Nafarroan bai?

Karrika 2013.02.07

Urte bukaera oso mugitua izan da Topagunearen inguruetan. Azaroan Kongresua egin genuen, hiru urteko hausnarketa-prozesua errematatzeko. Hausnarketa horri esker, orain 30 urte lehen euskara elkarteek hasitako bidean jauzi garrantzitsua egin dugu: elkarteen federazio soil izatetik mugimendu trinko izatera.

Kongresuaren ondoren asko da partekatzen duguna, batuago gaude, indartsuago gara. Eta aipagarria izan da prozesu horretan nafar elkarteek izan duten parte hartze aktiboa, inplikazio erabatekoa eta adostasunerako gaitasuna. KARRIKIRI elkartea puntan ibili da prozesuan eta azken emaitzetan.

Beste horrenbeste esan daiteke toki hedabideen gainean. Urte hasieran sortu zen TOKIKOM, toki komunikabideen bateragunea izateko borondatearekin. Eta lehen txanpan 20 bazkide bildu bazituen, azaroan bertan eginiko Batzar Nagusian beste 10 bazkide elkartu ziren proiektura.

Hemen ere nabarmena izan da nafar komunikabideen presentzia eta konpromisoa: Topagunearen baitakoak biltzeaz gain, Euskalerria Irratia bera ere bazkide egin zaigu! Benetan pozgarria izan da. Eta, bateratasun horri esker, dagoeneko TOKIKOM hasi da tresna indartsua izaten, bai barne antolamenduan eta baita kanpo ordezkaritzan.

Une berezia?

Une honetan oparotasunik ez dago inon. Aurrekontu publikoak uzkurtzen ari dira eta, gehienetan, euskararen atala jaisten da besteak bezainbeste edo gehiago. Batzuetan -eta ahalegin handia eginda- lehengoari eustea lortu izan da, baina ez dezagun ahaztu lehengoari eusteak ez duela inoiz egoera okerra zuzentzen.

Hortik harago, nafar gobernuaren politika izaten ari da suntsitzailea euskararekin, eta bistakoa da euskararen aldeko mugimendu nafarrak  bizi duen larritasuna. Baina aldi berean nabari da gainbehera horri aurre egin nahia, besterik gabe amore ez emateko jarrera. Sarreran aipatzen nituen datuak lirateke horren adierazle.

Gauzak horrela, baliabide ekonomikoak urritu ahala, antolamenduak errotik aldatu beharko dira gizartea aktibatzeko helburuarekin. Historiak erakusten du dirua eraginkorrago dela borondate sendo baten mesedetan jartzen denean eta, alderantziz, diru soilak ez duela ordezkatzen gizartearen –pertsonen- borondate falta. Hain zuzen, horixe litzateke gure artean hedatu beharreko galdera: badago, badugu borondaterik?

Nafarroan bai?

Ikuspegi horretatik dago egina izenburuko galdera. Badago Nafarroan erabakitasun nahikorik egoera iraultzeko? Eta erantzuna baiezkoa balitz, uste dut has gaitezkeela urratsak egiten. Hausnarketarekin biziberritu ditugun euskara elkarteak prest daude nafar euskaltzaleen topagune izateko, tokian tokiko estrategietatik abiatuta mugimendu orokorrean txertatzeko, dinamika lokalak eta orokorrak uztartuta.

Eta berdin toki komunikabideak, Nafarroan euskararen eroale bereziki garrantzitsu izan direnak, hain zuzen horregatik suntsipenaren jomugan jarriak. Bateratu izanak indartu egin dizkigu ahalmena eta borondatea. Une honetan osagaiak baditugu erronka potoloei heltzeko, Iruñerrian esaterako.

Beraz, Nafarroak esan beza.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Ahulezia-metaketa

Ereiaro, 2013.01.30

Sarri erabili izan da indar-metaketa kontzeptua, estrategia bateratzaileak adierazteko. Alegia, bakarka ezin dena elkartuta erdietsi daitekeela azaltzeko. Gustatzen zait, baina badu bere gurutzea: indarra behar da, besteenarekin metatzeko.

Eta euskalgintzaren baitan hara eta hona nabilen honetan, esango nuke indarra baino ahulezia dela ugariago. Higadura dezente nabari da bazterretan, faktore askoren eraginez: aspaldikoen nekea, berrikuntzarik eza, murrizketak eta erasoak…

Ahulezia bai, baina ez etsipenik. Euskaltzalea ez dago amore emateko, eta geratzen zaion kemen apurra eskaintzeko prest dago, besteen apurrekin metatuta eraginkor izan dadin.

Hortik sortu zitzaigun, joan den astean, ahulezia-metaketa kontzeptua. Nafarroako toki komunikabideen bileran ari ginen erreakzionatzeko aukerak aztertzen, etsipenaren itsaslaminei entzungor. Eta ohartu ginen ahulezia ere metatu daitekeela indarra sortzeko. Areago, ahulak errazago metatuko duela bere indar apurra besteenarekin, indartsu berekoiak baino.

Bileran zen Euskalerria irratia ere. Lizentzia behin eta berriz ukatu diotelako (atzo azkenengoz) ahuldua. Baina bere ahulezia besteonarekin metatzeko prest. Beraz, luze gabe erreakzionatuko dugu. Bitartean, animo!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Oñati garaile

Goiena, 2013.01.11

Epailearen peluka azpitik ikusi nuen Oñatiko
Tobera, Iñuzente egunean. Barru-barrutik, beraz. Eta eroso, On Prudentziori
bai zegokion egun horretan lan egitea, ez niri.

Barrutik ikusita, ederra izan zen Tobera.
Iazkoaren aldean mugitua, elkarrizketa eta tiki-taka ugarirekin. Hasieran
kezkatu egin nintzen, antzezleak motz geratuko ziren beldurrez. OnPru bera oso
ondo ezagutzen dut eta badakit non dauden bere mugak. Baina gauzak txukun joan
ziren eta antzezle oso onak ere bazeuden tartean.

Egia da formatuak eskatzen zituela
elkarrizketa arinak, eta topiko ia guztiak erabili zirela gidoian. Agian testuek
ez zuten iazko sendotasunik, han ideia gehiago zegoen, hizkera jasoagoa. Baina
jendearen barreek eta txaloek argi erakusten dute hori dela bidea.

Tobera egonkortu egin da. Lehena izan zitekeen
txiripa, bigarrenak erakutsi du ezetz. Ondo zaindu beharko da bide luzea egin
dezan, arriskuak saihestuz.

Eta azken epaiaz bi hitz. OnPru oso legala da
eta gidoiak zioena bota zuen. Baina , ikusita pilotalekua beteta eta
oñatiarrek erakutsi zuten aldartea –taula gainean eta harmailetan- argi
daukat: Oñati irten zen Toberan garaile.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Ikertzeko premia

Ereiaro, 2013.01.07

<!–
/* Font Definitions */
@font-face
{font-family:Cambria;
panose-1:2 4 5 3 5 4 6 3 2 4;
mso-font-charset:0;
mso-generic-font-family:auto;
mso-font-pitch:variable;
mso-font-signature:3 0 0 0 1 0;}
/* Style Definitions */
p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal
{mso-style-parent:"";
margin-top:0cm;
margin-right:0cm;
margin-bottom:10.0pt;
margin-left:0cm;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:12.0pt;
font-family:"Times New Roman";
mso-ascii-font-family:Cambria;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-font-family:Cambria;
mso-fareast-theme-font:minor-latin;
mso-hansi-font-family:Cambria;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;
mso-bidi-font-family:"Times New Roman";
mso-bidi-theme-font:minor-bidi;
mso-ansi-language:EU;
mso-fareast-language:EN-US;}
@page Section1
{size:612.0pt 792.0pt;
margin:70.85pt 3.0cm 70.85pt 3.0cm;
mso-header-margin:36.0pt;
mso-footer-margin:36.0pt;
mso-paper-source:0;}
div.Section1
{page:Section1;} Euskararen iraganari etorkizuna emango
badiogu, asmatu beharrean gaude diagnostikoan eta estrategian. Eta horretarako
oso garrantzitsua da sistematikoki ikertzea aldagai ezberdinen gainean,
beti-betikoan tematu gabe.

Bi adibide jarriko ditut, egunotan inguruan
entzun ditudanak. Bata litzateke ikertzea politika publikoen gainean. Hau da,
zer egin lezake benetan aginte
politikoak egoera jakin bat aldarazteko? Uste eta desioetatik harago, ze baliabide
eta ze muga ditu? Eta gurera ekarrita, zer dagokio aginteari eta zer gizarteari
euskararen aurrerabidean? Batzuetan iruditzen zait hizkuntza politikaren
mirarien zain jartzen garela gehiegi, falta den bakarra hori bailitzan. Dotriña
zaharren gainetik, argi dezala zientziak zer espero daitekeen –eta, beraz,
aldarrikatu behar den- eta zer den ameskeria.

Beste adibidea lotzen da ezagutza eta
erabileraren inguruko inkestekin. Datu kuantitatiboak biltzen dira hainbatean
behin eta hortik ondorioztatzen ditugu arrakastak eta porrotak. Baina zer
dakigu hiztunen arrazoiez? Zergatik egiten du euskaraz urliak eta zergatik ez
berendiak? Nolatan hurbildu da euskarara halako pertsona eta ez bere oso
antzeko bestea? Gako horiek ezagutu nahi baditugu, zergatik ez diegu zuzenean
hori galdetzen? Ikerketa kualitatiboak behar ditugu ezagutzeko pertsonen
mekanismoak hizkuntza hautatzerakoan, gero horietan eragin ahal izateko.

Eta, oro har, ikerketa politika sistematiko
bat behar genuke unibertsitateen baitan, erantzungo diena gizartean nahiz
erakundeetan gabiltzan eragileon galderei.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Euskararen etorkizuna, lankidetzan

Argia, 2012.12.02

Topaguneak hiru urte darama eraldatzen,
euskararen normalizazioan eraginkorrago izateko. Bide horretan, geltoki
garrantzitsua izan zen 2011ko Kongresua, han adostu baitzen ikuspegi berria.

 

Berriki burutu dugu II. Kongresua, eta bertan
ikuspegi hori ekarri dugu eraldatzeko bide zehatzetara. Eraldabide horiek
bateratu egiten gaituzte, mugimendu bihurtu. Eta, beraz, indartu. Baina
zertarako?

 

Euskararen normalizazioan 30 urteko ziklo bat
amaitu da eta ziklo horrek uzten du, lorpen handiekin batera, topea jo izanaren
sentsazioa. Dagoeneko hausnarketa eta berrikuntza dabil han-hemenka euskalgintzako
eragileen artean, topea gainditu eta ziklo berri bati indartsu ekiteko.

 

Bidegurutzeak ziurgabetasuna sortzen du eta
krisi ekonomikoak, larritasuna. Biak ere akuilu onak gurdia mugiarazteko. Baina
badaude faktore gehiago ere bilakaeraren alde:

·     
Aro politiko berriak
lankidetzarako aukerak zabaltzen ditu herri erakundeen eta gizarte eragileen
artean, iraganeko botere-kontrabotere dialektika gaindituta.

·     
Jakinduria handia metatu dugu
hizkuntza normalizazioaren gainean, disziplina ugaritan: soziolinguistika,
psikolinguistika, gizarte psikologia, diskurtsoen garapena, komunikazio
estrategiak…

·     
Beste hainbat esparrutan ere normalizazio
prozesu azkarrak ezagutu ditugu: feminismoa, ekologismoa, homosexualen
eskubideak…

 

Gauzak horrela, adostu beharko genuke
egitasmo bat, 30 urteko ziklo berri baterako. Egitasmoaren hezurdura litzateke plangintza
potente bat: helmugako helburua, jardunbideak eta palankak, baliabideak eta
epeak, funtzio banaketa, neurketa sistema zorrotza…

 

Egitasmoaren giharra izango litzateke
euskalgintza berri bat, gizartean eta erakundeetan ondo txertatua, bi esparruen
arteko lankidetza sustatuko lukeena eta gizarte osoari irekia, gizarte osoan
eragiteko.

 

Azkenik, hezurdura eta gihar horiek behar
duten bihotza izango da euskal hiztun ahalmendua, jantzia eta antolatua, ekintzailea,
euskaraz biziko dena bizipozez, agoniarik gabe.

 

Topaguneak hiru urteko ibilbidean metatu duen
indarra emango du ziklo berria abiatzen. Eta animatu nahi ditugu euskaltzaleak,
gizarte eragileak eta erakundeak egitasmoaren oinarriak elkarrekin jarri
ditzagun.

 

Gure iraganarentzat etorkizuna eskatzen zuen
Txepetxek, Kongresuan omendu genuen liburuan. Euskarari etorkizuna emango diogu
indarrak batuta, lankidetzan.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Goiena efektua

Goiena, 2012.11.30

Orain dela dozena bat urte, Debagoieneko
hedabideak bateratzen hasi ginenean, borondate argia genuen beste hainbat
eskualdetan ere eragiteko. Gurean Goiena sortzearekin batera, sustatu nahi izan
genituen antzeko egiturak kanpoan, gero guztiak batuta gai izan gintezen toki
komunikabideon etorkizuna bermatzeko.

Baina gure borondateak ez zuen nahi beste
indar aurkitu besteengan, eta blokeo nabarmenak ere jasan genituen. Ondorioz,
Goiena sortu zen, baina besterik ez.

Orduko ametsa orain ari da gauzatzen. Toki
komunikabideak TOKIKOMen bildu dira -30 hedabide dagoeneko- eta zerbitzu ugari
partekatzeaz gain hainbat eskualdetan aztertzen ari dira nola integratu.
Prozesu guztia plataforma bateratu batean saretuko da, edukiak elkarren
mesedetan kudeatzeko eta agerkari edo atal ezberdinetan nahi diren konbinazioak
egiteko.

Mugimendu hori, gainera, erabakigarria izan da
euskal hedabideen elkartearen sorreran, TOKIKOM baita Hekimen elkarte berriaren zutabeetako bat. Eta Goienako zuendari
berria, Iban Arantzabal elgetarra, da sektorearen presidentea.

Denbora behar izan du bere eragina nabaritu
zedin, baina hemen da Goiena efektua.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Soinujole erdalduna

Atzo Victoria Eugenian ikusi nuen
‘Soinujolearen semea’. Eta Tanttaka taldearen taularatze ederraren gainetik nagusitu zitzaidan
hizkuntzarekiko harridura. Ze antzezpenean gaztelaniaz mintzo dira amerikanoak,
guardia zibilak eta fatxak, eta baita haiekin ari diren euskal hiztunak ere.
Zer dela eta? Zergatik sartu gaztelania barra-barra euskal liburu baten euskal
bertsioan? Ez al da euskara hizkuntza konpletoa, edozein egoera dramatiko
adierazteko beste? Derrigorrez behar al du gaztelaniaren makulua grazioso edo
adierazkor izateko? Edota, John Waynek eta indioek euskaraz egiten badute, zergatik ez
du euskaraz egin behar polizia torturatzaileak?

Akatsa ez dago hizkuntzan, baizik hiztunengan.
Hiztun desorekatuek ez dute sinisten bizitzaren edozein zirkulu osorik euskaraz
egin daitekeenik. Ez diote euskarari nahikotasunik aitortzen.

Atzokoan kezkagarriena, ordea, kanpoan zegoen, irteeran.
Ikusle asko nituen ezagunak eta inor gutxi asaldatu zen kontu honekin.
Haientzat ere normala zen euskara ortopedikoa.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 9 iruzkin

Hiru bertute

Goiena, 2012.10.31

Euskal Herrian independentziaren aukera bidea
egiten ari da. Alderdi abertzaleak gero eta argiago mintzo dira
independentziaz, autodeterminazioaren aldarria ahultzen utzita.

Neurri handian bilakaera hau zor zaio beste
herri batzuek egindako bideari. Quebec izan zen lehena, eta azken boladan beste
batzuk abiatu dira indartsu: Eskozia, Katalunia, Flandria… Gu bezala mendebaldeko
herri garatuak, Europan kokatuak, politikaren bitartez ari direnak.

Hauek zuzenean ari dira aldarrikatzen independentzia.
Hain zuzen gehiengo argi batek eskatzen duenean, estatuak derrigortuta egongo
direlako aukera hori onartzera. Hori ebatsi zuen Kanadako epaitegi gorenak, eta
horri egin dio bide Cameron agintari britainiarrak eskoziarrei eman dienean
erreferendum loteslea egiteko baimena. Alde ederra Espainiatik datorren zarata
zatarrarekin! Demokraziak ere primerakoak eta segundakoak daude nonbait.

Azkenean, eta demokraziaren izenean, Europan
bidea zabalduko da. Eta gurean, presak ahaztuta ganora nagusitzen bada eta
indarra metatzen, independentzia ez da ezinezkoa izango. Ganora, indarra eta
pazientzia, horiek dira behar ditugun hiru  bertuteak.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Argazki hobea

Goiena. 2012.10.22

Atzoko argazkiak hobeto irudikatzen du EAEko
aukera politikoen indar-erlazioa. Eta nabarmena da autogobernuaren ardatzean
aisa nagusitu direla (ia bi heren) haratago joatearen aldekoak oraingoa
defendatzen dutenen gainetik. Orain arte Jaurlaritza osatu edo sostengatu
dutenek argi ikusi dute norainokoa den beren benetako indarra. Hau da lehen
datu esanguratsua.

Bigarrena da EAJk berreskuratu duela ekimena
eta zer nolako koska atera dion EHBilduri. Hain zuzen, koska horrek joko-zelai
ugari zabaltzen dio Urkullu lehendakari berriari eta aukera areagotzen
geometria aldakorrean aritzeko. Ezker abertzalearen hatsa gertuago eduki izan
balu, agian behartuago sentituko zen gobernu hitzarmenen bat lotzera bere
lehendakaritza apur bat egonkortzeko. Orain nahikoa izango du adostasun
puntualak eraikitzea gaien arabera, gehiengo ezberdinak ematen bai ditu
Legebiltzar berriak.

Hirugarren datua da EHBilduren emaitza. Aisa
gainditu ditu orain arteko markak, beraz emaitza historikoa da eta egoera
bikaina ematen dio ezker abertzaleari bere egitasmoa garatzeko eta barne
egituraketa burutzeko, lege arazoak gaindituta. Baina Gipuzkoako datuek
erakusten dute ezer ez dela betiko eta politikan are gutxiago. Asko hurbildu
zaio EAJ, elkar ulertzera kondenatuak daude.

Datu horien gainetik dago egoerak eskatzen
duena: erakunde arteko lankidetzan krisiari erantzutea, bakegintza bidean
aurrera egitea eta etorkizuneko herri-egitasmoa adostea. Biak uztartuta
ateratzen da euskal politikak behar duen errezeta: apaltasun handia,
elkarrenganako errespetua, lankidetzarako jarrera eta asko hitz egitea.

Zorionez, hauteskunde gauean alderdien
ordezkariei entzun dizkiegun hitzak norabide horretan joan dira, ia
salbuespenik gabe. Iraun dezala jarrera horrek, denon onerako.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Jubilatu okupatua

Goiena, 2012.10.05

Derrigorrezko lana utzi nuen eta lasaiago
bizitzeko plana egin. Eta lehen hilabeteetan lortu nuen abiada moteltzea, burua
altxatzea eta kiloren bat galtzea. Baina uda aurreko eta osteko asteotan
berriro azkartu da nire bizitzaren zirimola eta goien graduko urakanaren indarra
hartu du. Baretuko al da ezer suntsitu baino lehen!

Udagoiena berez dago trinkoa: krisia eta
murrizketak, hemengo hauteskundeak eta Kataluniakoak… Madrilgo presidentaren
dimisio behartua gertatu eta bi egun soiletan estalita geratu da gaia bestelako
zarata artean.

Baina nik dauzkat gainera: Topagunearen
Kongresu mardula azaroan eta haren aurreko prozesu parte-hartzailea; TOKIKOMen
lehen ekimenak gauzatzea eta bazkide multzo berri baten sarrera; euskal
hedabideen sektoreko elkarte berriaren eratzea; horiek guztiek eskatzen duten
sukalde lana eta konspirazioa; eta ez dira falta agerraldi, mahai inguru,
hitzaldi eta abarrak. Eta, primer,
mahastia eta bihar -urriak 6- mahats batzearekin burutuko dugun urte osoko
lana.

Jubilatu okupatuaren sindromea da. Bai, hasi
naiz ni ere galdera errituala egiten: nola arraio hartzen nuen lehen astia
lanera joateko?

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina