ESTEKAK
Iruzkin berriak
- Bila eta bila – Ekografiak(e)k ETB1en ahalegina bidalketan
- Alderdiei eskaera • ZUZEU(e)k Alderdiei eskaera bidalketan
- Ultranazionalismoa • ZUZEU(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
- piperrautsa(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
- Koldo Rodriguez Bengoa(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
-
Azken bidalketak
Meta
Etiketaren artxiboa: esteñibarkoak
Mahatsa bakarrik triste
Larunbatean bildu genuen aurtengo mahatsa. Betiko koadrila bildu, betiko moduan jardun, ordutegi ohikoan… eta iaz 8,5 tona bildu genuen tartean aurten 3 eskas besterik ez! Aurrez disgustoa hartuta geunden, eta kontua zen galera zenbatean geratuko zitzaigun azken unean. Beno, ba … Jarraitu irakurtzen →
Not in my vinyeard
Duela gutxi, txakolingile lagun bati eskatu zioten telebistan adierazpenak egitea aurtengo urteari buruz. Eta berak baietz, adierazpenak bai, baina irudiak hartzeko orduan baldintza jarri zien: ez nire mahastian. Izan ere, aurten oso triste dago mahasti asko inori erakusteko, tartean gurea. … Jarraitu irakurtzen →
Baserritar bi kapitalean
Urtean bizpahiru aldiz egiten dugu, joan den larunbatean azkenekoz: egun bat aurrez izendatu, guapo-guapo prantatu eta egun pasa joaten gara kapitalera, hiri giroak ere badirela gogoratzeko. Han, bereziki, paseatu egiten dugu, alde guztietara begira adi-adi, sarritan aho zabalik. Ez da … Jarraitu irakurtzen →
Love story
Atal banatan aurkeztu dizkizuet dagoeneko Txuri eta Beltxi. Nire inguru hurbilena osatzeko norbait falta da, ordea: nire bikotekidea, Fatima. Itzalean egoten da gusturen, horregatik bota dut katuena aurretik, bestela ez baitzidan baimenik emango bera hemen ateratzeko. Ez da, haatik, lehen … Jarraitu irakurtzen →
Lan aldaketaz
Aurreko albistea aspalditxokoa da, baina atzo sartu zen erantzun bat. Zehatzago, galdera bat: Eta zertan da Kutxan izandako lan aldaketa hori, galdetzea atrebentzia handia ez bada? Gaur hasi naiz erantzuten, eta sistemak ez dit onartu. Nonbait epe bat dago galderantzunetarako … Jarraitu irakurtzen →
Mahats urte eskasa
Iaz mahatsaren kontakizuna arretaz jarraitu zuenak, honezkero igarri du aurten ez dagoela apenas aipamenik. Arrazoia oso sinplea da: urte eskasa doa, mahats asko galdu da, dagoeneko. Eta ez Esteñibarren bakarrik, Bizkaia aldean arazo asko dago, Gipuzkoan ez dakit. Gorrin eguraldia … Jarraitu irakurtzen →
Cat story (II)
Txuri sei hilabeteko katueme gaztea zela, inguruko katu beltz bat hasi zen gurean agertzen eta halako batean harrapatu zuen gure dontzella. Familia handia etxaurrean bazkaltzen ari ginela harrapatu ere, denon bistan. Txortaldi laburraren amaieran, Txurik ohiko karraxia bota zuen eta … Jarraitu irakurtzen →
Cat story
Umetan, ustez lagun nuen txakur batek kosk egin zidan eskumuturrean. Harrezkero, ez dut inongo zaletasunik izan animaliekiko… Esteñibarrera iritsi nintzen arte. Xaguak zeudela eta katakume bat ekarri ziguten, Rubio. Halabaina, hilabete egin orduko auto batek zapaldu zuen eta lehertu. Eta, … Jarraitu irakurtzen →
Joan dira
Astebete gurekin pasata, itzuli dira bakoitza bere etxera gure urrezko neskak. Konforme ibili dira eta konforme joan. Eguraldia portatu egin zaigu: bero handirik ez eta, tarte pare bat kenduta, ateri. Ahal eta nahi adina egin dute paseoan eta etzanean; apetitu … Jarraitu irakurtzen →
Urrezko neskak
Sasoi honetan, bisita ilustrea jasotzen dugu Esteñibarren: Golden bikotea, Paula eta Kontxa, Fatimaren ama eta nirea. Gurekin ematen dute aste bete, elkarrekin paseatuz Gazetan zehar, berriketa baten. Bakarrik bizi dira urte osoan, bata zein bestea, eta elkarren asetu bat hartzen … Jarraitu irakurtzen →