Printze txikia

Goienkaria, 2009.10.09

Iker Muniain du izena eta bat-batean
bihurtu da printze, futbolean lortutako gol bati esker. Hamasei urte
besterik ez duelako, gol goiztiarrenaren marka ezarri du nafar gazteak.
Aparretan dabil egunotan, eta etorkizun distirantena uste zaio nonahi.
 

Futbolaren oso zale ez –ezta printzeena
ere-, haur kirolarien azpimundua gogoratu dut nik, Ikerren harira. Aparretara
iritsi direnen iraganak izango ditu lan neketsua eta sakrifizio neurrigabea,
nahiz iritsi izanak berak goxatuko ditu horien ajeak. Baina zer esan
bidean apurtzen diren panpinez? Ezer erabaki gabe diziplina militarrera
kondenatuak izan ondoren, nork itzuliko die denbora galduaren gurpilak
zapaldutako umetasuna? Nork azalduko die ziurrenik hobe dela printze
ez izatea?

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Komunikatua

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Goienkaria, 2009.10.02

Zalaparta itzela eragin zuen larunbatean Berria egunkariaren akatsak The Organisation-ena omen zen
komunikatuarekin. Martxelok Mezularian azaldu zigun arren ‘larria bai baina
beste irakurketarik gabeko akatsa’ izan zela, alderdiek eta hedabideek zuku
oparoa atera zioten gaiari.

Ohi den bezala, bestalde. Izan ere, jardun
armatuaren inguruabarrak hartua du Espainian On Jose Migel Barandiaranen soinean
ultzerak izan zuen papera. Hark zioen urdaileko gaitz kronikoak lagundu ziola
neurrian elikatzen, eta horri esker iraun zuela 100 urte. Tarteka gertatzen
diren atentatuak jasangarriak zaizkio estatuari, eta unionistek haien
mesederako erabiltzen dituzte behin eta berriz, neurri gabe.  Ez al du behintzat egoera honek 100 urte
iraungo!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 4 iruzkin

Mugikortasuna

Goienkaria, 2009.09.25

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Astea eskaini berri dio Arrasatek mugikortasun
iraunkorrari. Ez da txarra, ez badigu ahantzarazten aspaldian norabide
horretan egin diren atzerapausoak. Esaterako, neroni ibili nintzen duela 15 bat
urte gerora AP1 izango zena eztabaidatzeko gune parte-hartzaileetan bidegorria
defendatzen. Europa aurreratuenean bezala, autoentzat errepide azkarra egiten
den aldiro ondoan oinezkoentzat eta bizikletentzat bidea egitea eskatu genuen
arrakastaz. Bide azkar eta ordainduzkoa hor dago, bide lasai eta doanekoa ez.

Sasoi bertsukoa da tranbiaren asmoa ibarrean,
mugikortasun arrazoizkoa bultzatzeko metro baten antzera. Ba hau ere izoztuta
dago eta ezin dut ulertu zergatia. Horregatik diot: kontzientziazio asteak
bale, ekintzak nahiago.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Angelen epistola

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Goienkaria 2009.09.18

Zutabe bat edo epistola… ik erabaki amaitzen
du bere izkribua Angel Loidi aretxabaletarrak. Arkatzez eta letra dotorez
idatzi dit, ikasturte sarreran egin nuen gonbidapenari erantzunez. Luzexka da
lauki honetarako, baina osorik eta bere horretan kopiatu dut blogean, zinez
baita polita.

Modu deigarrian uztartzen ditu euskara jatorra
eta idazkera modernista, umorea eta salaketa. Esaterako, jubilatu zirenean caducado txarteltxoa jarri ei zieten eta orain osoleto. Ñoñostiarrak ere ez
ditu ahaztu. Baina Angeli min eman dio Mugarritten haltzak eta zumarrak kendu
izanak. Hori baimendu duenaren bihotzaz galdetzen du, ba ote duen bihotzik alegia.
Izan ere, dio zorrotz, zuhaitzak bota dituzte errotonda jator bat egiteko.

Izkribua bere horretan kopiatuta

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

“Mikel Irizar’en eskeintza jarraittuas,
poltzatxoan ‘piperrautsa’ artu ta Aretxabaletatik Arrasatera bide-gorrian beera
beste askoren artean, udara-azken usañeko goiz presko ta ibilgiro ederrakin,
bai, beste askoren artean, naiz jai eta astegunetan ere Kontxako ondartza baño
erakargarrixaua, bai oixe! Oñati, Bergara ta Eskoitzakuek ere ugari ementxe,
nais eta aietan ere ibilbide ederrak dituzten. Zorionak! orrelako ibilbideak
egin dituztenei.

– (Ñoñostiarren esanetan)… ‘Aizuuu’ emen ere
baditugu…’noski baietz’ edo ezetz? guri bost. Arrasatearren itzetan ‘olaokpa
ala?’. Erdera itzulpena ere guk, euskera joskera eta doñuan ‘Asi es pues o
qué?’.

Gai au basterrean aparkatu (orretarako beste
toki askotan baño obeto) ta bide-gorri ortatik joanas Arrasateko ‘Mugarritten’
sartu baino leen, konturatu naiz nolako bide pillaketa dagoen. Saiesbidea bera
ere, gure bide-gorriarren on-ondotik ezinbestean. Bai sarrera ta irteera ere
toki berean. Gure buruaz gaindik, autopistako zubi ‘ederra’ bere babesa naiz
eguski edo euri, batzarrak egiteko toki paregabea. Soberan dagoena errekara
botatzeko aukera aparta. Gertuago ezin. Orrela, ur zikiñek beren usaña, kotxean
erabat zikindu ez duten aizeari… Zerbait gehiago? Bai, leengo errepide zaharra,
ta 50 m gusti oientzako, eta andik Santa Agedara azkar joan bear izan ezkero,
bide motzagoa eraikitzeko lanetan.

Oiekin guztiekin oittuta (zoriones edo
txarres) bada oraindik proba gehiago ere. ‘Nugarritteko’ zubira baño leen eta
ondoren, sastraka ta zuhaitzak orpotik kendu ta bapo. Nolabaitteko ‘pantalla’
ondo egitten zuten zuhaitzak, batez ere geienak altzak (babestutako espezia
izan arren). ‘Altza ez du biotzik…’ (Mikel Laboaren abestian) Botatzea baimendu
duenak bai ote? Buru askorik ez beintzat. Konprome?

‘Kómprame’ esan arren inor es nau erosiko…
Zaspi udaberri badittudala esanda ere, laster konturatuko da 7 x 10 + 5 = ? ori
gutxienas. Kasi-kasi 16 urte badira lantokian basterreko apalean utzi eta
‘Caducado’ txarteltxoa jarri zigutela. Gaur berriz ‘Osoleto’ jartzen digute;
edozeñek…Baño oraindik bada norbai doañeko langileen bearrean eta ‘Piperrautsa’
botatzeko prest. ‘Oso lentoak’ izan arren. Eskerrikasko Mikel. – Bale bale! Mostu… mostu. Que rollo… Gure
iskuntzan. Naiko-naiko, orrelako erretolikak… Oraingo iskuntzan, zuhaitz kendu nahi
bada ‘mostu’, soka bat sati bi egiteko ‘mostu’ (zeñekin geldittu, zuek esan)

Oartxo bat eta ‘punto’. Ez kitto.
‘Mugarritteko’ zubi ondoan bota dittusten altz eta zumarrak, errotonda jator
bat egiteko izan dela…

Angel Loidi. Aretxabaleta.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Astarloza (II)

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Tourrean etapa irabazi berritan tokaio
txirrindularia goraipatu nuen hemen, eta geroztik izandako kalapitarekin bateren
bat zain eduki dut, zer esango ote nuen. Hau idatzi dit Patxitraperok:

Mikel,
nik bai proposatu nahi diat ba, gai bat. Zain egon nauk, hire iritzia zein
izango Astarlozaren positiboaren ondoren, hik hari buruz idatzi eta handik
gutxira atera baihuan albistea, eta jakin-minez segitzen diat, kontranalisiaren
emaitza zein izan dan azaldu ondoren. Hire iritziak, piperra izango duen
garantia daukagun momentutik, bereziki interesatzen natxik. Ni gaur aritu nauk
entzuten Astarloza bera irratian, eta kazetariak ondoren, eta irudipen honekin
geratu nauk: ez diat ezertxo ere ulertzen.

Errepasatu dut aurrez idatzitakoa eta ia guztiak
balio du oraindik, salbu eta agian Irabazi
du asko saiatuta, mila ahaleginen ondoren
nioen hura. Hemen baitago koska,
ea ahalegin horiek legezkoak izan diren ala ez.

Mikelen hurbileko informazioa daukat, eta
badakit egia dela aspaldidanik gela hiperbarikoarena, sinesgarri zaizkit
aztertu dioten laginari buruzko zalantzak, eta gustatu zait oro har txirrindulariak
eta bere taldeak erakutsi duten jarrera duina.

Hori esanda:

  1. Ez dut uste Mikel Astarloza tropelaren bataz bestekoa baino ‘zikinago’
    dabilenik, eta jarraitzen dut pentsatzen bere adorea duela drogarik
    eraginkorrena.
  2. Txirrindularitzaren inguruan muntatu den zirkoan –alegia, nork kontrolatzen
    du kontralatzailea?- ez zait ezinezkoa sinestea balizko konplot bat egon denik,
    nahiz seguruenik ez den sekula jakingo.
  3. Soberan dauzkat txirrindulariei gero eta lan gogorragoa eskatzeko
    joerak; lan arinagoekin ere egon daiteke nahi besteko lehia, Giroan inoiz
    ikusi den legez.
  4. Noizko kontrol horien laurdena kirol ‘señoritoago’etan?

 Mila esker, Patxi, akuilatzeagatik.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Ordizia

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Urteko feria handian izan naiz asteon. Gazta
lehiaketak hartzen du toki nagusia, areago aurten Mausitxa elgoibartarrak
hirugarrenez irabazi duenean. Lorpen horrekin bereganatu du historian lehen
aldiz Kutxaren urrezko saria, hamar urteko epean hiru bider txapeldun denari.

Sariak egoten dira fruitu eta barazki
onenentzat, baita ganadu ederren edota buru bikainenarentzat. Baina sari
mediatikoen atzean mundu oso bat ikus daiteke Ordizian astero, eta bereziki
urtean behin. Lehen sektore bat, zailtasunen artean iraun nahian. Badaki behar
direla ustiapen iraungarriak, produktu kalitatezkoak, prezio duinak eta merkatu
leialak. Eta falta duela profesionaltasun koska bat, batasun koska bi eta merkatuak
irabazteko hiru koska. Beraz, animo!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Inter nos

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Goienkaria, 2009.09.04

Duela 20 urte luze argitaratu nuen nire lehen
zutabea Arrasate Press jaio berrian.
Aurrez lan solteak emana nintzen han-hemenka, baina orduan hartu nuen astero
idazteko konpromisoa. Hemen bertan, Goienkarian,
izango dira bost bat urte lehen Piperrautsa
haizatu nuenetik.

Ikasturte berria hastean gogoratu dut nola
musikaz idazten nuen hartan lagun bat etorri zitzaidan etxera kritika/aholku
batekin. Lankidetza eskaini nion eta handik aurrera zutabe batzuk bere
izenarekin atera ziren. Hori eskaini nahi dizut, irakurle. Helarazi egizkidazu
kritikak nahiz proposamenak, iritziak bezala gaiak, eta jarraituko dizut soka.
Gogoratu zutabe hau digitala ere badela eta han duzu atea. Elkarrekin egiten
dugun hori hobea izango da, ziur.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Ilargia eta harria

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

ARGIA 2009.08.02

Oker ez banago, Juan Mari Bandresek erabiltzen
zuen ipuina Franco hil ondorengo lehen mitinetan. “Gazte bat ilargiaz
maitemindu zen. Eta bere amodio-gutunak maiteari helarazteko, pentsatu zuen
gutunekin harriak bildu eta haiek gorantz jaurtitzea. Ez zen gutun bakarra ilargira
iritsi, baina arian mutila bihurtu zen herriko harri-tiratzailerik onena.”

Hau da, helburu ezinezkoen atzetik jarduteak
izan lezake saririk. Edota hain maitea dudan Kavafisen poeman bezala: abia
zaitez Itakara, han jarri helmuga; baina bidaian ikasiko duzuna, hori da altxorra.

Giroa

Adierazle askok dio euskal tribuaren
etorkizunak hausnarketa behar duela: 30 urteren buruan jeltzaleek Ajuria Enea
galdu dute eta sozialistek hartu, inoiz baino jende gehiago –baita ezker
abertzalean ere- ari da aldentzen borroka armatutik, azken hamarkadetako
diskurtso politikoak zaharkitu egin dira denboraren joanean…

Giro ona da ideia eta estrategia berrien bila
abiatzeko, ilargiaz maitemindu edo Itakarekin liluratzeko. Arian, harriak
jaurtitzen trebatu gaitezke edo itsasoan nabigatzen.

Nazio/aberri

Esan nuen behin irratian zalantzak ditudala
nire abertzaletasunaz, eta zalapartatxoa sortu zen. Aberri hitzak duen oihartzun epikoa eta trinkotasun esentziala ez
ditut bat ere gustuko, edozein hizkuntzatan emanda ere. Eta, garrantzitsuago, aurrera
egiteko oztopo ere bihur daiteke terminologia. Esaterako, “nazio bat gara eta
autodeterminazio eskubidea dagokigu” ideia erabat itxia da, hartu edo utzi
bakarrik ametitzen duena, ados nago edo aurka, bai ala ez. Gainera, historiara
jo behar da argudiatzeko, eta honezkero jakin beharko genuke historiak ez
digula oraina konponduko.

Oso bestelako musika du honako esaldiak:
“Independentzia nahi dugu komeni zaigulako, hobeto bizitzeko.”

Independentzia

Hain da baldarra Espainia euskaldunokin,
haiengandik askatzeko gogoa pizten duela. Neurri horretan nengoke ni
independentziaren alde, ilargi horretaz maitemindu naiteke, Itaka horretara
abiatu. Ez hainbeste euskal estatua lortzeko esperantzarekin –estatu balizkoaren
bertsio guztiak ez ditut gogoko-, baina bai bidean eraiki dezakegun egitasmo
kolektiboak animatuta.

Ze independentzia, egungo Europan, bakarrik lortuko
genuke erreferendum bat irabazita. Eta badakigu zer egin behar den erreferendumak
irabazteko: diskurtsoak moldatu, ertzak leundu, ilusioa piztu eta lagun asko
egin, aurkariak baino gehiago. Eta niri lan hau interesatzen zait bereziki,
helmuga bera –estatua/ilargia/Itaka- baino gehiago. Komunitatearen trinkotasuna
da niretzat benetako altxorra.

Komenentzia

Eta hauxe dugu komunitatea trinkotzeko
itsasgarria, gehiengoak eraikitzeko giltza. Historia, kontzientzia eta
militantzietatik haratago –ez horiek gabe, ez horiekin bakarrik- gehienoi
komeni zaigunaren inguruan bihur gaitezke gehiengo. Eta ez dezagun ahantzi:
gehiengoak ematen du hegemonia, eta hegemoniak biziraupena.

Horretan eman behar genituzke denbora eta
indarra: aztertzen zer den, inporta zaizkigun gauzen artean, besteei komeni
zaiena. Adibide bat, azaltzeko Katalunian latinoen hizkuntza hautuan nola
txerta daitekeen komenentziaren ideia. Gaztelaniara bultzatzen dituzte
katalanaren aurkakoek, hizkuntza komunaren diskurtsoarekin. Katalan zaleek
buelta eman diote argudioari: “Gaztelaniaz, beti izango zara haientzat sudaca bat. Aldiz, guretzat, parles català, ets català. Komeni zaizu
katalana”

Esaterako.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 4 iruzkin

Astarloza

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Tourrean etapa irabazi duelako dabil asteon
denon ahotan. Baina azpimarratzekoa iruditzen zait Mikelek erakutsi duen
izaera. Irabazi du asko saiatuta, mila ahaleginen ondoren, eta hori eredu ona
da gauzak erraz lortzen ohituta gauden honetan. Irabazitakoan umil agertu da,
bertute aipagarria harrokeria nagusi dugun garaian. Taldearekin esker oneko eta
haien zordun aitortu da, elkartasunaren gorazarre bikaina eginez. Eta etapa irabazi
duelako ez da loriatan ito, ondoren ere aurrean ibili da, jarraikortasuna
erakutsiz.

Horri erantsi behar zaio euskaldun petoa dela,
bertsozalea, berrian idazten duela
egunerokoaz eta oso gurea azaldu dela
aldiro. Ikusita nolako jendea dabilen medioetan, erraldoia egin zait Mikel,
bere umilean.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Uda

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Kargante egiten zait uda sasoi hau. Hainbeste,
ez dudala aspaldian opor luzerik hartzen udan, ez jasatearren artaldean ibiltzeak
dituen astuntasunak. Baserrian bizi naizenetik, asko estimatzen dut zirkuitu
jendetsuetatik aparte egotea, bake ederrean. Eta Arrasaten lanean eman ditudan
udetan, gozo asko joan izan naiz lanera, bide libreetan zehar, erdi hutsik
gelditutako herrira.

Orain Donostiara noa egunero, eta oso
bestelako panorama daukat han: jende oldeak, 
autoaz sartu-irten gatazkatsuak, nekea edozein urrats egiteko… Espaloi
jendez beteetan barrena, saiatzen naiz imajinatzen gorputz erdi biluz eta azal
arrosen atzean egon daitezkeen historiak, baina apenas pizten didaten
interesik. Gustura itzultzen naiz mendi arteko gordelekura. 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina