Triskantza dator

Goiena, 2011.01.28

@font-face {
font-family: “Cambria”;
}p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal { margin: 0cm 0cm 10pt; font-size: 12pt; font-family: “Times New Roman”; }div.Section1 { page: Section1; }

Gehienetan politika zelatatzen dugu, erasoak
handik bakarrik etorriko bailiran. Baina oraingoan ekonomian dago gatazka
indartsua, aurrezki kutxen triskantza dator.

Kutxak finantza sistemaren erdi pasea dira eta
hautetsi ezberdinen esku daude, gehiegi liberalismo asezinak irensteko. Eta
gobernu morroien eskutik birrintzen ari da eredua, zati gustagarrienak
marrazoen bazka izan daitezen. Oihaneko legea.

Denentzat? Ez derrigor. EAEko hiru kutxak
kolpe honi eusteko moduan daude, Espainiako gehienak baino hobeto kudeatu
direlako. Baina alferrik izango da kolpeari eustea lehengoan jarraitzeko.
Alderantziz, egoera baliatu behar da mugitzeko, estrategia propio baten
arabera. Morrontzarik ezak aukera ematen du horretarako.

Zein estrategia? Niretzat hiruren fusioa da
aukerarik onena, bategite erabatekoa, hiru hanka gainean ondo asentatu eredu
sozialari eusteko. Une honetako eztabaida ez da nolako Gizarte Ekintza egin,
baizik eta Kutxak ala Bankuak, horrek esan nahi duen guztiarekin.

Gainera -zergatik ez?- hiru hankak sendotuta, agian
laugarrenaren erreskatera joan daiteke…

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Gutxienez kontatu

Goiena, 2010.12.17

@font-face {
font-family: “Cambria”;
}p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal { margin: 0cm 0cm 10pt; font-size: 12pt; font-family: “Times New Roman”; }div.Section1 { page: Section1; }

Batasuna ohia zintzo ari da agindutako
urratsak egiten. Bortxa forma guztiak eta mehatxuak errefusatu ditu, eta alderdi
berria prestatzen ari da independentzia lortzeko bide politikoak soilik
erabilita. Ikusteko dago zer egingo duen ETAk, alegia, nola erantzungo dien
Brusela eta Gernikako enplazamenduei. Baina bada nahikoa zantzu itxaropenari
eusteko.

Beste aldean berriz, gero eta gotorrago daude
jarrerak. Honezkero argi dago Jaurlaritzak eta Madrilgo gobernuak ez dutela
nahi Batasuna ohia legeztatuta maiatzeko hauteskundeetan. Bakegintzaren
gainetik, lehentasuna eman diote Aldundi eta udaletara Legebiltzarreko indar
erlazioa eramateari, eta hori lortzeko ezinbestekoa dute milaka boto mordoa
alferrik gal dadila. Lehengoez gain legeari ertz berriak atera dizkiote,
hauteskunde ondoren ere hautetsiak eta botoak desuseztatu ahal izateko.

Hain zuzen, hortxe dago nire koska. Batasuna
ohiak segi dezala gauzak ondo egiten; baina, ez balu lortuko datorren
maiatzerako hauteskundeetan legez parte hartzerik, bideratu ditzala bere botoak
balioa eta eragina izango duten tokira.

Kategoriak Sailkatugabeak | 3 iruzkin

Nire Xabier

@font-face {
font-family: “Cambria”;
}p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal { margin: 0cm 0cm 10pt; font-size: 12pt; font-family: “Times New Roman”; }div.Section1 { page: Section1; }

Madrilen ezagutu nuen Xabier Lete, 74-75an. Ni
ikasle nintzen han, eta euskarazko mezaren inguruan -besterik ezinean- biltzen
ginen euskal konspiratzaile taldeko kide ere bai. Xabier ordurako kantari oso
ezaguna zen kantaldiei esker, eta ordurako grabatuak zituen bere lehen LPa
bakarka, eta bertsoena Valverde eta Lekuonarekin.

Hain zuzen, Antxon Valverde eta Lourdesekin
batera ekarri genuen Xabier Madrilera, kantaldia ematera, eta antolatzaile
nintzen aldetik hurbil izan nituen artistak egun pare batez. Pletoriko zegoen
oiartzuarra, bihurrekiarako beti prest. Galdetu nien ea zergatik nahiago izan
zuten trena, guk eskaini genien hegazkina baino. Eta Xabierrek azaldu zidan
nola Lourdesen bihotz ahulak ez zion onartzen hegazkinik. Hori esan eta hara
non, bapatean besoak zabaldu eta ozen esaten duen: “Emakumea! Izaki
inperfektua!” Begi ertzetik ikusi nuen Lourdesen irribarre lotsatia.

Lepo bete zen aretoa eta
kontzertua bikaina izan zen. Tartean tentsiogunea ere gertatu zen, norbaitek
ilunpean oihu egin zuenean: “Areilza kabroia dago hor atzean!” Berehala aldegin
zuen aretorik handik gutxira Espainiako kanpo arazoetako ministro izango zenak.

Kontzertua amaituta afaltzera joan ginen, eta
afalondoan kontuak egiteko ordua iritsi zen. Jasotako sarreratik gastuak kendu, eta 20.000
pezeta inguru eman genien kantariei. “Hau diru pila!” esan zuen Xabierrek, eta
segidan azaldu ziguten askotan ez zitzaiela apenas ordaintzen, beti ere kausa
handien izenean. Inpresioa hartu nuen, eta gustatu egin zitzaidan artisten zintzotasun
kritikoa.

Handik aurrera, harreman dezente izan genuen
bolada batez. Gogoan dut Mairuelegorretako kobara elkarrekin igo genuenekoa, eta
hango kontzertuan Xabier “Otsooooooak!” oihukatzen inon baino girotuago. Eta
ezin ahaztu Urnietako plazako etxean egin nizkion bisitak, Madriletik
Ormaiztegira nentorren bakoitzean. Sasoi hartan ni ESB alderdia bultzatzen
nenbilen eta Xabier hurbil samar genuen. GARAIA  aldizkarian kolaboratzen zuen eta 77ko hauteskunde kanpainan
berak gidatu zuen Urnietan egin genuen aurkezpena.

Geroztik gure bideak ez dira maiz gurutzatu
eta ez dut hurbiletik ezagutu Xabierren aldi mistikoa, gaixotasunaren
ondorengoa. Horregatik nire akorduan nagusi da Xabier pletoriko eta lotsagabe
hura.

Lourdesen ondoan bego artista eta gizon maitagarria.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Aurrezki kutxa versus bankua

@font-face {
font-family: “Cambria”;
}p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal { margin: 0cm 0cm 10pt; font-size: 12pt; font-family: “Times New Roman”; }div.Section1 { page: Section1; }

Bizi dugun krisia finantza sisteman azaleratu
zen eta oraindik ere esparru horretan ari da jokatzen neurri handian. Ondorioz
auspotu egin da bankuen aurkako sentimendua hiritarrengan, baina txingar hori
oso aspaldikoa da eta ez da inoiz itzali, ez zituzten alferrik judutarrak
Espainiatik kanporatu batez ere lukurrerian aritzen zirelako.

Akats handia iruditzen zaidana da sentimendu
horretan aurrezki kutxak ere sartzea. Izan ere, hauen izaera guztiz bestelakoa
da. Ikus dezagun.

Norenak dira aurrezki kutxak? Kutxen agintari guztiak hautetsiak dira: erdiak udal eta foru
hautetsien ordezkariak dira; beste ia erdia bezeroen ausazko ordezkariek
hautatzen dituzte  beren artetik;
eta azken ondartxoa langileei dagokie, hauteskunde sindikalen emaitzen arabera.
Kutxak ez dira administrazioa, baina ezin esan interes pribatukoak direnik.

Norentzat ari dira aurreki kutxak? Akziodunik ez dagoenez, Kutxetan ez dago dibidendu pribaturik.
Irabazien portzentai bat  -% 25 eta
30 artean- dibidendu sozialera bideratzen da, Gizarte Ekintzaren bidez eta
gainontzeko guztia aurreztu egiten da. Horrek egin ditu Kutxak erakunde sendoak.

Antolaketa eredua, beraz, ondo gizatiarra da eta asko du
autoerakuntzatik. Urteetako kudeaketak eredua bihurritu badu, goazen hori
zuzentzera, baina ez dezagun eredua bera hankaz gora jarri eta ez ditzagun kutxak
bankuen zaku berean sartu. Hiritar moduan ez zaigu komeni.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Aldaketa aroa

@font-face {
font-family: “Cambria”;
}p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal { margin: 0cm 0cm 10pt; font-size: 12pt; font-family: “Times New Roman”; }div.Section1 { page: Section1; }

Zortzi bat urtez –oporrak kenduta- idatzi dut
astero-astero Piperrautsa Goienkarian.
Blog hau berau haren bertsio digitala zen sorreran, nahiz denboraz libre samar
ibili naizenetan zutabetik haratago erabili dudan. Orain aldizkaria birmoldatu
egin da eta Azken hitza atalean
arituko naiz, beste hiru lagunekin txandan. Ba, nola diren gauzak, lehen aste
libre honetan halako urduritasun bat sentitu dut, ardura garrantzitsu bati huts
egiten ari banintzaio edo.

Hala ere, ez da asteroko idatziarena nire
bizitzan aldatuko den kontu bakarra. Asteon jakin dut Kutxak baietza eman diola
nire lizentzia eskaerari eta datorren aste santuan utziko dudala 25 urtez nire
enpresa izan dena. Juxtu sasoi horretan bost urte izango dira Arrasateko
lehiatila utzi
eta kapitalera joaten hasi nintzela, egunero.

Donostiako txanpa hau zoragarria izan da,
aukeraz betea, eta nire onena eman ahal izan dut. Hizkuntza kudeaketaren
arduradun
izan naiz, eta urrats nabarmenak erdietsi ditugu. Gero Gizarte
Alorraren eraldaketa sakonean partaide izatea egokitu zait eta hemen ere handia da eragin
dugun aldaketa estrukturala eta kulturala. Lehiatila xumea utzi eta etxe handira
abiatu zen hura Kutxa fundazioaren zuzendari-ondoko bihurtuta erretiratuko da.

Azken aldaketa: hipertentsioa iritsi zait.
Oraindik aurtengo udan izan nuen azken osasun miaketa eta artean ohiko 12-7a
entzun nuen medikuaren ahotik. Ba derrepente 15-10 eta antzekoak agertu dira.
Zahardadea, seguruenik. Nire egunerokoan aldaketa sakona, ziur. Ea zer esaten
didaten gaur anbulatorixuen.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Hamar urteko gurdia

Goiena papera 2010.11.12

@font-face {
font-family: “Cambria”;
}p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal { margin: 0cm 0cm 10pt; font-size: 12pt; font-family: “Times New Roman”; }div.Section1 { page: Section1; }

Ostegunean ospatu genuen Arrasateko Amaia
antzokian GOIENA kooperatibaren lehen hamarkada. Atzera begirakoan lorpen asko
nabari dira, baina handiena seguruenik izango da komunikazio taldearen sorrera
bera
, bederatzi herri -eta beste hainbeste udal eta euskara elkarte- ados
jarrita, bakoitzak berea gurdi komunean kargatu eta denok batera gurdi berari
bultza egiteko. Tartean nintzelako erantsi dezaket bateratze prozesu guztian ez
genuela bozketa bakar bat ere behar izan, adostasuna eraikitzen hain bihurtu
ginen trebe, bidea egin ahala.

Sendo jaio zenak hala dirau. Eta hamar urteak
betetzean, sendo demonio eta oso heldu agertu da GOIENA. Horrelakoetan ohikoak
diren birdiseinu eta gaztetze lanez aparte urrats estrategikoak iragarri ditu,
hala nola egoitza bateratu propioa, Debagoienaz gaindi aritzeko asmoa, edota
Unibertsitatearekin uztartzekoa.

Sortze garaian ahalegina egin genuen GOIENAren
eredua hedatzeko, euskal tribuaren biziraupenerako tresna baliotsua zela
sinetsita. Bidean aurrera, gurdiari bigarren kolpea emateko ordua iritsi da. Ea
ba, denok batera… ieup!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Negu atarian

Goienkaria 2010.11.05

@font-face {
font-family: “Cambria”;
}p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal { margin: 0cm 0cm 10pt; font-size: 12pt; font-family: “Times New Roman”; }div.Section1 { page: Section1; }

Udagoieneko ordu aldaketarekin ilundu egiten
zait aldartea. Are gehiago eguraldi traketsarekin tokatzen bada, asteon bezala.
Zuhaitzek diote, koloreen hizkuntzan, uda ondoko aroan gaudela eta oraindik
etortzekoak direla San Martinetako hego haizeak, txerri kurrinkak eta azken
larrosak. Mahastiak ere aurtengo oporraldia eman digu, urte berriko kimaketa
hasi arte. 

Bainan ez. Bapatean ez dago arratsalderik,
etxe barrua hoztu egin da eta negua heldu da, San Simon eta San Juda. Ez nuen
asko uste, baserritartu nintzenean, halako tokia hartuko zuenik naturak nire
bizitzan, aldartean eragiterainokoa. Baina, pentsatzen jarrita, horixe bera dut
orain kontsolamendu: alegia, Santalutzitan seguru hasiko dela arratsaldea
berriro luzatzen.

Posdata. Iñakiren komentarioa dela-eta, hemen oraintxe ateratako argazkia.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Badator

Goienkaria, 2010.10.29

Normal
0
21

false
false
false

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Zantzuak
ugaritzen ari dira: zerbait badator laster. Lehen esan eta esan aritu direnak
‘ez da ezer aldatu’ orain esaten dute ‘zerbait aldatu da, gure irmotasunari
esker’. Bitxia da –eta patetikoa- politikariak entzutea aldaketa handien
erdian. Batzuk bilatzen dute ez dagokien domina; besteek gorde nahi dute
haizeak ezinbestean eramango dien babesa; haiek saiatuko dira erakusten gaiaren
muinean daudela, jakitunaren plantak eginez; hauek kutsatuko dute giroa gurdiak
ez dezan aurrera egin. Aspergarria da gero!

Badatorren
egoeran herritarrok gehiago daukagu irabazteko galtzeko baino. Horregatik
estimatuko genuke zerbait galtzeko dutenen eskuzabaltasuna, gu bezain txiki
direnen umiltasuna, eta benetan sukaldean ari direnen diskrezioa.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Espainian gobernu berria

Goienkaria, 2010.10.22

@font-face {
font-family: “Cambria”;
}p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal { margin: 0cm 0cm 10pt; font-size: 12pt; font-family: “Times New Roman”; }div.Section1 { page: Section1; }

Jakin berri ditut izendapenak. Batzuk
azpimarratu dute lau gipuzkoarren kontua, baina zaila egiten zait Gabilondo eta
Pajin hor sartzea. Jauregui eta Garmendia bai, ezagutu ditugu hemengo politikan
edo enpresan. Baina ez dut uste bereziki esangurastua denik ildo gipuzkoar hau.

Gehiago erreparatu behar zaio Rubalcaba indarberrituari
eta baita Jauregui azkenean ministro izateari, biak ere Zapateroren ondoan.
Honek ez du ezkutatu zergatik nahi dituen hor, euskal politikan espero diren
mugimenduen zaindari. Argi dago ekonomiak ez diela sozialistei garaipenik
emango 2012an, agian bakeak bai. Eta hori ez da txarra euskaldunontzat. Momentuz
Zapaterok gaur beste modu batean hitz egin du ezker abertzaleaz, ezberdin.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Hispanitatea

Goienkaria 2010.10.15

@font-face {
font-family: “Cambria”;
}p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal { margin: 0cm 0cm 10pt; font-size: 12pt; font-family: “Times New Roman”; }div.Section1 { page: Section1; }

Pilarika egunean ospatzen dute espainiarrek
beren aberri eguna, asteon izan da aurtengoa. Eta iruditu zait auzo-lotsa
eragiteko moduan ospatu dutela. Nornahi nonnahi ikusi dugu piperpotoarekin, eta
telebista saio kutre horietako batean desfile modukoa ere antolatu zuten
bandera artean. Zer ez ote zuketeen esango gure telebistan beste horrenbeste
egin izan balitz ikurriña artean?

Ze gurean abertzaletasuna uler daiteke helburu
politiko batzuk urrun dauden heinean. Joan Fuster valentziarrak bezala
‘nazionalismoa, juxtukoa’ nahi nuke nik ere, ukazioari aurre egiteko bestekoa.
Baina espainiarrek ez lukete behar horrelakorik, ez bada haiek ere ukazioa
sentitzen ari direla.  Horregatik ote
udatik honako piperpotoaren berpizkundea?

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina