ESTEKAK
Iruzkin berriak
- Bila eta bila – Ekografiak(e)k ETB1en ahalegina bidalketan
- Alderdiei eskaera • ZUZEU(e)k Alderdiei eskaera bidalketan
- Ultranazionalismoa • ZUZEU(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
- piperrautsa(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
- Koldo Rodriguez Bengoa(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
-
Azken bidalketak
Meta
Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak
Alde iluna
2014.07.04 Duela ia hiru urte hasi zen Kutxabank sortzeko prozesua, eta hiru kutxen asanbladetan %90etik gorako adostasuna lortu zuen. Orduan pozik idatzi nuen gure gizartearen alderik argiena bistaratzen zuela adostasunak. Ba egunotan prozesuak hartu duen jitea ikusita, bistan da oraingoan … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
Arkimedes eta PuntuEus
Jakintsu greziarraren aurkikuntzen artean bereziki maite dut palankarena. Hain zuzen, palanka ondo erabilita egingarri bihurtzen delako ezinezko zirudiena. Horregatik bota zuen desafioa: ‘Emadazue eustazpi egokia eta mundua mugituko dut’. Zer tentagarriago munduan hainbat kontu mugiarazi nahi dugunontzat? Euskararen normalizazioa palanka … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
Imanol eta iragana
Ohi bezala, data jakin baten inguruan –Imanol zendu zela 10 urte- kantariaren ibibidea izan dugu gai nagusi egun pare batez. Bihartik aurrera berriro ahaztuko dugu, hurrengo data esanguratsua iritsi arte. Kantaria mirestu egiten dut, pertsona apenas ezagutu nuen. Baina haren … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
4 iruzkin
Mugimendu estrategikoa
Atzo Gasteizko Lehendakaritzan nintzen Eusko Jaurlaritzak aurkeztu zuenean Euskararen Agenda Estrategikoa. Eta testuaren azterketa zehatza egiteko astirik izan ez badut ere, uste dut egindako mugimendua bera dela estrategikoa, kokatzen duelako euskara Jaurlaritzaren jardueraren ardatzean. Oso ezaguna egin zait egoera, antzekoa … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
Elefantea eta euskara
Umetan irakurri nuen ipuinak Indian omen du jatorria. ‘Behin batean baziren sei gizon itsu, eta eskatu zitzaien azaltzeko nolakoa zen elefantea. Eta batek besarkatu zuen elefantearen hanka eta esan zuen: “Elefantea zutabe bat da”. Beste batek esku biak jarri zituen … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
Itziarri begirune
Arrazoi pertsonalak medio, hurbiletik ezagutzen dut Itziarrek egin duen ibilbidea udalerri bihurtzeko. Eta malgutasun handia erakutsita adostasun osoz erdietsi behar zutenean auzo udala, hara non alderdi-jokoak sartzen diren tartean eta dena hankaz gora jartzeko zorian dauden. Bihar gauzatu daiteke erabakitze … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
GED eta Askatasunaren Ibilaldia
Entzuten ari naiz hainbat iritzi bi ekimen hauen arteko parekotasunaz. Ni bietan egona naiz eta alde handiak ikusten ditut batetik bestera, 37 urteko tarteak nire kalparrari eragin dion kaltetik harago. Biak izan dira gizarte mobilizazio handiak, baina hortik aurrera ia … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
Gure esku
2014.06.06 Betidanik pitatu dit belarrian autodeterminazio eskubideak. Ezinbestean eskatzen du onartzea diskurtso trinko bat -nazio bat gara, konkistatua izan zen kolonia- eta uste dut trinkotasun hori kaltegarri zaiola aldarriaren hedapenari. Aldiz oso argia egiten zait erabakitzeko eskubidea, oinarria duelako demokratikoki … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
Espainia borborrean
Ari da nagusitzen interpretazio bat atzoko abdikazioaz: berez pentsatuta zegoen patxadaz egiteko, baina azken hauteskundeek behartu dute bat batean egin beharra. Kontua da Espainiako konstituzioak aurreikusten duela errege hilaren ordezkatzea baina ez abdikazioa. Eta hau gauzatzeko, lege bat behar da … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
Malkoak eta izarrak
Rabindranath Tagore indiar idazle ospetsuaren erranairua: ‘Negar egiten baduzu eguzkia sartzen delako, zure malkoek ez dizute utziko izarrak ikusten’ Gertatzen da, gurean behin eta berriro. Egunotan gertatu diren bi adibide. Bat: Ordiziako tren geltokia. Euskaldunek euskaraz egin eta Renfeko zaindariak … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina