Etiketaren artxiboa: debagoienekoak

Heriotza inguruan

Aurten, dagoeneko hiru osaba/izeba hil zaizkit. Adinean aurrera, normalean urrundu egiten gara osaba/izebekin, eta hiru heriotzok ez naute samindu, natural hartu ditut. Baina jarri didate pentsatzeko puntua. Halabeharrez, hiltzen ari dira gu haur ginenean guretzat heldu zirenak. Gu gara orain … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 5 iruzkin

Krisi zaratak

Dimisio batek eragin ditu kanpaibueltak, baina aurrez zebiltzan esamesak ugari: etxetresnetan jende mordoa dago sobran, banketxea ez dabil lar fin, Garaia moteltzen ari da… Krisi zaratak entzuten dira Debagoienean. Koiunturazko arazoez gain, uste dut sakonekoak ere badaudela. Iruditzen zait falta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin

Alkate berriak?

Urte bete pasatxo udal hauteskundetarako, eta hasi dira mugimenduak. Oñatin, Andoni Gartziak utzi egin du alkatetza eta Lurdes Idoiagak hartu; dena ondo, berak behar luke hurrengo zerrenda buru. Bergaran Victoriano ez da berriro izango alkate-gai, eta izen bat dabil ahoz-aho, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Gustatu zait

Zalapartaka ibili nintzen Goienkaria berriaren aurkezpenean, tertulia baineukan gero irratian. Bi gauza nabarmentzeko: Patxi Baztarrika sailburuordearen hitzaldia, eta agurreko bideoan ordezkari politiko guztiak agertzea. Gero aztertu dut ale berria eta asko gustatu zait. Goio Aranak berriro asmatu du diseinuan, oraingoan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Elur gutxi, ganora gutxiago

Jaiki eta elur geruzatxoa ikusi dut, bost bat zentimetro. Hobebeharrez, azkar samar ibili naiz eta hamar bat minutu arinago abiatu Arrasateruntz. Baina alferrik! Elorrioko saihesbidean ertzain batek galerazi egin dit Kanpazarren gora joatea. Kamioiak daude trabeska esan dit. Haserretu egin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Garabiak

Madrilen bizi izan nintzen dozena erdi bat urtez. Aspaldi izan zen hori, Francok agintzen zuela, baina ordurako etengabe zegoen hiria obratan. Hain zen hau horrela, pasadizo bat zebilela bolo-bolo, nola herrixka bateko nekazariak, bisitan etorrita, esan zuen: ¡**Qué bonito Madrid, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

SEUSS

Urrin samar gelditzen da, baina ez dut aipatu gabe utzi nahi bergararren erakustaldia Bilboko Euskalduna jauregian, Seussen mundua musikalarekin. Aspaldi ari dira ikuskizunak antolatzen eta, arian-arian, profesionalen mailara iritsi direla erakutsi zuten, gabonetako emankizunetan. Oholtzakoari bakarrik erreparatuta, obra iruditu zitzaidan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Etxera

Demagun Ion Agirrek epaiketa justua izan zuela bere garaian; justiziazko epaiketa, alegia. Asko ematea da hori, hogeitaka urte geroago diharduen epaiketa tzarra ikusita, besteak beste. Baina utzidazue ariketarekin jarraitzen. Epaiketa eta epaia justuak izanda ere, Ion Agirrek beteak ditu zigorraren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Bill Evans Elgetan

Elgetako Espaloia programazio bikaina ari da osatzen, asteak joan eta asteak etorri. Noiznahi dago musika edo antzerki interesgarririk. Eta, noizbehinka, esfortzu berezia egiten dute goi-goi mailako ekitaldiren bat ekartzeko mendi arteko herri goienekora. Ostiralean izan zen gailur horietako bat, Bill … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Borondatea

Azkenean euria izan zen domekan, eta jende gutxiago bildu zen Leintz aldera, Kilometroak05 ospatzera. Eguraldia bakarrik zegoen antolatzaileen ahalmenetik kanpo eta, antza, horrek bakarrik egin zuen porrot. Gainontzean, agerian gelditu da beste behin debagoiendarren antolakuntzarako gaitasuna. Zorionak lanean ibili direnei! … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina