Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Zuk zergatik behar duzu bakea?

Ordaintzen ditudan kuoten artean dago –Nabarralde eta Seaskarekin batera- Elkarrirena. Baina nonbait ez da aski –benetan ez da asko- eta tarteka eskatzen digute laguntzaileoi aparteko laguntzaren bat. Oraingoan, Elkarrik nahi ditu jaso 10.000 testigantza labur, esaldi bakarrekoak, goiko galderari erantzunez, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 11 iruzkin

Magnolioa eta aste santua

Esteñibarren badugu, baratz ondoan, magnolio bat. Eta urtero, negu irteeran, loratu egiten da, derrepente zuhaixka biluzia betetzen da lore handiz, arrosa eta more kolorekoak. Gaur gertatu da aurtengo miraria, ustekabean batera tokatu dira lore moreak eta aste santua. Eta burua … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin

Domina

Gipuzkoako Aldundiak bere urrezko domina eman die kooperatiba taldeko fundatzaileei. Hauek guztiak gizakumeak izaki, eta seguruenik palmaresa orekatze aldera, domina eman zaio ekitaldi berean Menchu Gal pintore emakumeari. Berriak garrantzi txikia izan du hedabideetan, hirugarren mailakoa. Eta nik diot: ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Bilbora, txakolina hartuta

Asteon Bilbon izan naiz, txakolina dela-eta. Arrazoi printzipala zegoen Sheraton hotel berri dotorean. Han aurkezten baitzizkion Bizkaiko Txakolinaren kontseiluak bere 12 txakolinik onenak Bizkaiko Ostalarien elkarteari. Gurea, Mendraka txakolina, ez zen besterik barik hamabietako bat, Felipek eta biok sailkatu genuen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Lauaxeta, Valverdek kantatuta

Taula gainean Antton Valverde, beltzez, eta Esteban Urkiagaren poemak. Musikari lagun luxuzkoak, Karlos Gimenez pianoan, Pascal Gaigne kitarran, Txema Garzes baixuan eta Francisco Herreros biolinean. Ikusleen artean Joan Mari Irigoien eta Xabier Lete, adibidez. Eta Anttonek kantatu duenean ‘goiz eder … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Pedolibrean

Etxean entzuna diet, aita zenari-eta, nola gazte zirenean janzten zuten alkandora luzea, kamixea esaten ziotena. Honen ezaugarri nagusia ziren beherantzako belarri luzeak, aurrean eta atzean. Kontua da nire aita zena gazte zenean, pobre ere bazela, eta ez bera bakarrik, baita … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Non dira neska blogariak?

Ezagutzen dudan euskal blogosferaren zatian, hamar blogaritik zortzi inguru gizakumeak dira. Aldiz, hedabide tradizionaletan esango nuke emakumezkoak direla erdia baino gehiago. Zer gertatzen zaie neskei Internetekin? Badu inork hipotesirik honetaz?

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 5 iruzkin

Moreno

Juan Carlos du izena, eta Cabrera bigarren abizena. Hizkuntzalaritzan katedradun da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, eta honakoa idatzi du Paisen gaur, (domeka 13): “Konstituzioaren 3. artikuluko 2. atalak dio: ‘gainontzeko espainiar hizkuntzak ere ofizial izango dira, bakoitza bere erkidego autonomoan…’ Hortik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Politikaz hizlari, aspaldiko partez

Hedabideetan bai, aritu naiz eta aritzen politikaz, egoera aztertzen eta iritzia ematen. Baina aspaldian ez nintzen jendaurrean jartzen horretan, gutxienez hogei urte, eta asteazkenekoak izan zuen bere puntutxoa. Aldamenean nuen Joxe Iriarte, Bikila historikoa, eta gai jartzaile Aralarreko Xabier Sarasua. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Landatzearen zirrara

Mahastiaren lehen urtetan, normala da mahatsondoren batzuk huts egitea, ez ernetzea. Arrazoiak izan daitezke bat baino gehiago: landarearen akatsa, satorraren eragina zuztarretan, edo besteren bat. Edozelan ere, oraintxe da unea landare iharrak ordezkatzeko. Gaur aritu naiz horretan, eta berriro ere … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina