatu gabe zegoen, pintura lanak erdizka genituen eta arotzei dezente falta zitzaien. Hauek, hain juxtu, Sanjoan egunez lanera iritsi eta han aurkitu gintuztenean … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Zakurraren potroak bezala

Beti atzetik, alegia. Udaberriak eztanda egin du mahastian; kimuak eta belarra begien bistan luzatzen dira, gobernatzeko astirik eman gabe. Mahastizainak hogeitabost ordu beharko lituzke egunean, eta lau beso soinean, sasoi honetan belarrari neurrian eutsi eta kimuak alanbrean bideratzeko. Iaz idatzi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Esteñibar Udalatxetik

Joan den astean opari bikaina bialdu ziguten Olaiak eta Julenek: Udalatx puntatik Gazetako argazki ederra, oraindaino ikusi gabe geneukan ikuspegia. Izan ere, Esteñibarrera etorri aurretik, dexente ibiltzen ginen mendian, eta sarri samar egonak gara Udalatxen; baina, hemen katonatu garenetik, ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

In memoriam

Duela bi urte, Aitor lagun argazkilaria izan genuen mahats-batzearen irudi hartzaile, eta erreportaje ederra utzi zigun. Iaz, Aitor batzera dedikatu zen eta irudi hartzen ibili zen Josefe, beste lagun argazkilaria. Gaur, beste zerbaiten peskizan, Joseferen argazki ederrak aurkitu ditut, iazko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Intxaurra ihartu egin da

Lehendik ere kuttuna zen, baina Joxe gaixotu zenean bereziki estimatu genuen etxaurreko intxaurrondoa. Bere liburuaren hitzaurrean azaldu nuen hori. Hemen duzue, mahats-batze egun batez, kantarien atzean. Iaz, makal agertu zen zuhaitza: orri gutxi udaberrian, eta intxaur kaskarren bat udazkenean. Aurten, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Kamelia eta inbidia

Esteñibarrera etorri berritan, landatu genuen etxaurrean kamelia bat. Baina, izan parajea laiotzegia delako, edo betelaneko lurra eskasa, ez digu aurrera egin. Bizirik dago, baina landatu genuen tamaina berean. Tartean loreak eman izan ditu, gero eta gutxiago, aurten bat ere ez. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Mahastia neguan

Mahats batzearekin jotzen du gailurra urteko zikloak eta gabonak aldera arte ez dago itxoitea beste lanik, landareak orria galdu eta lokartzen diren bitartean. Urte berriaren bueltan hasten da ziklo berria, mahatsondoen inausketarekin. Mahatsa urtero ganoraz etorriko bada, inausketa gogorra egin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin

Urteko lehen iragarkia

Presio izugarria izaten dute hedabideek urte aldaketetan, ea zein izango ote den urte zaharreko azken iragarkia eta, batez ere, urte berriko lehena. Eta presioari erantzuten diote prezioarekin, prezioa disparatuz, alegia, interes handia duenak dirutza handia ordain dezan. Hedabide xume honetan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Ehungarrenean… Telefonica!

Ehungarren idatzia zegokidan, Argiakoaren ondoren, eta plast! hilaren 2an linearik gabe gelditu ginen, gaur bertan itzuli den arte, hamar egun geroago. Majo probatu ahal izan dut 1002 matxura zerbitzua. Ia egunero deitu dut, inoiz birritan ere bai egun berean, amorruaren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin