Gaitz erdi

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Esan daiteke: dena ala ezer ez. Zuri ala
beltz. Nirea osorik edo planto, zurea ez, akabo jokoa. Nik nahiago: erdiarekin,
gaitz erdi. Aurrerapausoa bada, aurrera. Zureari nirea metatu eta goazen.

Blokeo aukera duenak galarazi egiten dio bidea
gehiengoari, nahiz badakien bereak ez duela aukerarik. Nirea ezin bada, zurea
ere ez. Bost axola beste egitasmoak alde onak badituen edo premiazkoa den. Ez
da nirea, trabatu dezadan. Nik abiatzen dudanean, nik abiatzen dudalako, ona
izango da.

Bestearen erdi balekoa onartzeko
eskuzabaltasuna behar da, eta horretan eskas gabiltza. Adibide garbia izan
genuen Gipuzkoan joan den astean. Baina ez ahaztu, 100 haiek ordezkariak ziren.
Gure ordezkariak. Gurea da ajea. Hori aitortzen badugu, gaitz erdi.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Ezetza irensteko ariketa

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Ezustean harrapatu nau Kutxako Batzarraren
erabakiak. Zinez uste nuen baietza emango ziola BBKrekin bat-egiteari, eta gainera
pertsonalki inplikatuta nengoen baietzaren alde. Egitasmoa ona iruditu zait eta
unea ezin egokiagoa. Bertan behera gelditu dela jakin dudanean dezepzio galanta
jaso dut, oso handia.

Baina, zaputzetik haratago –edo agian zaputza
saiheste aldera- ideiak antolatu nahi nituzke, aurrera begira.

  1. Herri honetan, eta Gipuzkoan bereziki, oso posible da ezetzaren
    frontea artikulatzea, bakoitzak bere mamia jartzen badio ere. Ez dago
    alternatiba bateraturik Kutxen bat-egiteari, baina badago gaitasuna bat-egitea
    galarazteko. Gaur, ezetzaren gainetik, ezkortasunak irabazi du.
  2. Bat-egitea teknikoki beharrezkoa da oraindik. Alderdikeriak
    badaramatza 15 urte oztopoak jartzen, baina Kutxa bateratua egin egin beharko
    da, eta galtzen den aukera bakoitzak ahuldu egiten du egitasmoaren abantaila
    konparatiboa.
  3. Bitartean, ezintasuna kudeatu beharko dugu. Aurrekontuak eta
    baliabideak handituko genituen esperantzan geunden, orain murriztu egin
    beharko dira. Bat-egitea, besteak beste, egoera latzari aurre egiteko
    tresna ere bazelako. Bat-egitearekin ez zen dena arrosa izango baina hori
    gabe arantzak datozkigu denoi.
  4. Euskal herritar naizen aldetik, garrantzi handia ematen nion
    giputxek eta bizkaitarrek kutxazainean txartel bera erabiltzeari, naziogintzan
    aspaldiko urratsik eraginkorrena iruditzen zitzaidan. Hori ere atzera doa,
    auskalo noiz arte.

Triste nago. Ez dakit besteek, baina nik ez
nuen B planik. Saiatuko naiz, hala ere, hurrengo ahalegina bultzatzen, berriro
aukera egon bezain azkar. Aurrera bolie!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 9 iruzkin

Estiloa galtzen

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4

st1:*{behavior:url(#ieooui) }


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Pena hartu dut Aretxabaletako udal gobernuaren
hausturarekin. Hain zuzen, pozez hartu nuelako osatu zenean. Orduan goraipatu
nuen Debagoi
eneko estiloa, hainbat udalen osaketan ikusi nuena: Aretxabaletan, Oñatin
edo Bergaran, esaterako. Lankidetzarako joera handia dago ibarrean,
alderdikerien gainetik.

Ez beti, ordea. Eta, xehetasunik ez dakidan
arren, esango nuke ez daudela martxoko hauteskundeak oso aparte oraingo haustura
honetatik. Igual eragina ez da zuzena izan, baina giroan daude hauteskundeak
eta dantzan dabiltza kalkulagailuak. Horrelakoetan, makina alderdikoien
interesek gaina hartzen diete tokikoei, eta ondorio kaltegarriak iristen dira.
Sikiera hauteskunde guztiak batera eta lau urtez behin bakarrik izango balira!

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

Confebask eta errege

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Ez dut ulertzen euskal enpresarien zaletasuna
monarkiarekiko. Confebask baldin bada Espainia edo Europako enpresarien
elkarteetan kide, logikoa litzateke haien ordezkariak gonbidatzea bere 25.
urteurreneko ospakizunera. Baina Espainiako erregea? Zer erantsi zion
ekitaldiari?

Ibarrean ere egona da borboia, gure
korporazioak gonbidatuta. Eta gogoan dut orduan erabili zen hipotesia: euskal
enpresa batzuk Espainian jasotzen ari ziren erasoari aurre egiteko modua ote
zen… Benetan uste dute hori gure enpresaburuek? Norbaitek gorrotatzen badu
euskal enpresa bat izenean ‘k’ hizkia darabilelako, nekez aldatuko du hori
erret bisitak. Aldiz, morroi otzanaren moduan ibiltzea patetikoa da
askorentzat. Neurtzen dute hori?

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

25 urte

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Ez naiz AEDren fundatzaile, ez nintzen artean
Arrasaten bizi. Elkartea sortu eta gutxira abiatu zen Arrasate Press, eta
orduan igo nintzen euskalgintzaren autobus berritzailera. ATBko lehen txanpa
eta laster etorriko zen Arko; eta horrek bai, bete-betean harrapatu ninduen:
elkarte berriaren lehen presidentea izan nintzen. Eta hor ikasitakoa oinarri
izan nuen gero Goiena sortzeko orduan.

Sasoi betea izan zen, sormen eta kemen
handikoa. Une askotan bidegile izan ginen, eta eskuzabal jokatu genuen atzetik
etorri zirenekin, denentzat erreferentzia bihurtzeraino. Oraintsu betetzen ditu
25 urte AEDk, eta ospakizun programa bikaina dator. Baina, pozarekin batera, kezka
ere hor dago: non da orduko sormena?

Dena den, zorionak!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Galdeketa

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Bestea hutsean gelditu zen baina Eskoriatzakoa
serio doa. Udalak herritarren iritzia jakin nahi du zaharren egoitzaren gainean
eta prozesu eredugarria antolatu du.

Asteon, informazio orriak banatu dira eta
prentsaurrekoa egin.  Datorrenean, bi
hitzaldi egongo dira, alde bakoitzak bere ikuspegia azaldu dezan. Hurrengoan,
bi mahai-inguru antolatu dira, herritar nahiz elkarteek iritzia emateko aukera
izan dezaten.  Eta azaroan, lau egunez
(19-20-21-22) bozketa egin ahal izango da Udaletxeko Pleno Aretoan. Udalak eta
egoitzako patronatuak erabakitakoa berresteko konpromisoa hartu dute, parte
hartzea esanguratsua baldin bada.

Zer esan? Ba leku askotan dela ohikoa
galdeketa sistema. Eta inbidia galanta ematen dutela eskoriatzarrek!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Kutxa, BBK eta Patxi

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Batzarrak deituta, aste gutxitan hartuko da
erabakia. BBKrena lotuta dago eta baietz esango dio bategiteari, baina
Kutxarena ezin da segurutzat jo batzarra egin arte. Aspaldikoa zen EAEo hiru
kutxen bategiteko plana eta, luzamendu askoren bueltan, azkenean bikoa izango
da, antza.

Seguruenik gutxitan gertatzen direlako,
bategiteak estimatu egiten dira gurean. Hau ere baietz esango nuke, oro har,
eta areago krisi zaratatsuaren erdian. Afrontuari hobe egiten diote aurre bi
lagunek elkar hartuta, bakarrak baino.

Eta lan gaitza hartu dute sozialistek kontra
jarrita. Ezin benetako arrazoia eman –boto arabarra Patxi lehendakari izan
dadin-, Vital egoera itsusian eta atzera egin beharra udaberrian. Ordain
garestia, inondik ere.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 5 iruzkin

Distantzian hurbil

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Esan daiteke etorkizunaren aurretik ibili zela
UNED, urrundik ikasteko aukera eskaini zuenean. Internet eta ordenagailuak
sortu baino askoz lehenago, Franco bera artean bizi zelarik sortu zen
erakundea, 1973an. Besterik ezean, posta fisikoa zen lanerako kanala.

Bergaran kokatu zuen Euskal Herrirako zentroa
UNEDek, plazako Seminarioan. Nik EGA azterketa prestatzeko bakarrik erabili
dut, baina irudipena daukat askori eman diela bestela izango ez zuten aukera,
unibertsitate ikasketak erdiesteko. Horregatik bakarrik, errespetu handia
merezi du. Hori gutxi ez, eta ahalegin nabarmenak ere egiten dihardu
hurbilekoari atxikitzeko.

Gaur hasten du ikasturte berria Bergaran
distantzian hurbil ageri den ikastetxeak. Urte berri on! 

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Chaho eta Aresti

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Txiripak bilduko zituen urteurrenak
ospatzerakoan. Hain zuzen, egunotan dira 150 urte Agosti Chaho zuberotarra hil
zela eta 75 bete dira Gabriel Aresti bilbotarra jaio zenez geroztik. Eta nik
koherentzia handia hartu diot oraingoan txiripari.

Biak ere idazle izaki, irakurle eskas honek ez
dizkizue haien idazlanen merituak azalduko, lotsa hondarren bat badut oraindik.
Aldiz, bi gizonek nire ustez dituzten balio konpartituak aipatu nahi ditut:
euskaltzaletasuna ariman, modernotasuna jarreran, militantzia bihotzean,
heterodoxia buruan, eragiteko indarra luman…

Behar bezainbat estimatu ez bazaie ere, majo
astindu zuten bakoitzak bere sasoia, Agostik eta Gabrielek. Non dira gure garai
nahasi honek behar dituen akuiluak?

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Danbaka III

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Asteazkenean izan ginen Espaloian, Danbakaren
edizio berria aurkezten, antzokiko Samu, MUko Idoia eta neu Kutxaren izenean.
Eta oroimena atzera joan zitzaidan, lehen ediziora.

Apustu latza izan zen Goienaren aldetik. Nik
uste dut bultzatzaile sutsuenak ere ez zuela espero horrenbeste taldek
partehartzea, ez eta Elgetako puntan 400 gazte inguru bilduko zirenik kontzertu
bakoitzeko. Gauzak ondo egin ziren seinale, baita lehiaketaren premia bazegoena
ere.

Bigarrenak berretsi egin zuen arrakasta eta
hirugarrenarekin etorri da esparrua zabaltzea, Debabarrena eta Durangaldera.
Babesle eta laguntzaileak leial, lehiakideak urduri, ikusleak zain, Goienako
makinaria prest… Ez dut zalantzarik, gu gaude erdigunean eta besteak aparte.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina