Etiketaren artxiboa: debagoienekoak

Aupa Etxebeste!

Arrasaten ikusi nuen domekan. Sarreran, sekulako jendetza. Bergarar asko ezagutu nuen, filmean herria ikustera etorrita. Batzuk beraien burua ere bai. Antolaketa eskasa, Amaian. Sarrera hartzeko, sekulako ilara. Sartzeko, beste horrenbeste. Jarlekuen zenbakiak, gehienetan falta, norberena topatu ezin. Eta hala ere, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Gandiaga topagunea

Iban Arantzabal lagunak lortu dizkit argazkiak. Oinarria da lehengo seminarioarena, gaineko kuboak guztiz berriak. Zer iruditzen?

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 iruzkin

Arantzazu

Inauguratu berri dute Gandiaga topagunea, Arantzazuko seminarioaren zimentarrien gainean. Udan egin nion bisita eraikinari eta, artean itxia zegoen arren, kanpotik ikusi nuena gustatu zitzaidan. Itxura modernoa du, ondo egokitzen zaie basilikaren estiloari eta inguruneari. Eta badirudi erosoak izango direla beheko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Eskoriatza 2

Urte bete luze izango da idatzi nuela eskoriatzarrei buruz, eta Aldundiarekin zerabilten borrokaz, autopista zela-eta. Handik gutxira, gauzak dezente bideratu ziren adostasunera, eta hainbat hedabidetan aipatu ere egin zen kasua eredu gisa. Baina lanak gauzatzeko orduan, berpiztu egin da istilua. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Aipagarri

Errepideak eta kaleak bete dira berriro autoz, joandakoak itzuli diren seinale. Hemen dugu atzera normaltasuna, bere zalaparta eta kabitu ezinekin. Asko aipatu da aurten jende asko gelditu dela ibarrean, beste urte batzuen aldean. Etorriko dira datu zehatzak inpresio hori berrestera … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Sahara

Domeka honetan jaia izango da Arrasateko Musakolan, Sahararen alde. Nubi elkarteak hartu du antolaketaren ardura, bere jardunean sendotuz doan seinale. Arrasaten sortu bada ere, ibar osora hedatzeko asmoa du elkarte honek, sahararren alde dagoen borondate ona bideratzeko. Horixe jarri diote … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Monterron

Sanjoanetan izan nintzen Arrasateko parkean, bandaren kontzertua entzuten. Lourdes Arkotxa kide hil berriari eskaini zioten emanaldia, eta horrek eraman ninduen Elorriotik Arrasatera, Lourdes nuelako auzokide Gazetan eta lankide Musikairen. Eguzki errea zen Sanjoaneko eguerdian, eta Monterrongo gerizpe urrituetan babestu behar … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Eraiki

Arrasaten bi mila etxebizitzatik gora eraikiko da hurrengo urteetan, Oñatin milatik gora, Debagoiena osoan bost mila baino gehiago… Datu deigarriak eman zituen, aurreko GOIENKARIAn, etxebizitzen gehigarriak. Norentzat? Deigarria da horrenbeste etxe berri eraikitzea, biztanle kopuruak ez duenean gora egiten. Etxe … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Ardatzak

Inauguratu dute Ormaiztegitik Zumarragarako errepidea, Beasain-Durango ardatzaren zatia. Eta niri berritu egin zait zauria, ikusita errepide honekin gertatzen ari dena. Aspaldiko errepide plangintzetan jotzen zen lehentasunezko lotzea errepidez Gipuzkoa eta Bizkaia barnealdetik. Errepide berriak lotuko zituen bi ardatz nagusi, Donostia-Beasain … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Plangintza 2

Joan den astekoaren haritik, nahi nuke apur bat sakondu eta proposamenen bat egin. Orain datorren Eskualdeko Lurralde Plana errealitate horretan oinarritzen da: badago zonalde bat bateratsu funtzionatzen duena, ‘eremu funtzional’ bat. Eremu hori murgilduta dago indar eragile handiko ekimenetan, Garaia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina