Botoa emango dut

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Ez nau preziso kanpainak animatu. Kasu egin
diodan apurretan ohiko doinua entzun dut, gehienetan zabarra, edukiz pobrea eta
estilo gutxikoa. Iduri luke esku bertsuak eginak direla kanpaina hau eta telebistako
garbigarrien iragarki kutreak.

Eta, hala ere, botoa emango dut. Gero eta fede
txikiagoa dut nire botoaren eraginean, hogeita hamar urteko historia luzean ez
dirudi gauzak hobera egin dezaten lagundu duenik. Baina ez dut abdikatu nahi hiritartasunetik,
eta ez daukat nahikoa indar egoera irauliko lukeen abstentzio eragile bat
bultzatzeko. Botoa emango dut, fedez apal eta gogo urriz, konpromisoa sentitzen
dudalako nire tribuarekin eta bere biziraupen zailarekin. Abdikazioa duelako
euskararen tribuak etsaietan etsaiena.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Epaileak

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Ezbaian ibili da grebarako eskubiderik ba ote
duten ala ez. Greba izan daiteke harrigarria, baina bidezkoa iruditzen zait
egonezinik dagoenak bere egonezina adierazi ahal izatea. Horraino, arazorik ez.
Baliabideen premian ere, bat nator. Epaile gehiago, teknologia hobea, datu
baseak… dena izango da gutxi justizia jaso zain dagoenarentzat.

Baina baliabide falta ez da Espainiako
justiziaren arazo bakarra, nagusiena ere ez. Garzon, Marlaska eta beste hainbat
ez lirateke epaile onak izango ezta ordenagailuz josita ere. Epaile etikoa,
norberaren gustukoa ez dena ebatzi arren errespetua merezi duena, itzala darion
epailea oso espezie urria da inguruotan. Duintasun horren aldeko greba izan
balitz, belarriekin ere joko nien txalo.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Urtebetetzea

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Urteak bete ditut asteon, mende erdi luzea. Ez
dut sufritzen urteak beteta, uste baitut ez betetzea litzakeela benetako
arazoa. Bestalde, bateren bat harritu egin da nire adina jakinda, gazteagotzat
nindukan. Ondo, nahiz aurpegi honek ere baduen ifrentzua: gazte dirudizu,
zaharra zaren arren.

Nahitaez, ordea, mugarriek balantzerako
aldartea jartzen dute. Horretarako, nahiago ditut nire urtemugak egutegiarenak
baino. Aurtengoak indartsu harrapatu nau, esparru pertsonalean sendo eta
profesionalean ilusioz beteta. Eta zorteko sentitzen naiz, nire bizitza neuk
gidatzeko ahaleginean dezente asmatzen ari naizela ikusita. Laino bat hasi zait
ordea, urteetan aurrera: ez ote dut neuk ere ikusiko gure tribuaren etorkizuna
bideratuta?

Kategoriak Sailkatugabeak | 3 iruzkin

Telebista kitxuaz

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Asteazken goizean HUHEZIn izan nintzen, Goienaren
sorrera azaltzen Ekuador eta Bolibiatik etorritako lagun multzo bati. Toki
telebista egitasmoak bultzatzen ari dira han ere, beren nortasuna eta hizkuntza
garatzeko bidean, hauek ere –guk bezala- tribuaren biziraupena helburu.

Konpromiso
handiko pertsonak aurkitu nituen eta horren adierazle izan zen zelako zintzo
adierazi zuten hizkuntzari eman beharreko tokiaz dituzten zalantzak. Hemen ere
ezagutu dugu eztabaida hori: espainolez ere eginda eraginkorrago, euskarari
toki duina emanda nahikoa… Azaldu nien zergatik egin genuen guk euskararen
hautua eta haien begietan distira ikusi nuen, ausartzeko zorian zeudela
iragarriz. Ia hiru ordu egin genuen elkarrekin, gozo, serio, pozik.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Zubiria

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Beste kazetari puska bat, hau Gabilondo baino
hurbilagokoa. Gauza asko egin ditu baliotsuak Pello Zubiriak, Argia aldizkarian
bezala hasierako Egunkarian. Beti zorrotz, zintzo, eraginkor. Bere osasun ahula
ezagututa, nola sufritu nuen Egunkariaren itxierarekin atxilo eduki zutenean!

Azken boladan miresgarria iruditzen zait
irratian egiten ari den lana, goizeko iritzi tarte laburrean. Nekez esan
daiteke gauza sendoagorik hain denbora gutxitan eta horrelako ganoraz. Beti gai
ezagunen buelta berriren bat, beti akuilua puntu egokian, ahotsa eta tonua
irmo. Pelloren hiru minutu horiek, astelehenetako 7:45en inguruan, urrea balio
dute munduaz ikuspegia osatzeko. Lastima astean behingoa kendu dioten, eta
hamabostez behin aritzen den!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Gabilondo

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Espainiako albistegien artean gustukoena dut
donostiar kazetari beteranoak Cuatro katean egiten duena. Badakit asko igartzen
zaiola irratian hain luze jardun izana eta zurrun egoten dela kamera aurrean. Niri
horrek bost axola dit.

Gabilondok, besteek ez bezala, aditzera ematen
du uneoro badakiela zertaz ari den, gaia ezagutzen duela. Eta ikuspegi oso
interesgarriak ateratzen ditu, krisiaren inguruan mugimendu altermundialistekin egin duen bezala.

Gabilondok, beste inork ez bezala, editorialak
egiten ditu ikusleak bere iritzia argi ezagutu dezan. Nik iritzi hori ez dut
beti gustukoa izaten, baina albistegia irekitzeko botatzen dituen filipika horietako
batzuk kazetaritzaren antologian egoteko moduko piezak iruditzen zaizkit.  

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Gasa eta Gaza

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Optimista izateko joera dut, besteak beste
uste dudalako pesimista izanda aurrera egiteko indar handia behar dela, nik
dudana baino handiagoa. Baina, optimista izanda ere, une batzuetan kosta egiten
da aldarte onari eustea, tristurarik beltzenean erori gabe.

Errusiako gasa eta palestinarren Gaza elkartu
direneko hau da horietako bat. Azterketa sakonen beharrik gabe, lazgarria
egiten zait ikustea bi handi-mandion inpunitatea, nola burutik bera kaka egiten
dioten nazioarte kokoloari behar beste indar duten bi estatu makarra hauek.
Ezin dut jasan Putinen larderia, ezta judutarren krudelkeri mugagabea. Baina
etsigarriagoak zaizkit Mendebalde hipokritaren ahulezia eta zurikeria. Horiek  galarazten didate mundu hobearen itxaropena.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Zuri eta beltz

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Elur zuri artean ari naiz idazten, errege
egunean. Gaua beltz dago ordea. Ipuineko errege 
magoak distiratsu iritsi omen ziren ekialdetik, baina egungo gure
ekialdean –hurbilean bezala urrunagoan- bonben distira da nagusi.

Zuria eta beltza nahasten zaizkit, halaber,
nire bizitzan. Arlo profesionala argitsu dabilkit, erakargarri. Finkatu samar
ditut hurrengo txanparako helburuak eta hauek lortzeko beste indar sumatzen dut
nigan. Baina hiritar gisa ilun dakusat etorkizuna. Hauteskundeetatik haratago
arazo sakonak ditugu eta horiek larriagotu besterik ez dira egiten, urteak joan
ahala.

Zuri eta beltz abiatzen dut urtea. Txinan, Yin
eta Yang
bitasuna omen. Hurbilago, gure bi katuei ere horrelaxe deitzen diegu:
Txuri eta Beltxi.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

65 ordu

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Bat-batean ez digute ba esklabutza asmatu
Europako lan ministroek! Zer eta astean 65 ordu lan egiteko aukera oparitu nahi
ziguten krisiari aurre egiteko! Hau da, sei lan egun eta egunean 11 lan ordu!
Eskerrak europarlamentariek atzera bota duten.

Egia da gure enpresek munduan lehiatu behar
dutela lan jarduna guk halako bi eta soldata gurea baino bost edo hamar aldiz
txikiagoa onartzen duten langiledun enpresekin. Alde itzel horrek azaltzen du
zergatik gure hazkundeak haienen heren edo laurdenera ez diren iritsi azken
urteotan.

Baina ezin da esklabutza izan giltza berriro
lehiakor izan gaitezen. Latigoa eta egurra baino planteamendu osoagoak eta
serioagoak beharko dira ganorazko zerbait egingo bada. 65 ordu astean, okurridu
be!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Zer jan

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Tarteka –maizegi- iristen dira albiste
zalapartatsuak jaten dugunari buruz. Askotan izaten dira animaliekin lotuak,
gaitzen bat harrapatu dutelako auskalo zerk eraginda. Baina ez beti: ez da
aspaldikoa Txinako esnekien arazoa, apropos kutsatu eta hainbat haurren
heriotza eragin duena.

Egunotako eskandalua Irlandatik dator,
txerri eta behien okelarekin. Argi adierazten du dauden kontrolek ez dutela
guztia bermatzen, eta eskrupulu bakoak ugari direla munduan. Baina bada zerbait
gutariko bakoitzak egin lezakeena: hurbilekoa jan. Bide luzea egin eta esku
asko pasatu dituen jakiak arrisku handiagoa du horregatik bakarrik. Elikagaien
katea zenbat eta motzagoa, orduan eta seguruagoa. Ahal den guztietan, jan
dezagun bertakoa, auzokoa.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina