Erreleboa

Normal
0
21


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Azkenean egunak iritsi egiten dira, eta
datorren astean utziko dio lehendakaritza Ibarretxek Lopezi. Ezina zirudiena
gertatuko da asteartean, itxuraz zalaparta handirik gabe.

Erreleboaren kalteez iragarpen apokaliptikoak
entzun dizkiegu doazenei, baina ez dut horrenbestekorik espero. Bisturia
sartuko dute esparru enblematikoenetan, baina ez guztietan eta barruraino. Ezin
dute eta ez zaie komeni.

Asmo
onberez beteta datoz berriak, baina ez lukete ahaztu behar legez kanporatzeari
esker iristen direla gora, fronte unionistaren baitan eta krisi latzaren
erdian. Oso ondo egin beharko dute lan ez badute hauteskundeetan krisma apurtu
nahi.

Datorren erreleboa onerako edo txarrerako izango den, guztion esku dago.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Non da ezkerra?

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Oraingoan, kapitalismoak inoiz baino ageriago
erakutsi ditu bere miseriak munduaren aurrean: merkatuak ez du bere burua
kontrolatzen, kapitalaren jabeek jare egin diote kudeaketari eta ordezko
kudeatzaileak beren poltsikorako aritu dira, inork ez daki kaos honetatik
irteten…

Kapitalismoa hankaz gora eta… non da ezkerra?
Nekez pentsa zitekeen egoera aproposagorik beste mundu bat amesten dutenentzat,
eredu dominatzaileak porrot egin duen honako hau baino. Hau zen momentua, bat
izatekotan, proposamen berriak saltzeko. Eta, gezurra badirudi ere, Obama
ikusten dut oraintxe ezkertiarren: dirudunei zergak igo eta pobreei jaitsi, goi
zuzendariei soldatak mugatu, osasun publikoa bultzatu, energia berriztagarriak,
bio-ikerkuntza…

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

Egin zitekeen hobeto

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Maringo zubiaren zutabeak ikusgarriak dira,
bai. Eta Isuskitzako bi tunel luzeak elkarri lotuta daude hainbat puntutan,
istripu kasuan segurtasuna bermatzeko. (Bide batez, gehien bat lurpean doan AHT
tunel bakarrean badoa, non geratzen da hor segurtasuna?)

AP-1 deitu duten autopista txukun egina dago,
autoz pasatuta oso modernoa dirudi. Baina autopistaren azpian gauzak egin
zitezkeen hobeto. Edozein autopistak ditu zutabe garaiak eta tunel erosoak.
Azken belaunaldikoek, gainera, azpikoa ere kontuan hartzen dute. Esaterako,
mendi maldak airez pasatzen dituzte, azpitik bizitzak jarrai dezan. Hain zuzen,
hori eskatu zuen Eskoriatzak eta ez diote jaramonik egin. Harresi galantak
erdibitu du herria, sekulorum sekulotan.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Zalaparta

Normal
0
21


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Sinatu dute azkenean akordioa sozialistek eta
popularrek, Patxi Lopez izan dadin hurrengo 
lehendakaria. Eta hauteskunde gauean hasitako zalaparta areagotu egin
da. Alferrik.

Esana dago hauteskundeek izan zuten bekatua,
100.000 boto inguru bazter utzita. Baina motz gelditzen da analisi hori: kontua
ez da bakarrik etsaiak tranpa egin duela agintea eskuratzeko, eta nazionalismo
bat besteari gailendu zaiola. Hortik haratago, uste dut Sabino Aranaren
egitasmo abertzalea amaitu dela, eta tranparik gabe ere amaituko zela luze
gabe.

Ordua da pentsatzen hasteko zer dugun
euskaldunok geroratzeko, zer den egingarri, eta nola jokatu behar dugun maila
bateko biziraupena lortzeko. Agonia barik, munduak ez du-eta gure malkoen
beharrik.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Nire Debagoiena

Normal
0
21


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Orain baino lehen ere esana dut: Ormaiztegin
jaio eta Elorrion bizi naizen arren, debagoiendarra naiz. Bere akats guztiekin,
harrapatuta nauka eskualde honen izaerak.

Aitortu behar dut, hala ere, ez direla nire
itxaropen guztiak betetzen ari. Potentzialtasun izugarria ikusten diot
Debagoienari, baina sarri nagusitzen dira ahuleziak eta ajeak, egingarri
dirudiena ezinezko bihurtzeraino.

Une honetan bi zarata iristen zaizkit
Kanpazarren alde horretatik. Batek dio eskualdearen ideiak bultzada handia jaso
lezakeela hurrengo urteetan, auto-eraketan oinarritutako asmo integral batekin.
Besteak, aldiz, hainbat harreman usteltzen ari dela berez elkarlanean jardun
beharko luketen erakunde eta eragileren artean. Zer nagusituko da?

Kategoriak Sailkatugabeak | 3 iruzkin

Haratago

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

ARGIA 2009.03.22

Egoera oso irekia dago martxoko 9. honetan.
Zenbaitek egintzat jotzen duen arren PSE-PP ituna, nik ez nuke hazienda
jokatuko. Izan daiteke Patxi lehendakari, nola ez, baina zaila du Ajuria-Eneara
daraman bidea, eta oraindik hilabete falta da gutxienez. Gauza asko gerta
daiteke tartean.

Patxi
bai

Matematikak lehendakaritza eman dio, eta
puxtarri horrek doble balio du. Zapatero ahul dago Galizia galdu ondoren eta
garaipen bat behar du. Patxirengan agindu erraiek agintzen dute neuronen
gainetik, eta herra dio Ibarretxeri: gorputzak eskatzen dio haren tokia
hartzea. Ibarretxek bereganatu ditu abertzale mordo baten botoak baina ez da
gai gehiengorik biltzeko; aldiz Patxik nahikoa du aurkeztea gehiengoa lortzeko.
Edo?

Patxi
ez

Popularren morroi da, lehendakari agertu
delako izan baino lehen. Gobernuan sartzen baditu, besarkada itogarria espero
lezake, eta sartuko ez balitu… ze sendotasun izango du 25 eserlekurekin?
Krisiaren gogorrena etortzeko dago eta Patxik ez du inoiz aurrekontu bat kudeatu,
ez du konfiantzarik ematen. Ezingo du zirt-zart gobernu akordioa lotu, eta
Legebiltzarra osatu bitartean indar faktiko guztiak presiotan izango ditu,
bakoitza bere aldera. Nahikoa izan daiteke hori amore eman eta lehendakaritzari
uko egiteko.

Ibarretxe
ez

Hau da gauzarik argiena oraintxe, Ibarretxe ez
dela berriro lehendakari izango. Azkenean gertatuko balitz ere EAJ eta PSEren
arteko konponketaren bat, prezioa izango da ziur Ibarretxeren burua. Patxik,
berea zuritzeko behar du gutxienez Ibarretxe ez izatea lehendakari,  ‘frentismoan erori gabe eragin ahal izan
dugun aldaketa’.

Ona ala
txarra?

Sanoa litzateke 30 urte gobernuan daramanak
agintea galtzea. Ustela da balizko ordezkariak arerio bat jokoz kanpo utzi
izana ordezkaritza lortzeko. Gobernu meheagoa egingo omen du Patxik, zorionez.
Zoritxarrez izango da elebakarragoa eta errebantxa soinuan letorke, popularrek
akuilatuta. Aldundien indarrak orekatu lezake gobernuaren joera hori, agian
horretan datza transbertsalitate posible bakarra. Edozein kasutan, gobernua
osatu eta biharamunean berdin argituko du egunak, egon ziur.

Haratago

Irakurketa begiluzeago bat komeni da, ordea.
Hemen bada tribu bat, hizkuntza baten inguruan eraikia mende luzetako bidean,
biziraupenaren bila. Desager daiteke tribu gisa, eta urtu hiritar komunitate
batean. Galera handia litzateke hori bere kideontzat, apenas munduarentzat.

Hain zuzen, euskaradunon tribuaren biziraupena
guretzat bakarrik delako arazo, inteligentzia handia behar dugu ingurukoak gure
alde jartzeko edo, gutxienez, kontra ez daitezen jarri. Genero berdintasunaren
izenean, edo sexu hautuarenean, gizarteak onartzen ditu diskriminaziozko
jokabideak, hain zuzen berdintasunera bidean egiten direlako.

Aldiz, hizkuntza normalizazioa arazo bihurtzen
ari da. Batzuk horretan interesa dutelako, seguru, baina baita besteok ez
dugulako behar bezainbeste asmatu. Bi faktoreen ondorioz bizi du euskarak gizartean
aspaldiko girorik eskasena.

Datorrena datorrela, orain artekoaren
ezberdina izango da. Hona proposamena: baliatu dezagun egoera ezberdin hori
hausnartzeko. Pentsa dezagun euskaradunok nola izan gaitezkeen behar bezain
temoso gure artekoa trinkotu eta atzera pausurik gabe aritzeko, eta aldi berean
behar bezain atsegin ingurukoen konplizitatea lortzeko oinarrizko asmo partekatuen
alde.

Lortu izan da orain baino lehen, lortu
dezakegu berriro ere.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Miseriarik ez

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Larunbatean ilara luzeak zeuden Bergarako
pilotalekuan sartzeko. Arratsaldeko saioa oso ondo joan zela eta iluntzekoa
aurkeztean tentsioa eskatu zien Alberto Gorritibereak  antzezleei, loriatan ez zitezen lokartu. Baina
ez, bikain aritu ziren bigarrenean ere, frontoia lepo eta ikusleak hunkituta.

Duela 15 urte ikusi nuen lehen Miserableak frontoi berean. Eta orduan
bezala oraingoan ere txunditu egin nau bergararren kemenak, sekulako lana behar
baita ikuskizun hori horrela emateko. Berrehun bat lagun aritu ziren bistan,
beste mordo bat ere bai atzean, ziur. Eta bereziki harrigarria egiten zait
bataz besteko kalitate maila, zenbaitek ez du profesionalen inongo inbidiarik.  Amaieran ez zegoen miseriarik, harrotasun
sanoa baizik.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Ardatz sendoa

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Hainbat lekutan entzun dut dagoeneko: HUHEZIko
Komunikazio ikasketak (IKO) eta Goiena taldea Aretxabaletan elkartzeko
egitasmoa aztertzen ari omen dira. Esan didate oraingoz ez dagoela gaia lotuta;
hain zuzen horregatik, eragiteko esperantzarekin azaldu nahi dut nire iritzia.

Bat. Aliantza estrategikoa iruditzen zait,
egin beharrekoa, alde bientzat oso mesedegarria. Osagarritasuna erabatekoa da
eta ibarrari ardatz ezin sendoagoa jartzen dio.

Bi. Debagoienaren ikuspegitik, ez dio asko
axola non kokatzen den egoitza, metro lana egingo duen tranbiaren ondoan bada.

Hiru. Eskoriatzarentzat aukera paregabea litzateke
Irakasle ikasketak indartzeko, dituen hutsuneak osatuz. Hor du iragana, eta hor
du merkatu segurua hurrengo hamarkadan.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Hau lotsa!

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Egoera bihurria utzi dute hauteskundeek. Eta
interesgarria. Aldaketak behartzen dituzte agintearen banaketan eta egoeraren
kudeaketan. Datu asko dago mahai gainean, baina denen artean ez dute norabide
bat markatzen. Bektore anitzeko dinamikak garatu behar dira, elementu komunak
bermatuz. Krisiaren faserik larriena etortzeko dago, eta hor asko dugu jokoan.

Baina ordezkari politikoek umekerietan
jarraitzen dute, mokoka eta purrustaka. Inori ez diot entzun ganorazko berbarik
interes orokorren gainean, dena da harropuzkeria edo aitzakia. Bost axola
itsasontzia ondoratzeko zorian badago ere, kontua da lema nork hartu edo
gutxienez kontrarioa lehenago ito dadila. Hiritar moduan, lotsa galanta ematen
dit egunotan oilategi politikoak.

Post scriptum. Atzo EAJren tonua hasi zen bestelakoa izaten.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Egoera bihurria

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Egon dira datu
esanguratsuak, baina zalantza nagusiena ez da erabat argitu. Eta aukera
politiko bat legez kanporatzeak errotik aldatu du panorama. Hain zuzen, airean
dago nor izango den hurrengo lehendakaria.

Ibarretxek
berriro erakutsi du bere indarra, alderdian norbaitzuk oraingoan baztertu nahi
bazuten oso zaila dute operazioa. Lider sendoa da, boto propioak ditu, EAJn ez
dute ordezkorik. Baina ez du lortu Lopezen gehiengo osoa ekiditea, haren esku
dago ekimena.

Lopezek ez du
emaitza onegirik izan, baina bai nagusiena: Ibarretxe ordezkatzeko aukera. Eta
iragarri du ez diola aukera horri muzin egiten. Oso operazioa zaila du berak
ere, interes asko nahasten dira eta oraingo aliatu popularra etsai izango luke
bi urte barru Espainiako hauteskundeetan. Erabakia Madrilen hartuko da,
tamalez.

Irabazle garbia
izan da Aralar, eta hautagaitza sendoa aurkeztu du ezker abertzalearen ardatz
izateko. Galtzaile nabarmenak EA eta EB, ez dute ondo neurtu bakarka duten
indarra eta erabateko galbidean sar daitezke.

Gehiengo
abertzalea duen herriak lehendakari ez abertzalea izan lezake. Egoera bihurria,
inondik ere.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina