ESTEKAK
Iruzkin berriak
- Bila eta bila – Ekografiak(e)k ETB1en ahalegina bidalketan
- Alderdiei eskaera • ZUZEU(e)k Alderdiei eskaera bidalketan
- Ultranazionalismoa • ZUZEU(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
- piperrautsa(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
- Koldo Rodriguez Bengoa(e)k Ultranazionalismoa bidalketan
-
Azken bidalketak
Meta
Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak
Ibarretxe, lehendakari?
Hautagai batek behar du, lehendakari izendatzeko, legebiltzarraren gehiengo osoa, erdia gehi bat, 38 boto. Hori gertatzen ez bada, bigarren botazioan nahikoa da gehiengo sinplea, hau da, hurrengoak baino boto bat gehiago. Lehengo hirukoari Aralar gehituta, Ibarretxek hartuko lituzke 33. Beste … Jarraitu irakurtzen
Lanera
Ez genuen sorpresa handirik espero, baina egon da. Ze, sorpresa beste izenik ez du merezi EHAKren emaitzak. Deigarria izango zen errepikatzea orain lau urteko EHren emaitza, gehienok uste genuen galeraren bat izango zela. Baina ez dio eutsi bakarrik egin, orduan … Jarraitu irakurtzen
Domekan
Gaur, eguaztena, ez dut oraindik erabaki nori emango diodan botoa, hemendik eta domekara gerta daitekeenaren zain. Baina bai antolatu dut nire erabaki arbola, eta hemen zirriborratuko dut, inork baliatu nahi badu Deskarteak PP erabat deskartatuta daukat, nire pentsamoldearen antipodetan dago. … Jarraitu irakurtzen
Txiki, Ormaiztegiko errepublikarra
Apirilaren 14an ezin dut aipatu gabe utzi Ormaiztegiko Txiki, Ignazio Merzero, bigarren abizenez Intxausti, neroni bezala. Gerrak irten zuenean 16 urteko komunista, frentera joan zen matxinoen aurka egitera, eta ez zen itzuli herrira 50 urte igaro arte. Geroztik urtero, gorbata … Jarraitu irakurtzen
Nik zergatik behar dudan bakea
Duela egun batzuk bota nuen Elkarriren galdera. Eta erantzun batzuk izan dira, interesgarriak. Neuk agindu nuen emango nuela iritzia amaieran, eta hori egingo dut gaur. Ea amaiera barik, beste tanda baten hasiera den! Bakea behar dut libreago izan nahi dudalako, … Jarraitu irakurtzen
Nahas
Ez dakit zuei, baina niri egonezin moduko bat sortzen dit hauteskunde aldi honek. Bost axola kanpainak berak, nekez izaten dira anekdota baino gehiago. Baina legebiltzarra desegin eta berria hautatzeko prozesuak estali eta trabatu egin du beste bat, sakonagoa. Sinetsita nago … Jarraitu irakurtzen
Sagardoa ez da txakolina
Atzo izan nintzen aurtengoz hirugarren sagardotegian, Legorretako Aulian (klikatu gida interesgarria eta han gastronomia, ez dauka lotura zuzenik). Ohi bezain bikainak aurkitu nituen Auliako tortilla eta txuletak baina, beste sagardoegitan bezala, sagardoa arrunta iruditu zitzaidan. Eta pentsatu nuen bide luzea … Jarraitu irakurtzen
Uraren deia
Lau egun eman ditut zeruan. Bakoitzak jakingo duzue zeuena non, nire zerua Bartzelonatik gora dago, La Garrigako bainuetxe honetan. Bitxia lehorreko batek aurkitu izana uretan zerua, ez?. Bada, zeruan ere, akordatu egin naiz zuekin eta pentsatu dut bueltan kontatu behar … Jarraitu irakurtzen
Banoa bainuetxera
Aspalditxo hartu nuen ohitura, laster 20 urte, eta on egiten dit. Dena suertatzen zait mesedegarri, bero hezea eta lehorra, ur beroa eta epela, mila moduko masajeak, ardurarik eza, irakurketa lasaia . Beraz, Kataluniako La Garrigan emango dugu datorren astea. Han bigunduko … Jarraitu irakurtzen