Katu berria

Bi katu izan dira gurean denbora luzez: Txuri eta Beltxi. Hau iaz akabatu zen, adinak jota. Txuri bere ama zen, beraz zaharragoa,
baina hor dirau bizirik. Erdi itsu, hezurretako minez, beti nekatuta… baina
gaztetako apetitu eta mimo-gosearekin!

Dena den, asko iraungo ez duela pentsatuta
katu berria oparitu digute: Txato.

Foto1468.

Katakumearen etxesartzea ez da badaezpadakoa
izan. Erregina ohituta dago nahierara gobernatzen bere erresuma eta morroiak -gu- eta ez du inongo gogorik iritsi berriarekin posizio
hori partekatzeko. Lehen egunetan, eta gure espanturako, mehatxu zarata zatarrak
egiten zizkion ikusi orduko, artean amarengandik banatu berria zen kume
errukigarriari.

Poliki-poliki, ordea, jarrera bortitz hura
mespretxutan bihurtu da. Orain zarata zatarrik ez, baina ezikusiarena egiten
dio Txurik Txatori. Egia da txikia jostari eta saltoka hurbitzen zaiola aldiro,
eta amama erdi itsua izutu egiten dela datorkion erasoarekin. Baina behintzat
dagoeneko ontzi bikoitza eta komuna partekatzen dituzte tentsio artean; eta
zain gaude ea noiz etzaten diren ohe berean, horrek ezinbestean ekarriko
duelako elkar ukitzea eta behin betiko elkar hartzea.

Bitartean Txatok nirekin ordaintzen ditu bere
gabezia afektiboak eta hanka azpian edo fraketan gora dabilt etengabe. Ez da
astun suertatzen, Txatok katu baten unerik gozoena bizi baitu: egiten duen
guztia da maitagarri.

Baina kontua da jubilatu ondoren gutxien uste
nuen lana egokitu zaidala: katu amarena.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Presazkoak eta garrantzitsuak

Argia, 2011.06.05

Lerro hauek idazten ari naizela hastekoak dira
–formalki bederen- alderdien arteko harremanak erakundeetako gobernuak
osatzeko. Ekainaren 11n eratuko dira Udalak eta horrek azkartu egingo ditu
gauzak Aldundiei begira, nahiz hauek eratze-data jakinik ez izan. Edonola ere,
presazkoak ez luke garrantzitsua oztopatu behar.

Ezker abertzalea

Batasuna ohiak sari bikaina jaso du –ohi bezala, ohi baino handiagoa-
borroka armatuaren amaiera usaintzen den neurrian. Ardura handien aurrean dago
eta, oraingoan bai, badirudi horiei heltzekotan dela. Dena den Bildu ez da
koalizio bat besterik, Sortu behar da behingoz mugimenduari gorputz organikoa
emateko. Eta Arnaldo kalean, Rufi eta Rafarekin egitura berria gidatzen.

Aralarrek bere ahulezia erakutsi du EAEn eta bere indarra Nafarroan.
Ezker abertzalearen antolaketa berrian indar txikiagoa izango luke, baina
tresna bat oso garrantzitsua: Hegoaldea artikulatzeko giltza.

Udalak

Parlamentuak bailiran kudeatzen dira, gobernu eta oposizio jokoarekin,
baina hau akats larria iruditzen zait. Oso inefizientea da zinegotzien erdia
gehi bat lanean jardutea eta erdia ken bat traban. Udaletan beharko litzateke
protokolo sinple bat: zerrendarik bozkatuenak alkatea; alderdi guztiak gobernu
batzordean, bakoitza dagokion pisuarekin; osoko bilkuretan, gehiengo ezberdinak
gaiaren arabera; eta zinegotzi guztiak lanean.

Batzar Nagusiak

Lurralde historikoen legeak zatitu zuen EAJ eta horrek ondo adierazten
du  zenbateraino gai hau erraiekin
jorratzen den areago buruarekin baino. Eta presazkoa ez bada ere, garrantzitsua
da eredua berrikustea. Nire ustez eskualdeak bihurtu behar dira hautes- eta
kudeaketa-esparru, eta eskualdeen ordezkariek osa dezakete lurraldeko ganbera
geografikoa, Aldundiaren kontrolerako. Batzar Nagusien eskumen batzuk
eskualdetara hurbildu behar lirateke eta beste batzuk Jauralitzaren esku utzi.

Aldundiak

Adin bat badugunok ezagutu ditugu hainbat alderdiz osatutako gobernuak
Aldundietan, ez da derrigorrezkoa gehiengo juxtuko itun bat egitea. Hemen ere
posible behar luke izan lanerako prest dauden alderdien arteko lankidetza.
Arriskua? Alderdi-lehiak gaina hartzea herritarron interesei. Nola saihestu?
Herritarron zaintza zorrotzarekin, eta bozka ematerakoan sari/zigor aldagaia
leialtasunaren gainetik jarrita. Ez da kontu berria, hau demokraziaren oinarria
besterik ez da.

Ituna

Aurrekoak esanda, argi dago ez naizela oso itun egonkorren zalea
erakunde hurbilak kudeatzeko. Gobernagarritasuna puztutako balioa da, nahierara
gobernatzeko edo gobernatzen-ez-uzteko asmatu den trikimailua. Ituna landuko
nuke nik ohitura txarrak gainditzeko, oinarri hauekin:

  1. Zerrendarik bozkatuenak Alkatea edo Diputatu Nagusia. Eta lasaitu
    daitezela alarmistak: Gipuzkoan kargu hauek hartuta ere, Bilduk ezingo luke
    bere kabuz nahi duena egin, ez badu bidelagunik aurkitzen.
  2.  Korapilo handietan esparru komunak bilatu. AHT honezkero atzeraezina
    da, baina hobetu daiteke. Pasaiako kanpo-portua oraindik ez dago bat ere argi.
    Zubietako errauskailuak merezi du moratoria bat, Gipuzkoako Udalak eta
    Mankomunitateak berrantzolatzen diren bitartean. Hondarribiko aireportuaz
    zergatik ez erreferendum bat ?
  3. Hausnarketa bultzatu patxadaz. Gizarte zibilean badira erakundeak epe
    ertainerako  hausnarketa –hau da,
    legealdiz gaindikoa- bultza dezaketenak: Eusko Ikaskuntzak historia oparoa du
    honetan, Jakiunde abiatzen ari da…
Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Tentazioari eutsi

Goiena, 2011.05.27

Egoera bihurria utzi dute hauteskundeek.
Seguruenik, ezin zen bestela gerta. Espainian haserretu berri dira krisia
bereziki jasan duten hainbat gizatalde, baina gurean haserretu zahar asko dago
espainiar demokraziaren krisiak denboran zehar kolpatutako sektore ugaritan.
Haserre horrek eta normalizazio politikoaren esperantzak eman diote Bilduri
sekulako arrakasta eta beste guztiei buruhauste galanta.

Orain tentazioei eusteko garaia dute batzuk
eta besteek. Bilbuk berak garaipen handia izan du, baina beste guztiak gehiago
dira, baita Gipuzkoan ere. Esan daiteke gipuzkoarrek aldaketa batzuk nahi
dituztela, baina ez oraingoaren kontrakoa.  Bildu indar nagusia da, baina ezin du beste guztien kontra jardun.

Besteek ere eutsi egin behar diote Bilduren
kontra antolatzeko tentazioari. Egia da denak batuta gehiengoa direla eta,
beraz, mantendu dezaketela orain arteko estatusa. Baina abisua ez da makala
izan, hain zuzen egungo estatusa aldatzearen alde. Bildu baztertzeko bigarren
ahalegin batek ordain latza izan lezake bi urte barruko hauteskundeetan.

Hobe dute, batzuk eta besteek, lana banatu eta
esparru komunak lantzen hastea.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Lau hanka

Goiena, 2011.05.23

Urtetan aipatu izan da borroka armatuaren
amaierak biharamun berria ekarriko zuela. Ba etorri da, hemen dago biharamuna.
Atzoko emaitzek ez dute duda izpirik uzten.

Bilduren sarrera inork uste baino indartsuagoa
izan da, EHren emaitza onena ere gainditu du. Gipuzkoan bereziki tokatzen zaio
ardurak hartzea, are gehiago Debagoienean, Oñati ere iraultzea lortu ondoren.
Baina koalizio bat besterik ez da, eta osagai nagusia independenteak dira. Ea
Sortu azkar legeztatzen duten ezker abertzalea antolatze aldera. Aralar
orokorrean ahuldu egin da gurdi horren bigarren idia izateko, baina Nafarroan
zutabe garrantzitsua da.

Sozialistek jipoi dezentea jaso dute, nahiz
Bizkaiko ezkerraldean txukun eutsi. Donostian Bilduk irabaztea oso mingarria
izango zaie. Eta emaitza hauek Patxi Lopez bera  ahultzen dute, honek ere
diskurtsoa moldatu beharko du egoera berrira. Ze PP bere aliatuak ez du irabazi
sozialistek galdutakoa, Araban salbu. Mapa berriak ez du indartu unionisten
aliantza.

Jeltzaleek emaitza txukunak izan dituzte,
Gipuzkoa kenduta. Hemen gertatu den iraultza ez da badaezpadakoa izan.
Jarraitzen dute EAEn alderdirik bozkatuena izaten eta Bizkaian garaiezinak dira.
Baina Jaurlaritza galdu ondoren, gal ditzake Gipuzkoako eta Arabako aldundiak,
uste dut mugituko dela hori gerta ez dadin.

Finean lau hankako mahai bat utzi dute
hauteskunde hauek: ezker eta eskuin abertzaleak, ezker eta eskuin unionistak.
Baserritarrok badakigu zaldiek lau hanketatik bat altxa egiten dutela lo
egiteko, hiru hanka beti daudelako orekan. Baina gure gizartea lau hankakoa da,
aspaldian egin zaion argazkirik benetakoenak argi erakusten du hori. Ardura
asko beharko da guztien aldetik egoera zail hau bideratzeko.

Hauteskunde gauean hitz zentzuzkoak entzun
dizkiet ordezkari politikoei. Iraun dezala.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Saltsa berririk ez, oraingoz

72
1024×768

Normal
0
21

false
false
false

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Lagun berreskuratuen erantzunetan (mila esker
denei) uste bat nabarmendu da, alegia, berehala sartuko ote naizen saltsaren
batean ipurzorri samarra naizenez. Ba, ez da hori nire asmoa. Lan asko ditut
etxean bertan atzera geratuta eta horiek egunean jartzeari eman nahi diot
lehentasuna. Eta kalkulatu dut urte bete beharko dudala egoera dominatzeko.

Bost urte eman ditut Kutxaren zerbitzu
zentraletan, lehen bi t’erdiak hizkuntza kudeaketaren eta barne komunikazioaren
arduradun, eta bigarren zatia gizarte ekintza eraldatzen, Kutxa Fundazioaren
zuzendari-ondoko moduan amaitzeko. Denbora horretan nire neuronak eta denbora
ia erabat jarri ditut egitekoaren mesedetan, abduzitu samar egoteraino. Eta
gainera 200.000 kilometro egin ditut eguneroko joan etorrietan, 2.000 ordutik
gora horretan emanda.

Indarrak helburu batean konzentratuta, beste
nonbait sortu behar hutsunea. Eta kasu honetan Esteñibarrek ordaindu du
faktura. Juxtu-juxtukoak egin ahal izan ditut, eta eskerrak etxekoandreak astean
lan-egun bateko murrizketa izan duen. Eta hala ere, lan asko geratu dira atzean
asti faltaz.

Orain da ordua horiei guztiei ekiteko. Eta
egun bete-beteak ari zaizkit gertatzen lanera joan beharrik gabeko lehen hauek.
Hori bai, egoerak ez nauk larritzen bai baitakit denbora guztia dudala niretzat
eta, gaur ez bada, bihar edo etzi egin ahal izango ditudala egin beharrekoak.
Baserriko legean.

Esteñibarrera etorri aurretik mendian dezente
ibiltzen ginen. Eta sarri, baserri ondo batetik pasatzean baserritarra segan
ikusi eta agurtu ezkero, sega tente jarri eta bi besoak kirtenaren gainean
gurutzatuta baserritarra samur prestatzen zen berriketarako. Nik pentsatzen
nuen nire artean: “Earra eintzoau gizajoai, lana bukatu behar eta guk endreau!”
Neroni baserrira etorritakoan ulertu nuen segalariarena: baserriko lanak ez
dira sekula amaitzen, ziklikoak dira eta alferrik da fabrikako moldeekin
planifikatzea. Lanak gehienez dominatu egin
daitezke, antolaketa eta dedikazio egokiekin. Eta lanak dominatuta daudenean,
ez dago arazorik bisitariari diosala egiteko eta etena deskantsurako
baliatzeko.

Esteñibarreko lanak dominatzea dut helburu eta
lehentasun. Horregatik, ez espero saltsa berririk oraingoz. Hori bai, bisitan
datorren lagunak beti aurkituko du txakolin freskoa eta berriketarako gogoa.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Lanera joan beharrik ez

Apirilaren 14a izan zen nire laneko azken
eguna. Aitona errepublikarra gogoan moldatu nuen egutegia horrela gerta zedin.
Eta maiatzaren 1etik aurrera lizentziatuta nago Kutxan, hau da, soldata zati
bat (erdia pasatxo) bidaltzen didate etxera lanera joan ez nadin.

Formula honen bitartez, azken hamarkadan
Kutxak 57 urtetik gorako zientoka lankideri eman digu aukera etxera joateko,
eta denbora horretan 600 inguru langile gazte kontratatu ditu, joandakoak baino
gehiago. Bestalde, oraingo formula hau enpresaren kontura da, eta legez
dagokigunean sartuko gara Gizarte Segurantzaren poltsan.

Laneko azken egunak bete-beteak izan dira.
Agendan azken ordurarte izan ditut hitzorduak eta, horrez gain, han eta hemen
despedidatan ibili naiz, gibelaren eta gerribueltaren kaltetan. Donostialdeko
lankideek 14an bertan egin zidaten despedida-bazkaria: 50 lagun, aurreskua,
bandera errepublikarra, kantuak, opariak, besarkadak eta emozioa gainezka.
Erabat hunkituta itzuli nintzen etxera gauerdi aldera.

Eta biharamunean Arrasaten
Debagoienekoen despedida-bazkaria. Hemen ere 50 lagun, koplak niri propio jarriak,
opariak, besarkadak eta berriro emozioa gainezka. Ondo asetuta gelditu nintzen
hainbeste goxotasun jasota.

Gero aste santuko oporrak etorri ziren, ohi bezala
mahastiko lanak eguneratzen eman genituenak, aurten apirila epelak belarra eta
landarak lehenago disparatu baititu. Eta ondoren pazko astea, eta ohi bezala
bainuetxeko egonaldia, aurten bereziki lasaia ez baineukan deskonektatzeko
presarik, ondoren konektatu beharrik izango ez nuenez.

Kontua da maiatzaren 2ko astelehenez hasi zela
nire egoera berria, derrepente lanera joan beharrik eza. Eta esan behar dut oso
ongi moldatu zaidala burua egoera horretara.

Oraindik ez dut errutina berria finkatu, baina
markatu ditut ildo batzuk: lotia ez naizenez, Fatimarekin batera jaikitzen naiz
7:00etan eta elkarrekin gosaltzen dugu; jana eta edana kontrolatzen hasi naiz,
azken boladako gehiegikeriak eta pisu sobrantea murrizte aldera; eta
sistematikoki ematen ditut ordu batzuk mahastian eta etxe inguruko lanetan,
aste batzuk barru lan horiek dominatuko ditudan esperantzan.

Pendiente daukat egunero
irakurtzen hastearena, azken urteotan kolpeka baizik ez baitut egin, baina
dagoeneko igarri dut lanak eragiten zidan zurrunbiloa gelditu dela, ondo egiten
dudala lo pilularik hartu gabe, eta nire aldarteak nabarmen egin duela
petralkeriatik umorera.

Pozik bizi naiz oso egoera berrian.

Kategoriak Sailkatugabeak | 8 iruzkin

Egin apustu!

Goiena, 2011.04.20

@font-face {
font-family: “Cambria”;
}p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal { margin: 0cm 0cm 10pt; font-size: 12pt; font-family: “Times New Roman”; }div.Section1 { page: Section1; }

Dagoeneko badakigu Sortu ez dela hauteskundeetan izango, nahiz seguruenik legeztatu
egingo duten luze gabe. Aldiz, espero dut Bildu
aukeren artean izatea, hari joango zitzaizkion botoak hartzeko moduan.
Izan ere, Batasunak bildu ohi duen boto mordoska balekoa ez izateak aldatu
egiten ditu emaitzak eta gehiengo faltsuak ahalbidetzen.

Beste faktore garrantzitsua partehartzearena
da, hemen ere emaitzak mugitu egiten baitira noren botoemailea abstenitzen den.
Eta, agian nire inguruan ez dudalako bero handirik sumatzen, baina nago
abstentzioa altu samarra izan daitekeela.

Egia da Gipuzkoan oso irekia dagoela azken
emaitza, ez baita alferrik lurralde honetan gertatu lau alderdi ezberdin
nagusitu izana, txanda kuriosoan. Horrek agian suspertu lezake apur bat
interesa, baina bestela epel dago giroa. Esaterako, badakit alderdi guztiek
izan dituztela arazo potoloak zerrendak osatzeko, nahita ere apenas egin ahal
izan dutela fitxaketa sonaturik.

Alderdien setakeriaz eta zerrenda itxien injustiziaz
hausnartzea komeni da, baina beste behin ere etxeko lanak egin gabe datozkigu hauteskundeak.
Hilabete falta da, egin apustu!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Etorria joan

Goiena, 2011.03.25

@font-face {
font-family: “Cambria”;
}p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal { margin: 0cm 0cm 10pt; font-size: 12pt; font-family: “Times New Roman”; }div.Section1 { page: Section1; }

Urteak eman ditut astero zutabe hau
(gutxienez) idazten eta etorria neukan, samur zetozkidan ideiak eta berbak,
neke barik betetzen nuen konpromiso maiza.

Aldiz, hilean behingoa kostata osatzen dut,
etorria joan egin zait. Egia da laneko kontutan murgilduta nabilela neurriz
gaindi, zorte handia izan baitut ibilbide profesionalaren amaieran aukera ezin
gustagarriagoa jasota.

Ukaezina da, bestalde,  une beroa bizi dugula. Sortu epaitegian
dabil bidea irekitzen eta ETA sasian amaiera irudikatzen. Libian mendebaldarron
armadak nahi lituzke pekatu zaharrak bonbaz estali. Japonian ez da bakarrik
kostaldea suntsitu, baita harrokeria teknologikoa ere. Aurrezki kutxak kaputt,
baina gureak irauteko moduan, denok nahi badugu. Hauteskundeak datoz beste
behin, gero eta ikusmin txikiagoarekin. Udaberria asteon hasi da…

Gaia badago ugari, baina etorria joan zait.
Blogean azken sarrera aspaldi sartu nuen, ez dakit noiz jotzen zaion blog bati
hil kanpaia. Baina, kontuz! Agian datorren hilean berpiztuko da nigan zerbait,
ze hurrengo zutabea argitaratzen denerako lanetik libre egongo naiz. Agian
orduan itzuliko zait joandako etorria.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Finantzen ipuina

GOIENA 2011.02.25

@font-face {
font-family: “Cambria”;
}p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal { margin: 0cm 0cm 10pt; font-size: 12pt; font-family: “Times New Roman”; }div.Section1 { page: Section1; }

Txanogorritxu eta Otsoaren pasartearekin nahi
nuen Kutxen eta Bankuen kontua azaldu, baina garaiz konturatu naiz
errealitateak baduela ipuinetik asko eta asko.

Esaterako, ipuin bat da esatea kutxek eragin dutela burbuila
inmobiliarioa eta ez bankuek. Hauek mailegu gutxiago eman dizkiete familiei
baina gehiago eraikuntza-enpresa handiei.

Ipuina da, erabat, despolitizazioarena.
Politikariek ez dituzte beti ondo kudeatu kutxak, eta harrokeria batzuk bistan
daude. Baina hautatuak dira eta aldatu egin daitezke. Aldiz, bankuetako
akziodunengan ez du hiritarrak inongo eragin ahalmenik. Hautetsia gizarteari
zor zaio neurri batean, akzioduna bat ere ez. Kudeaketa hobetu bai, baina
eredua aldatu gabe.

Ze hori da ipuin nagusia: ez dago alderik kutxen
eta bankuen artean, dena da berdin. Nola izango da berdin hautatuek gobernatzea
ala akziodun pribatuek? Berdin dibidendu pribatua eta dibidendu soziala? Kutxen
kaudimena bezeroek sortutakoa da, bankuek merkatuan erosten dute. Hain kontu
garbietan, nola nahasten gaituzte?

Etsitzen badugu, Otsoak Txanogorritxu
irentsiko du. Betirako.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Tribua hausnarrean

ARGIA 2011.02.05

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Aspaldi gabiltza ziklo amaiera gora eta golde
aroa behera. Han eta hemen nabari da 
tarteko helmugaren sindromea, alegia, belaunaldi batek –nireak-  frankismoaren hondarretan hasitako etapa bete
dugula eta beste berri bat hastear ote den . Eta euskaldunon tribua mapari
begira jarri gara berriro, ea nondik jo aurrerantzean. Beti ere, biziraupena
helburu.

Non gauden. Iragan luze batetik gatoz, ikerkuntza lerro
berrienen arabera homo sapiens
zaharraren ondorengo zuzenak ere izan omen gaitezke. Eta asmatu dugu irauten,
agian 35.000 urtez jakin izan dugu galerak onartzen funtsezkoena geroratzeko,
abilak izan gara zailtasunak gainditzen.

Azken txanpa egin dugu ikastola eta
euskaltegi, euskara plan eta hizkuntza politika, aldarri eta eraso artean.
Inoizko esparru eta maila batzuk lortu ditugu euskararentzat, beste batzuk
galtzen ari garen bitartean. Esango nuke oro har aurrera goazela, baina gero
eta motelago. Zenbaitetan hain motel, gu baino indartsuagoen aldean atzean ari
garela gelditzen. Hortik ziklo amaierak eta golde aroak.

Tresna berriak. Azken boladan, ordea, soinu berriak entzuten
dira. Batek hitz egingo dizu hizkuntzen ekologiaz eta bioaniztasunaz, eta
tokiko hizkuntzari berez dagozkion eta eman behar zaizkion egitekoez. Besteak
aipatuko dizu hizkuntzarekiko asertibitatea eta erakutsiko nola eutsi zure hizkuntza-hautuari
errazegi amore eman gabe. Ondokoak kontatu digu hiztunen artean badela jendea
armairutan gordeta, barne korapiloak askatu ezinean. Soziolinguistek ere ekarri
dituzte esparru honetara lidergoa, erakargarritasuna, hegemonia, arnasgune eta beste
hainbat kontzeptu interesgarri…

Aro sinpleago batetik gatoz, aldagai
gutxirekin jokatu izan dugu, pentsatuz indar guztia puntu batean jarrita
Arkimedesen palankak mugituko zituela euskararen oztopo guztiak. Orain osagai
gehiago hartzen ditu analisiak eta neurri horretan aberasten ari da,. Zailtzen
ere bai, osagai guztiak bateratu behar baitira, bakoitzari dagokion pisua
emanda, gainera.

Hausnarketa. Tribuaren auzune ezberdinetan sumatzen da
etorkizunaz kezka eta biziraupenerako berrikuntza premia. Nik lan horretan topatu
dut euskaldunon elkarteen Topagunea, HUHEZI (Mondragon Unibertsitatea) fakultateko
irakasle talde baten laguntzaz. Hausnarrean ari dira aspaldion, galdetu, jaso,
eztabaidatu eta harilkatzen. Helburua da artikulazio eta diskurtso berria
ematea euskal komunitateari, hurrengo etapan ere lor dezagun biziraupena.

Euskaldunon elkarteek hogeita bost urte
inguruz egin duten ibilbidean lorpen handiak eta aje galantak aurki daitezke.
Eta ziklo amaierako une honetan elkarteok ere ahul daude, ipar eta metodo
egokien faltan. Baina horrekin batera ardura eta grina berriak nabari zaizkio
elkarteen federazioari. Horregatik, egindakoa modu kritikoan irakurtzen bada eta
aldatu behar dena adorez aldatzen, txanpa indartsua egin daiteke berriro.

Izan ere, Topagunearen bueltan badira –bagara-
20.000 bazkide, 450 profesional eta 1.400 boluntario Pertsona horiek guztiak
egoki antolatuta sekulako hezurdura osa daiteke, gizarte zabalean eragin handia
izan lezakeen tresna.

Prozesuaren ardatz den txosten mardul eta
bikaina irakurri ahal izan dut egunotan, eta itxaropena piztu zait.
Otsailaren  26an aztertuko da Bilbon,
XXI. Mendeko Euskaldunon Elkarteen Kongresuan. Zu ere deitua zaude. Iraun dezagun.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina