Zergatik Aramaixo?

0
false

21

18 pt
18 pt
0
0

false
false
false

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:10.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:12.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ascii-font-family:Cambria;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-font-family:”Times New Roman”;
mso-fareast-theme-font:minor-fareast;
mso-hansi-font-family:Cambria;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;}

Goienkaria, 2010.02.19

Elorrion aspaldian egin zen AHTri buruzko
galdeketa eta bi milatik gora lagunek hartu genuen parte. Beste hainbat
herrietan ere egin dira antzekoak eta, trabaren bat gora behera, ez da aparteko
arazorik sortu nik dakidala. Eta Aramaixoko alkatea berriz auzipetu egin dute
hain zuzen galdeketa deitzeagatik. Zergatik?

Espainiako justiziak askotan erakutsi du
irizpide ez juridikoak erabiltzeko duen joera arriskutsua. Eta delituak
asmatzeko abildade aparta.  Ez da
ahaztu behar Ibarretxe lehendakari zenean hari ere egin ziotela auzipetzeko
mehatxua kontsulta famatua deitzen bazuen. Baina… nola izango da delitu
galdeketa bat deitzea? Zein buru ez oso demokratikotan jaio daiteke hori
egiteagatik agintariak auzipetzeko ideia?

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Bertatik hasi

Goienkaria, 2010.02.12

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Egin daitezke gailur garestiak Kopenhagen,
ehunka ministro eta estatuburu bilduta, milioika euro gastatu ondoren borondate
huts, urri, konpromisozkoa besterik ez erakusteko. Eta egon gaitezke sistema
irauli zain, ea olatu erraldoi batek noiz libratzen duen planeta gaixoa
kapitalismo suntsitzailearen hatzaparretatik.

Baina hobe genuke bertatik hasi. Gailurrek
zerbait uzten badute, hura baliatu; eta haize ufadak egitura zaharkituren bat
botatzen badu, bentaja enbido. Baina txorrota ixtea, argia itzaltzea, zaborra
bereiztea, oinez edo bizikletaz ibiltzea, arduraz kontsumitzea… horiek gutariko
bakoitzak egin ditzakegu agintarien eta iraultzaren laguntzarik gabe. Eta asko
garenez, asko lor dezakegu. Egiozu planetari laztantxo bat.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Beltxi akabatu da

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Fatima, Arrasaten. Txuri, Itziarren. Eta
neroni, Ormaiztegin. Beltxi zen gurean Esteñibarren jaiotako bakarra. Eta bera
akabatu zen atzo, gaixoak jota.

Hemen kontatu nituen Beltxirenak, duela hiru
bat urte. Ordurako nabari zitzaion zakarretik mimosorako bilakaera areagotu egin
zen gerora, eta une gozo asko igaro ditugu elkarrekin. Gaixoak ez dio asko
iraun eta inoiz baino marmar errazagoa zeukan azken asteotan.

Ia hamalau urtez Beltxik gurean hartu duen tokia nabarmen hutsik dago. Pena
lasaia geratu zaigu, asko eman digun Beltxiri geuk ere asko eman ahal izan
diogulako. Eta Txurik, 15 urtera bidean doan amona xaharrak, nahikoa lan du
bizirauten. Hirurok juntuxeago paratuta beteko dugu Beltxiren hutsunea.

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

Abadiño Sanblasetan

Goienkaria, 2010.02.05

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Zenbat ganadu, zenbat jaki eta jenero, zenbat
jende! Sansebastian egunean lan egin nuen, jai neukan arren, gaur Abadiñora
joateko asmoz. Eta eguraldi aparta egin du, eguzkitsua eta eguerdi aldean
epela. Bai giro zoragarria!

Beste behin ere harritu egin nau Durangaldean
lehen sektoreak oraindik duen indarra. Baziren eskualdez kanpotik etorritakoak,
debagoiendarren bat ere ikusi dut, baina ganaduzale eta ekoizle gehienak
ingurukoak ziren. Zorionez. Izan ere, etorkizuneko joera da bertako produktuak
kontsumitzea, ekoizle ezagunenak eta sasoian sasoikoak. Eta ez bakarrik
osasuntsuagoa delako. Jeneroa urrinetik ekartzeko kalte itzela egiten diogu
planetari, hori dirutan ordainduko bagenu ez genukeen zalantzarik izango.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Errepidea ordaindu?

Goienkaria, 2010.01.29

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Onartzen dut ordaindu beharra, doaneko
alternatiba duinik badagoenean. Zilegi deritzot ordaindu beharra oztopo moduan
erabiltzeari garraio kolektiboaren mesedetan. Eta beharrezkoa zait merkantzien
garraioa zamatzea, ibilbide luzekoa denean, hurbileko kontsumoa bultzatu eta
karboniko isuriak gutxitzeko.

Hori esanda, 
eskatzeko ordua dator. Antola dadila ordainketa sistema koherente bat,
Santanderra goazenean ez gaitezen tonto sentitu. Gara dadila garraio publiko
hurbilekoa eta azkarra. Ez dezala administrazioak nahastu gai hau gastu sozialen
hazkundearekin edo zerga bilketaren murrizketarekin, ez daude lotuta. Eta
aurreikus dezatela tarifa berezia bertako erabiltzaileontzat, gehiago ordain
dezan paseko trafikoak.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Kanpaina hasi da

Goienkaria, 2010.01.22

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Datorren urteko udaberrian tokatzen dira
berriro hauteskundeak, Udal eta Batzar Nagusietarako. Aurtengoa hasi berria
dugunez, ia urte t’erdi daukagu tartean eta hori asko da, urrun dirudi, han
behar luke. Baina tamalez kanpaina hemen dugu.

Normala da ezker abertzale legez kanporatua jo
ta ke lanean aritzea, asko dauka galtzeko aurkezterik ez badu, eta berandu ere
badabil. Baina ez da normala administrazioen martxan dagoeneko igartzea
motelaldi eta keinu esanguratsuak. Lopezek aldundiak eta udalak nahi ditu, EAJk
gehiengoa, EAk poloa…  Bale, nahi baduzue
eman asteburuak horretan ea herritarrak konkistatzen dituzuen, baina aste
egunetan segi lanean denon moduan. Zuen alderdiak zuentzat dira garrantzitsu,
guretzat ez hainbeste.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Elurpean

Goienkaria, 2010.01.15

Normal
0
21

false
false
false


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Autoz joan behar
dut lanera, beste aukerarik ezean. Eta errepide nagusitik bi kilometro gora
dago ni bizi naizen baserria. Gauzak horrela, autoa erosterakoan ezinbestean
eskatzen diot lau gurpiletan trakzioa izatea, elurra edo izotza denerako. Eta gainera
negu sarreran elurretarako gurpil bereziak jartzen dizkiot. Urteotan aukera
asko izan dut frogatzeko neurri horiei esker besteek ezin duten tokian ni ondo
nabilela.

Geroztik jakin
dut Alemanian derrigorrezkoa dela neguan gurpil bereziak jartzea eta auto askok
dutela trakzio osoa. Eta harritzen nau nola hemen ia inork ez duen beste
horrenbeste egiten. Nonbait samurrago da nork berea egin ez, eta natura-ama edo
administrazio-aita gutaz arduratu ez direlako ume mainontziarena egitea.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Urte berrirako kontzertua

Argia, 2010.01.10

Itzaltzen ari dira Vienatik mundura zabaldutako Radetzky martxaren azken notak. Eta beste kontzertu bat hasten da orain, urte berriak izango duen soinu-bandarena, hain zuzen. Zein da tonua? Eta zein partitura? Izango al dugu txalo jotzeko motiborik, Vienan bildutako dotoreen antzera?

Krisia. Hemendik abiatu behar da nahitaez edozein konposizio, ze urtea beltz dator. Adierazle ekonomikoak hobetuz joango dira iazkoen aldean, baina gizarteak gainbehera jarraituko du: aurrekontu publikoak, gizarte laguntzak, langabezia… Horiek ez dute hobera egingo 2010ean. Sinfoniaren tonu orokorra iluna izango da.

Nora eza? Urte zaharrak utzi dizkigunen artean, ez da makalena izan EAEko Jaurlaritza aldaketa. Eta ondorio zuzenetik harago (mapa, sinbolo eta abarrak) zenbatengan sumatzen da halako ikara, umezurtz gelditu bailiran. Batzuek agintearen probetxua galdu dute, baina askorentzat zerbait garrantzitsuagoa eskualdatu da: itsasontziaren lema. Eta ez dago argi zein den Titanic hau ondoratzeari dagokion partitura.

Aurkikuntza. Bada ohartu berri denik mende asko daraman prozesu batez, alegia Espainiaren jardun sistematikoa bere aginte-esparruko nortasunak asimilatzeko. Gaztelania euskararen edo katalanaren gainetik jartzearena, edota espainiar herriaren subiranotasuna bakartzat jotzearena ez dira Zapateroren asmakizunak. Galdetu bestela zure aitonen aitonei. Egia da Aznarrek hauspo berria eman ziola espainiar partiturari eta Zapaterok nota guztiekin bereganatu duela, baina melodia hori zaharra da, oso zaharra.

Kontradantza. Txalapartaren soinu gogorrekin hasten da eta ezpata-dantzatik ere badu beti kontrara jotzen den euskal doinuak. Asimilazioari aurre egiteko balio izan du neurri batean, baina sinfonia unibertsala indartsua da eta Espainiako bandak ozen jotzen du pasodoble erritmoan; gero eta zailago izango da hainbeste zarata artean nota diskordanteak entzunaraztea. Are gehiago euskal doinua desafinatuz jotzen bada, disonantzia askorekin.

Kantata. Euskaraz, beste hizkuntzetan ez bezala, musika jo egiten da. Agian, Juan Mari Beltranek iradoki berri duenez, txalaparta delako lehen musika tresna? Edonola ere, nago joka nekez egingo duela bide gure musikak, bereziki Estrasburgoko aretoetan. Alde horretatik euskaldunok kontzertu globalean parte hartzeko aukera hobea dugu kantua: melodia oinarrizkoa, armonia txukunak, crescendo ongi neurtua, eta finale indartsua.

Libretoa. Kantuan onak bagara, erriman hobeak. Badira gurean errimak bat-batean sortzeko gai diren poetak, batzuk goi mailakoak. Eta asko estimatzen dugu haien lana eta saldoka joaten gatzaizkie entzutera eta txalotzera. Haiek idatz dezakete libreto bikaina, non azpimarra baidaitezkeen “bakea ez baita gerrarik eza, gerrarik nahi eza baizik”, edota “herri hau sortzen segi dezagun euskaratik eta euskaraz” bezalako lelo unibertsalak.

Abesbatza. Milioika tresnez osatua dago orkestra globala. Horien artean kantua entzungo bada, abesbatzak behar du handia eta ondo afinatua. Baina pentsatzen jarrita, bigarrenak berez dakar lehena: jarri doinu bat ezaguna eta samurra, libreto bat konpartitzen ditugun ideiekin, banatu tonuak eztarrien arabera eta adostu gidari bat. Gauza segurua da jende andana inguratuko garela eta kantu indartsuan bilduko. Gertatu izan da orain baino lehen, ez gara beti hain alproja ibili.

Gabonetako ipuina? Sasoiari dagokio.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Aurten bai?

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Goienkaria, 2010.01.08

Asteak pasa ahala, zarata interesatuen artean
melodia atsegin bat ari da indar hartzen, zera dioena: Arnaldok-eta
bultzatutako ekimena inoizko serioena izan daitekeela. Hasieran askok izan
genuen mesfidantza uxatuz doa, urratsak ikusita.

Hogeita hamar urte inguruan ezagutu ditugu
hamaika ahalegin –eta beste horrenbeste porrot- estrategia soilik politikoen
alde, baina Arnaldo izan da porrotarekin desagertu ez den lehen liderra.
Oraingoan eztabaida zabala abiatu du eta bere tesiak argi ari omen dira
nagusitzen. Hori bai, gehiengo handia beharko dute disidentzia neutralizatu eta
zatiketa arriskutsuak saihesteko. Hain juxtu prozesu honen arrakasta bermatzea
aski arrazoi litzateke Arnaldo, Rafa eta enparauak kartzelatik libratzeko.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 4 iruzkin

Gabonetako mezua

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Goienkaria, 2009.12.23

Bero dabil giroa errege espainiarraren biharko
mezua ETBk emango duelako. Erreakzio gehienak antzerkia iruditu zaizkit, eta
sano bakarra gau horretan –bereziki gau horretan- telebistari bizkarra emango
diotenena. Baina bada jorratu nahi dudan argudio bat: mezu hori ETBn ematea
‘normaltasun’ adierazpen bat da.

Ez, Surio jauna. Ematea bezain normala
litzateke ez ematea, herri benetan normala bagina. Kontua beste bat da. Hemen
batzuk nahi dute Espainiatik ahalik eta gehien bereizi, eta besteek
Espainiarekin ahalik eta gehien berdindu. Orain bigarrenak daude agintean eta
horregatik emango da mezua. Lehen besteak zeuden eta ez zuten ematen. Lehia
logikoa arau zintzoekin egingo balitz, baina…

Eta zuek, ondo pasa jaixak!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina